Ohar batzuk grebaren ondoren

Beste batzuek egingo dituzte, egin beharko lituzkete, azterketa sakonagoak eta zientifikoagoak. Hauek, oinarriko militante baten ohar solte batzuk baino ez dira, intuizioan eta experientzian oinarriturik eta zehaztasunari baino buruan daribilkdana ateratzeari eman diot lehentasuna. Bukaerara ez bazarete iristen, ulertuko dut 😉

Aliantzak: UGT-COO
Gaurko argazkia lapidarioa da, UGT-CCOO Madrilen  T-R-A-I-Z-I-O-A gauzatzen zuten bitartean, Greba Orokorra Hego Euskal Herrian.

Niretzat, dagoeneko ez bazegoen garbi, erabat finikitatua dago aparato horiekin balizko edozein elkarlanari buruzko eztabaida. Kapitalaren beste tresna bat baino ez dira. Kitto. Sigla horietan dauden kideek, beraien nortasunari uko egin gabe, bide berriak jorratu beharko dituzte. Kalean topo egingo dugu, Madrilgo bilera klandestinoetan langileen aurkako erasoak babesten, ez.

Aliantzak: sindikatuetatik sektore guztietara, sektore guztietatik sindikatuetara
Urteetan langilegoan sortu duten fragmentazioa ikaragarrizko oztopoa da sujeto eraldatzailearen eraikuntzan: funtzionarioak, finkoak, behin-behinekoak, bazkideak, ez-bazkideak, autonomoak, paperik gabekoak… Komunikaziorik gabeko irlak osatzen dituzte, non bakoitza konbentziturik dagoen bere arazoak bereak baino ez direla eta ez dutela besteekin zerikusirik.

Fragmentazio horri aurre egiteko elkarezagutza eta elkartasuna bultzatu beharra dute sindikatuek, beraiek izan dezaketelako inork baino hobeto, ikuspegi orokor hori. Horretarako, bezerokeriatik aldendu behar dira eta afiliziotik haratagoko dinamikak martxan jarri.

Gehiengo sindikaleko sindikatu txikienek, EHNE eta HIRU, paper kualitatiboki oso garrantzitsua joka dezakete horren alde: beraien egoera berezituarekin, fragmentazioaren irla horiekin joan-etorriko enpatia handiagoa lor dezakete agian. Beraien tamainagatik mugak badituzte, gehiengo sindikalaren barruan txerta ditzakete ikuspegi desberdin horiek.

Bestalde, sindikalgintzaren eremu tradizionaletik kanpo dauden eragileekin ere ezinbestekoa da elkarlana: feministak, internazionalistak, auzo/familia/guraso elkarteak, elkarte gremialak, ikasleak, langabetuak, beste herrietako langileak… Badakit egin izan direla gauzak Kapitalaren Europaren kontra edo gerraren kontra; eta badakit horietako batzuk, grebarako dei explizitua egin dutela. Baina elkarlan hori bi norabidekoa, egonkorragoa eta estuagoa izan behar du. Langile borrrokak beste ikuspegi horiekin busti behar du. Herria bera da kapitalaren botaren azpian dagoena, herri osoak erantzun behar du, eta herriko sektore guztietara iritsi behar dugu. Ez dugu lortuko “erreza” dugun enpresetara mugatzen bagara.

Badakit azken urteetan sindikatu abertzaleek aurrerapauso batzuk eman dituztela zentzu horrretan, baina bizkorragoak eta trinkoagoak izan behar dira, protesta egiteaz gain estrategia eraldatzaile bat eraikiko badugu.

Aliantzak: enpresetatik herrietara!
Norabide berean eta Greba Orokorraren deialdiarekin sartuz, barkaezina da herri osoarentzako hordagoa dena gas erdian burutzea. Sindikatuetako liberatu guztiak ohean egon beharko lukete bihar: bajan, lur jota, neke krisi betean. Geba Orokorra deitzen baduzu, herri osoa interpelatzen baduzu, aurpegira egin ezazu. Barkaezina da Greba Orokorraren deialdia enpresa bakoitzeko delegatuaren borondate onaren esku gelditzea. Aparatu bat herri mugimendu bihurtzen duena egin behar da: jendearekin egon, aritu; jendearekin sentitu, pentsatu, ekin, katxiporreta! Ostia! Enpresaz enpresa, handienetik txikienera, Greba Orokorra iristen dela, ulertzen dela, barneratzen dela eta fundamentuz burutzen dela ziurtatu beharko litzateke.

Sindikatuek badituzte nahiko baliabide horretarako. Mobilizazio erraldoiak egin ditugu, baina tentsiorik gabekoak. Eta horrek deialdia egiteko moduan du jatorria. Gauza batzuk hobeto egin dira, banketxeetako okupazioak, esate baterako. Baina batzar asko, batzarrak egiten diren lekuetan, penagarriak dira: delegatuei ez zaie indarra transmititu eta ahuldadea transmititzen dute. Horregatik, konfidantza handia dut gure herriarengan, benetan harrigarria da horren lan gutxirekin lortzen dugun mobilizazioa. Zer lortuko genuke gauzak taxuz egiten? Dena lor dezakegu: den – dena. Esan beharra dago eguerdiko mobilizazioetako bukaerako diskurtsoak bai jaso dutela indar hori. Tonu hori azken poligonoko azken bulegoraino eraman behar da, gutxiagorik ez.

Eta herrietaz zer esan? Errespetu guztiarekin bere onena ematen duten sindikatuetako langileei, mundu guztiak daki herrietan zeinek ateratzen ditu aurrera grebak: Ezker Abertzalearen militantziak ateratzen ditu aurrera. Horrela da nik ezagutzen dudan zonalde guztietan. Horiek dira San Pedro egun batean greba deitzearen ondoriozko gatazkak jaten dituena. Horiek dira enpresa batean sekulan entzungo dituzunak entzuten dituztenak. Horiek dira bere beste zereginak utzi eta greba prestatu eta burutzen dutenak.

Egiten dugu eta jarraituko dugu egiten. Baina ez bakarrik, ez beti, ez leku guztietan. Sindikatuek aurpegia eman behar dute herrietan. Literalki: sindikatuek aurpegia izan behar dute. Siglek ez dute inor konbentzitzen. Siglek ez dute jendearekin hitz egiten. Greba Orokorra ez da egun bateko gauza, hilabete batekoa baizik, gutxienez. Greba Orokorra komunikazio ekintza erraldoia da. Greba Orokorrerako Herri Batzordeak sortu beharko lirateke herri edo, gutxienez, eskualde guztietan. Hori izan daiteke lehen aipatu fragmentazioa eta beste eragileen ekarpenak jasotzeko gunea. Eta hor jaso dezakete sindikatuek lehen aipatu lan erraldoi hori burutzeko laguntza.

 

Piketeak
Hauen lana ikaragarria da. Informazioa eman, baina informazioa jasotzeko ere sekulako tresna dira. Atzo langile askorekin hitz egiteko aukera izan nuen eta lehenengo eskuko informazioa jaso nuen. Errealitateari benetako pultsua hartzeko altxorra dira.

Horregatik piketeak askoz hobetu antolatu behar dira. Sindikatuek formazioa eman behar dute; jendea jantzi behar dute, gaiaren inguruko argumentazioa landu, eskubide sindikalak ezagutarazi, helburuak eta bitartekoak argi utzi.

 Baina batez ere, lan gehiena aurretik egin behar da. Aurretik jakin behar dugu zein den indar korrelazioa leku batean eta bestean. Aurretik jakin behar dugu zein baldintzetan dauden langileak. Aurretik jakin behar dugu zein enpresetan ez dagoen askatasunik. Egun berean, korrika eta presaka, ezin da gauza handirik egin. Are gutxiago poligono berrietan non enpresak bunker husa diren, eta hesia ixtea nahikoa dute beraien burbuilan lasai asko jarraitzeko. Lehenago eraman behar da eztabaida txoko guztietara, lehenago kontraeanak sortu, lehenago indartu langileon posizioa. Ezin dugu jendea bakarrik utzi eta banan banan landu behar dugu mobilizazioarekiko atxikimendua.

Informazioa
Geroz eta informazio gehiago eta hobeagoa zabaltzen da saretik. Baina hemen ere jauzi kuantitatibo eta kualitabibo bat eman beharra dago. Han hemenka auantolatu diren boluntarioak buruan jarrita, sindikatuek teknologia berriek eskaintzen dituzte aukera guztiak ustiatu behar dituzte; eta baliabideak jarri behar dituzte kapitalaren medioak erridikuluan jartzerainoko informazio sarea osatzeraino.

Manifestazioak
Aurreko guztiarekin koherentzian, herrialdeko manifestazioak egin beharrean, eskualdekoak egingo nituzke. Eskualdea askoz neurri egokiagoa jendea protagonista bilakatzeko, konplizidadeak eraikitzeko. Indarra erakustea ez da nahikoa, indarra antolatu behar da, artikulatu. “Kontrolik gabeko potentzia ez du ezertarako balio” (Pirelli J). Interesgarria dirudi finantzien eta burgesiaren feudoetako kaleak betetzea, baina agian  arratsalderako utziko nituzke hiribururako desplazamenduak.

Pankartan bozgorailu bat, sindikatuetako liberatuak koroak eginez eta gainontzeko milaka eta milaka lagun ixilik, nahiko sentsazio motela sortzen du. Horren zaila al da, agitazio taldeak banatzea manifestazioaren zehar? Edo DJak!! Baina ez, mesedez, Aste Nagusiko su artifizialak ikustetik datorrela dirudien masa hori.

Lehen aipatu bezala, bukaerako diskurtsoak indartsuak izan ziren. Gehiegi eskatzea al da, azken manifestaria iritsi arte itxoitea? Ez galdu inoiz mezu bat zuzenean helarazteko aukera!

Bukatzeko
Herri honek sekulako aukerak ditu aldaketa sozial eta politikoa gauzatzeko. Planeta bezala, gure eskubideak ere maileguan utzi zizkiguten gure aurrekoek: zer utziko diegu guk ondorengoei? Nola biziko dira gure aiton-amonak eta gure seme-alabak? Badaukagu nahiko indarra eskubideen galera etengabekoa eten eta, etekin partikularraren ordez pertsona jartzeko jendartearen antolaketaren erdigunean.

Berriro diot, ikaragarria da lortzen duguna, hutsunez, akatsez eta zamaz betetako estrategia bat erabiltzen. Belarria herriaren bihotzean jarri eta haren taupaden erritmora idatz dezagun garaipenaren kanta. Hori baita eta ez besterik, helburua. Irabazteko egiten dugu borroka, ez protesta egiteko, ez entzuna izateko, ez zaborra gisa tratatzen gaituzten medioetan ateratzeko. Elkartasunean oinarrituriko ongizatea lortzeko egiten dugu borroka, langileok sortzen dugun aberastasuna herrien zerbitzura jartzeko.

Has gaitezen gaur hurrengo grebak prestatzen. Antolakuntza eta borroka: hasta derrocar al tirano!

Eguna luze, trinko eta emankorra izan da eta grebak utzi dizkidan tarteak haurrek bete dituzte. Ez nago, beraz, hausnarketak plazaratzeko baldintza onenetan. Aitzitik, ez diot ihes egiten utzi nahi berotasunean sentitutakoari. Beste batzuek egingo dituzte, egin beharko lituzkete, azterketa sakonagoak eta zientifikoagoak. Hauek, oinarriko militante baten ohar solte batzuk baino ez dira, intuizioan eta experientzian oinarriturik eta zehaztasunari baino buruan daribilkdana ateratzeari eman diot lehentasuna. Bukaerara ez bazarete iristen, ulertuko dut 😉

 

Aliantzak: UGT-COO

Gaurko argazkia lapidarioa da, UGT-CCOO Madrilen  T-R-A-I-Z-I-O-A gauzatzen zuten bitartean, Greba Orokorra Hego Euskal Herrian.

Niretzat, dagoeneko ez bazegoen garbi, erabat finikitatua dago aparato horiekin balizko edozein elkarlanari buruzko eztabaida. Kapitalaren beste tresna bat baino ez dira. Kitto. Sigla horietan dauden kideek, beraien nortasunari uko egin gabe, bide berriak jorratu beharko dituzte. Kalean topo egingo dugu, Madrilgo bilera klandestinoetan langileen aurkako erasoak babesten, ez.

 

Aliantzak: sindikatuetatik sektore guztietara, sektore guztietatik sindikatuetara

Urteetan langilegoan sortu duten fragmentazioa ikaragarrizko oztopoa da sujeto eraldatzailearen eraikuntzan: funtzionarioak, finkoak, behin-behinekoak, bazkideak, ez-bazkideak, autonomoak, paperik gabekoak… Komunikaziorik gabeko irlak osatzen dituzte, non bakoitza konbentziturik dagoen bere arazoak bereak baino ez direla eta ez dutela besteekin zerikusirik.

 

Fragmentazio horri aurre egiteko elkarezagutza eta elkartasuna bultzatu beharra dute sindikatuek, beraiek izan dezaketelako inork baino hobeto, ikuspegi orokor hori. Horretarako, bezerokeriatik aldendu behar dira eta afiliziotik haratagoko dinamikak martxan jarri.

 

Gehiengo sindikaleko sindikatu txikienek, EHNE eta HIRU, paper kualitatiboki oso garrantzitsua joka dezakete horren alde: beraien egoera berezituarekin, fragmentazioaren irla horiekin joan-etorriko enpatia handiagoa lor dezakete agian. Beraien tamainagatik mugak badituzte, gehiengo sindikalaren barruan txerta ditzakete ikuspegi desberdin horiek.

 

Bestalde, sindikalgintzaren eremu tradizionaletik kanpo dauden eragileekin ere ezinbestekoa da elkarlana: feministak, internazionalistak, auzo/familia/guraso elkarteak, elkarte gremialak, ikasleak, langabetuak, beste herrietako langileak… Badakit egin izan direla gauzak Kapitalaren Europaren kontra edo gerraren kontra; eta badakit horietako batzuk, grebarako dei explizitua egin dutela. Baina elkarlan hori bi norabidekoa, egonkorragoa eta estuagoa izan behar du. Langile borrrokak beste ikuspegi horiekin busti behar du. Herria bera da kapitalaren botaren azpian dagoena, herri osoak erantzun behar du, eta herriko sektore guztietara iritsi behar dugu. Ez dugu lortuko “erreza” dugun enpresetara mugatzen bagara.

 

Badakit azken urteetan sindikatu abertzaleek aurrerapauso batzuk eman dituztela zentzu horrretan, baina bizkorragoak eta trinkoagoak izan behar dira, protesta egiteaz gain estrategia eraldatzaile bat eraikiko badugu.

 

 

Aliantzak: enpresetatik herrietara!

 

Norabide berean eta Greba Orokorraren deialdiarekin sartuz, barkaezina da herri osoarentzako hordagoa dena gas erdian burutzea. Sindikatuetako liberatu guztiak ohean egon beharko lukete bihar: bajan, lur jota, neke krisi betean. Geba Orokorra deitzen baduzu, herri osoa interpelatzen baduzu, aurpegira egin ezazu. Barkaezina da Greba Orokorraren deialdia enpresa bakoitzeko delegatuaren borondate onaren esku gelditzea. Aparatu bat herri mugimendu bihurtzen duena egin behar da: jendearekin egon, aritu; jendearekin sentitu, pentsatu, ekin, katxiporreta! Ostia! Enpresaz enpresa, handienetik txikienera, Greba Orokorra iristen dela, ulertzen dela, barneratzen dela eta fundamentuz burutzen dela ziurtatu beharko litzateke.

 

Sindikatuek badituzte nahiko baliabide horretarako. Mobilizazio erraldoiak egin ditugu, baina tentsiorik gabekoak. Eta horrek deialdia egiteko moduan du jatorria. Gauza batzuk hobeto egin dira, banketxeetako okupazioak, esate baterako. Baina batzar asko, batzarrak egiten diren lekuetan, penagarriak dira: delegatuei ez zaie indarra transmititu eta ahuldadea transmititzen dute. Horregatik, konfidantza handia dut gure herriarengan, benetan harrigarria da horren lan gutxirekin lortzen dugun mobilizazioa. Zer lortuko genuke gauzak taxuz egiten? Dena lor dezakegu: den – dena. Esan beharra dago eguerdiko mobilizazioetako bukaerako diskurtsoak bai jaso dutela indar hori. Tonu hori azken poligonoko azken bulegoraino eraman behar da, gutxiagorik ez.

 

Eta herrietaz zer esan? Errespetu guztiarekin bere onena ematen duten sindikatuetako langileei, mundu guztiak daki herrietan zeinek ateratzen ditu aurrera grebak: Ezker Abertzalearen militantziak ateratzen ditu aurrera. Horrela da nik ezagutzen dudan zonalde guztietan. Horiek dira San Pedro egun batean greba deitzearen ondoriozko gatazkak jaten dituena. Horiek dira enpresa batean sekulan entzungo dituzunak entzuten dituztenak. Horiek dira bere beste zereginak utzi eta greba prestatu eta burutzen dutenak.

 

Egiten dugu eta jarraituko dugu egiten. Baina ez bakarrik, ez beti, ez leku guztietan. Sindikatuek aurpegia eman behar dute herrietan. Literalki: sindikatuek aurpegia izan behar dute. Siglek ez dute inor konbentzitzen. Siglek ez dute jendearekin hitz egiten. Greba Orokorra ez da egun bateko gauza, hilabete batekoa baizik, gutxienez. Greba Orokorra komunikazio ekintza erraldoia da. Greba Orokorrerako Herri Batzordeak sortu beharko lirateke herri edo, gutxienez, eskualde guztietan. Hori izan daiteke lehen aipatu fragmentazioa eta beste eragileen ekarpenak jasotzeko gunea. Eta hor jaso dezakete sindikatuek lehen aipatu lan erraldoi hori burutzeko laguntza.

 

PIKETEAK

Hauen lana ikaragarria da. Informazioa eman, baina informazioa jasotzeko ere sekulako tresna dira. Atzo langile askorekin hitz egiteko aukera izan nuen eta lehenengo eskuko informazioa jaso nuen. Errealitateari benetako pultsua hartzeko altxorra dira.

 

Horregatik piketeak askoz hobetu antolatu behar dira. Sindikatuek formazioa eman behar dute; jendea jantzi behar dute, gaiaren inguruko argumentazioa landu, eskubide sindikalak ezagutarazi, helburuak eta bitartekoak argi utzi.

 

Baina batez ere, lan gehiena aurretik egin behar da. Aurretik jakin behar dugu zein den indar korrelazioa leku batean eta bestean. Aurretik jakin behar dugu zein baldintzetan dauden langileak. Aurretik jakin behar dugu zein enpresetan ez dagoen askatasunik. Egun berean, korrika eta presaka, ezin da gauza handirik egin. Are gutxiago poligono berrietan non enpresak bunker husa diren, eta hesia ixtea nahikoa dute beraien burbuilan lasai asko jarraitzeko. Lehenago eraman behar da eztabaida txoko guztietara, lehenago kontraeanak sortu, lehenago indartu langileon posizioa. Ezin dugu jendea bakarrik utzi eta banan banan landu behar dugu mobilizazioarekiko atxikimendua.

 

Informazioa

Geroz eta informazio gehiago eta hobeagoa zabaltzen da saretik. Baina hemen ere jauzi kuantitatibo eta kualitabibo bat eman beharra dago. Han hemenka auantolatu diren boluntarioak buruan jarrita, sindikatuek teknologia berriek eskaintzen dituzte aukera guztiak ustiatu behar dituzte; eta baliabideak jarri behar dituzte kapitalaren medioak erridikuluan jartzerainoko informazio sarea osatzeraino.

 

 

Manifestazioak

Aurreko guztiarekin koherentzian, herrialdeko manifestazioak egin beharrean, eskualdekoak egingo nituzke. Eskualdea askoz neurri egokiagoa jendea protagonista bilakatzeko, konplizidadeak eraikitzeko. Indarra erakustea ez da nahikoa, indarra antolatu behar da, artikulatu. “Kontrolik gabeko potentzia ez du ezertarako balio” (Pirelli J). Interesgarria dirudi finantzien eta burgesiaren feudoetako kaleak betetzea, baina agian  arratsalderako utziko nituzke hiribururako desplazamenduak.

 

Pankartan bozgorailu bat, sindikatuetako liberatuak koroak eginez eta gainontzeko milaka eta milaka lagun ixilik, nahiko sentsazio motela sortzen du. Horren zaila al da, agitazio taldeak banatzea manifestazioaren zehar? Edo DJak!! Baina ez, mesedez, Aste Nagusiko su artifizialak ikustetik datorrela dirudien masa hori.

 

Lehen aipatu bezala, bukaerako diskurtsoak indartsuak izan ziren. Gehiegi eskatzea al da, azken manifestaria iritsi arte itxoitea? Ez galdu inoiz mezu bat zuzenean helarazteko aukera!

 

 

Bukatzeko

Herri honek sekulako aukerak ditu aldaketa sozial eta politikoa gauzatzeko. Planeta bezala, gure eskubideak ere maileguan utzi zizkiguten gure aurrekoek: zer utziko diegu guk ondorengoei? Nola biziko dira gure aiton-amonak eta gure seme-alabak? Badaukagu nahiko indarra eskubideen galera etengabekoa eten eta, etekin partikularraren ordez pertsona jartzeko jendartearen antolaketaren erdigunean.

 

Berriro diot, ikaragarria da lortzen duguna, hutsunez, akatsez eta zamaz betetako estrategia bat erabiltzen. Belarria herriaren bihotzean jarri eta haren taupaden erritmora idatz dezagun garaipenaren kanta. Hori baita eta ez besterik, helburua. Irabazteko egiten dugu borroka, ez protesta egiteko, ez entzuna izateko, ez zaborra gisa tratatzen gaituzten medioetan ateratzeko. Elkartasunean oinarrituriko ongizatea lortzeko egiten dugu borroka, langileok sortzen dugun aberastasuna herrien zerbitzura jartzeko.

 

Has gaitezen gaur hurrengo grebak prestatzen. Antolakuntza eta borroka: hasta derrocar al tirano!

Atzoko greba orokorraren ondoren ohar batzuk

Irudia | Atzoko greba orokorraren ondoren ohar batzuk | Sindikatuak | LGPL
grebaorokorra, sindikatuak

mendiolatik@gmail.com

4 pentsamendu “Ohar batzuk grebaren ondoren”-ri buruz

  • […] This post was mentioned on Twitter by zuzeu and Iñigo Rubert, Iñigo Rubert. Iñigo Rubert said: Hor doa nire totxoa, egun hauetako eta batez ere atzoko bizipenak sorturiko burutazioekin. http://ttiki.com/22636 #grebaorokorra […]

  • Zenbat eskertzen den gogoetarako egin duzu ahalegina. Asko gaude ‘erreta’ arazo berriei erantzun zaharrak ematen zaizkiela ikusten.

    Greba zertarako? Umeekin etxean egoteko? (askok eginikoa)

    Aintzat hartu behar da gure ekonomia asko aldatu dela azken hamarkadetan. Grebak ekonomia produktibo baten du oinarri baina beste sektore batzuetan nola eragin pentsatu beharko genuke. Adibidez administrazioan, hezkuntzan, zerbitzuetan….

    Hor ez da biltegirik husten, hor lana hurrengo egunerako pilatzen da eta emateke gelditzen den zerbitzuak ez du eragin ekonomiko larririk.

    Hezkuntzan ez litzateke hobe ohiko klaseak ez eman eta ‘greba klaseak’ ematea? langileon eskubideak landu, neoliberalismoak herritarron eskubideetan duen eragina….

    zer egin administrazioan?

    ez dut soluzioa baina biziki eskertzen dut gogoeta eta hausnarketarako ahalegina.

    izan libre izan euskaldun!

  • Guztiz ados nago esaten denarekin.

    Ezin dugu autokonplazentzian erori. Formakuntza funtsezkoa da. (Interesgarria iruditu zait piketeak formatzeko ideia: noski, gure helburuak langileak benetan konbentzitzea izan du, edo, gutxienez, buruari buelta batzuk eman eta hurrengorako anima daitezela).

    Bestetik: mesedez, herrialdeko manifa gehiagorik ez!! Greba egunean etengabe entzundako kexa izan zen. Goizean presaka ibili behar da, Donostiara -gure kasuan- joateko. Horrek ez du ez hankarik ez bururik! Greban mobilizazioak herri guztietan egin behar dira. Ze logika du greba egun batean milaka lagunean desplazamendua behartzea?!

    Gora Euskal Herria Gorria!

  • Iñigo Rubert 2011-02-01 08:02

    @Hotza
    Zuk planteatzen duzuna jaso ez dudan beste ertz bat da. Ezinbestekoa da horretaz ere hausnartu eta neurriak hartzea. Mila esker.

    @Montz
    Gainera, Donostiara paseatzera joateko ohituak gaude eta iritsi bezain pronto turista jarrerak harrapatzen gaitu 😉 Uste dut faktore denek (informazio lana txukun egitea, hiriburuak ere hartu beharra baina herri eta eskualdeei protagonismoa emanez…) greba zabaltzera eraman behar gaituela, ekimen horiek aurretik, eta batzuk ondotik ere, burutu daitezkeelako. Mila esker.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude