Omenaldia

Omenaldia –

Joan den astean kontzentrazio batean egon ginen. Ez dakit nola definitu kontzentrazio hori, omenaldi gisa edo protesta gisa. Larrialdia joan da baina berarekin Koldo joan zaigu Osakidetzak eta sistemak pobrea izateagatik hiltzen utzi zuelako. Doluminak Koldoren senide eta lagunei bidali nahi dizkiet, eta Osakidetzakoekin, Eusko jaurlaritzarekin, Espainako gobernuarekin, gure politikariekin eta “todokristo”-rekin honaino heltzea uzteagatik nere haserre monumentala adierazi. Aspalditik esaten genuen murrizketak eta kapitalismoak hiltzen gaituela, eta hona hemen adibide zehatza, eta ez da bakarra izango ziur. Prekarioa edo pobrea bazara etxebizitzarik ez daukazu, hori gabe, ez dago ez kalitatezko osasunik ez errekuperatzeko aukerarik, eta ez ezer ez.

Omenaldia

Kontzentrazio horretan bi sentimendu ezberdinak nituen: alde batetik poza, berriro jendea ikusteagatik eta berriro jendeartean egoteagatik, distantziarik gabe eta beldur gabe. Tristura beste aldetik, hilketa baten aurrean betiko jendea ginen eta ez jende mordo bat. Ez atzokoa bezala, adibidez. Oraindik hildakoak eta hildakoak bereizten ditugula dirudi. Han geundenok argi daukagu: murrizketak hiltzen gaitu eta horren aurka borrokatu behar da.

Eta ez pentsa, murrizketa gehiago etorriko dira, batzuk Madrildik inposatuak eta beste batzuk hemengo gobernuak aukeratuak. Europak dirua bidaliko du, baina murrizketen kontura, eta murrizketak beti pobrearen kalterako izaten dira. Ezer ez badugu egiten osasunari edo hezkuntzari beste zatitxo bat kenduko diote, beste pauso bat pribatizatzeko eta gure kalterako, edo pentsioiei, edo erresidentzieei edo.. edozer, negozio izan daitekeen edozer gauz pribatua izatea nahi dute gure agintariek. Diru publikoa betiko lagunentzat.

Egoera honi bueltatzeko kalea bakarrik geratzen zaigu. Hona hemen gure pentsionistak, larrialdia guztian izan dira kaleetan bere pentsioak defendatzen. BIBA ZUEK!!

Udazken beroa aurreikusten dugu:

  • Pentsio erreforma, ea nondik nora doan hori
  • Lan erreforma ¿atzera botako dute Madrilen edo aupegi garbiketa bakarrik izango da, izaten ba da?
  • Murrizketak seguraski Osakidetzan edo Hezkuntzan
  • Prekarietate handiagoa
  • Etxebizitza ezinezko eskubidea da daukagun soldatekin eta alokairua dagoen bezala ikusita
  • Argia gero eta garestiago…

Tira, nahiko arrazoi ditugu kalera ateratzeko protesta egitera, oihu egitera eta ez gelditzera. Greba orokor apoteosiko bat egiteko ere, badirudi hori dela gure agintariak kezkatzen dituen gauza bakarra, gure politikariek jakin beharko luke ez gaudela prest gehiago irensteko.

Hemendik irtetera animatzen zaituztet, bihar gure mendien espoliazioaren eta ehunka pertsona pobrezia energetikora kondenatzen dituen tarifaren aurka irtetera Dato kalera, urriaren 24an pentsioen erreformaren alde eta lan erreforma derogatu dadin.

Azken batean, kaleak hartu behar ditugu pertsonak kapitala baino lehen garela ozen esanez, gobernatzen duenak gobernatzen duela.

Koldo bat gehiago ere ez herrialde honetan, murrizketen ondorioz.

Omenaldia Omenaldia

Enplegu Zentro Berezi batean langile. ELAko militantea.