Odon Elorzaren iloba eta Donostiako Udaleko Ikurrina

Nekez egotziko diogu inori bere iloba, osaba edo lehengusuak egindakoaren erantzukizuna, baina Urkulluren adierazpen epeletatik harago, Aberri Eguneko albiste nabarmenena senidetasun bitxi (edo ez horren bitxi) batek eragindakoa izan da.

Aberri Eguna amaitu berritan, bart gauean, 1:50 aldera, bi lagunek Ikurrina eta Gipuzkoako bandera erauzi dituzte Donostiako Udaletik. Zenbait ertzainek ikusi egin dituzte, eta haiek atxilotzen saiatu badira ere, ihes egitea lortu dute. Beranduago, bi lagun identifikatu dituzte portu inguruan, banderak kendu dituztenak direlakoan. Baina, hona ezustekoa: Odon Elorza Donostiako alkate ohiaren iloba da ustez lapurketa egin duen horietako bat, Deiak argitaratu duenez.

Oraindik ez dakigu oposizioaren goxokiak maite zituen iloba edo beste bat ote den.

Elorza berak, twitter bidez ukatu egin du bere iloba denik:

San_Sebastian_Ayuntamiento

Gezurra badirudi ere,  2007an epailearen aurrean izan zen Odon Elorza, Manos Limpias erakundeak udaletxean Espainiako banderarik ez jarri izana egotzi zionean. Haren hitzetan, PP omen zegoen salaketa horren atzean.

Eguneraketa:

Noticias taldeko egunkariek egindako akatsa onartu dute. Odon Elorzaren ilobarik ez dagoela atxilotuen artean.

Odon Elorza, politika, PSE

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude