'Ontto', 'Moises' edo 'Xaturbo' gehiago ez?

MTA4Nw==

Txiki-txikia izanik beti txapelarekin ibiltzen zen bati, Ontto deitzen omen zioten Goizuetan. Ilea erditk bitan banatzen zion marra zuzen zuzena eramaten zuenari, aldiz, Moises Zegaman. Hark itsasoa erdibitu bezala banatzen zuelako besteak ilea. Autoak eta abiadura gustuko dituen Xabierri, aldiz, Xaturbo deitzen omen diote Azpeitian.

Badira belaunaldiz-belaunaldi zabaldu diren goitizenak. Ezizenak, izana izendatzen du. Herriari, Itxura fisikoari, jenioari, ofizioari zein afizioari lotutakoak izan daitezke.

Herria zenbat eta handiagoa, aldiz, ezizenen erabilera txikiagoa da. Eta antzerakoa gertatzen da adinean behera egiten dugun heinean. Etorkizunik ez ote dute goitizenek?

Irudia | Ontto | . | Creative Commons By SA
Ezizenak

Zer duzu buruan “'Ontto', 'Moises' edo 'Xaturbo' gehiago ez?”-ri buruz

  • Iñakito Garay 2010-01-04 11:14

    Niri txiste hartakoa gustatzen zait, sekula gizon batekin batekin oheratu gabekoa zela zioen andre harena. Hala ere, umea egin zuen, ordea. Mutila, gainera.
    Handitu zenean berehala jarri zioten “Jesusito”ezizena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude