Omenaldia eginen zaio gaur German Rodriguezi

Zezenketa eguna: plaza beterik, betiko gisan, peñak eguzki tendiduan haien aldarriekin eta giro onean. “Amnistia osoa” eskatzen zuen pankarta atera zuten orduan plazara. Inork pentsatzen ez zuena, horren aitzakian etorri zen errepresio bortitza izan zen. Polizia espainiarra plazan sartu eta istiluak hasi ziren. Bertatik karrikara hedatu ziren polizia eta iruindarren arteko borrokak. Orduan, arratsaldea zelarik, Carlos III. etorbideak eta Orreaga karrikak bat egiten duten lekuan, poliziaren tiro batek German erail zuen. 1978. urteko uztailaren 8a zen.

Gaur omenaldia eginen zaio German Rodriguezi Orreaga karrikan paraturiko oroitarriaren aitzinean. Goizeko 13:30ean izanen da lehen zita eta bertan Fermin Valenciaren kantua abestu eta aurreskua dantzatuko dira besteak beste. Arratsaldean, berriz, manifestazioa eginen da peñekin batera 20:30ean zezen plazatik abiatuta.

MjgwMQ==

San Fermin 78 gogoan herri ekimenak deitu ditu gaurko mobilizazioak. Haien idurikoz helduko da Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak eta Espainiako Gobernuak egia aitortzeko eta barkamena eskatzeko tenorea, Bloody Sundayko gertaerekin jazo den gisan. “32 urte ondoren, bertsio ofiziala berdina da, eta erasoa burutu zuten horien inpunitatea ere berdina da. Baina 32 urte ondoren, Germanen memoria eta gertaerak argitzeko grina bertan mantentzen dira ere”. Bide honetan Egiaren Udal Batzordea sortzeko eskatu zuen herri ekimenak ekainean.

Irudia | German Rodriguezen omeneko oroitarria | mimentza | Creative Commons By SA
78ko sanferminak, Sanferminak
Iker Tubia

BARDO GORRI NAFARRA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude