Obesitatea haurtzaroan

Obesitatea haurtzaroan, neska eta mutilen gorputzetan koipe gehiegi izateari bereizten duen gaixotasuna da. Gaixotasun hau, munduko arazo bat da eta hainbat herrialdeko umeei eragiten dio. 2010ean, 42 milioi ume gizen zeuden guztira mundu osoan. Obesitatea  eta pisu gehiegi duten umeek, horrela jarraitzen badute, helduak ailegatzen direnean pertsona gizenak izaten jarraituko dute.

 

OBESITATEAREN ARAZOAK:Photo by Tobyotter

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) esaten du obesitaren zergatiak haurtzaroan, aldaketa sozialak, dieta ez osasuntsuak eta ariketa fisikoen falta direla. Baina, haurrek ezin dute aukeratu bere bizimodua edo zer elikagai jan duten ala ez. Hainbat elikagai obesitatea eragiten dute (esaterako, patata frijituak, azukrea duten edariak, haragi gorria, txokolatea, gazta…) koipe gehiegi dutelako eta jan ondoren, umeen gorputzetan metatzen dira obesitatera ailegatu arte.

Ume gizenetan gertatzen diren lehenengo aldaketak emozionalak edo psikologikoak dira. Obesitatea, ere bizitzari mehatxatu ahal dituen ondorioak ditu, esaterako, diabete, presio altua, minbizia, arazo gastrobaskular eta kardiobaskularrak, arnasteko arazoak eta abar.

Obesitatea haurtzaroan saihesteko, zenbait gauza egin ahal dira. Adibidez:

  • Fruten, lekaleen, zerealen eta fruitu lehorren kontsumoa handitu.
  • Koipe gehiegi duten elikagaiak jateari utzi.
  • Azukrea eta azukre duten elikagaien kontsumoa gutxitu.
  • Gustatzen zaizun kirolean apuntatu: egunero, ariketa fisikoan ordu baten minimoa ekin. Pisua kontrolatzeko, hezkuntza fisiko gehiago egin behar da.

 

ZER DA GMI ?

Gorputz masa indizea, gorputzaren gantzaren neurria kalkulatzeko metodo sinple bat da. Ezaugarri horrek sexua, hezurdura, adina, altuera eta abarren araberakoa da. GMI kalkulatzeko formula hau erabili behar da à GMI = masa : altuera2.

Gorputz masaren indizearen emaitza 30etik gorakoa denean, pertsona horrek obesitatearen gaixotasuna du; baina formula horren emaitza 18,5etik txikiagoa denean, behar den baino pisu gutxiagoa du.

Obesitatea duzula ala ez jakiteko, taula berezi batean begiratu ahal duzu: kolore gorrian bazaude, oso pisu gutxi edo pisu gehiegi duzu; kolore horian, pisu larri batean eta kolore berdean osasuntsu zaude.

 

JANARIEN SAILKAPENA

Dieta orekatua prestatzen laguntzeko, janariak taldeka sailkatzen dira, bakoitzaren jatorria eta ematen dituen mantenugaiak kontuan hartuta. Talde horiek janarien gurpila deritzonean adierazten dira. Gurpil horretan 6 talde bereizten dira:

  • 1. Taldea: elikagai nagusiak gluzidoak dira.
  • 2. Taldea: elikagai nagusiak lipidoak dira.
  • 3. Taldea: elikagai nagusiak proteinak dira.
  • 4. Taldea: elikagai nagusiak proteinak eta kaltzioa dira.
  • 5. Taldea: elikagai nagusiak barazkiak dira.
  • 6. Taldea: elikagai nagusiak fruta freskoak dira.

 

JANARIAREN BANAKETA JATORDUETAN ZEHAR

Nutrizionistek esaten dute gosaria %25 dela, hamaiketakoa %5, bazkaria %40, askaria %10 eta afaria %20.

Umeen gosarietan, fruta, zerealak eta esnekiak oso onak eta garrantzitsuak dira eta baita ere kilokalorietako (Kcal) %25 egon behar dira. Janari osasuntsu bat izateko, denetarik joan behar da neurri zehatz batean eta bertan, proteinak, barazkiak edo karbohidratoak ageri behar dira. Hamaiketako bat egitea atsedenean oso garrantzitsua da eta baita ere askari bat 17:00tik aurrera. Afaria arina izan behar da eta ez oso berandu, lotan gaudenean Kcal gutxiago erretzen ditugulako.

 

EGUNEROKO Kcal KONTSUMOA:

Metabolismo basalaren tasa (MBT), pertsona batek atsedenean eta tenperatura konstantean egunero behar dituen kilokalorien kopurua da. Hori kalkulatzeko, bi formula ezberdin daude, neska edo mutila zaren arabera. Nire kasuan:

655 + (9,6 x Pisua-Kg) + (1,8 x Altuera-cm) – (4,7 x Adina)

 

DIETA OREKATUAREN EZAUGARRIAK

Dieta orekatu bat prestatzeko, batez ere, dieta misto bat izan behar da; hau da, talde guztietako janariak kantitate egokian behar ditu, behar den elikagaien ekarria izateko. Eguneroko ekintzetarako behar dugun energia kantitatea eman behar digu eta energia hori eguneroko lanaren, sexuaren, adinaren, pisuaren… araberakoa da.

Honela banatu behar da energiaren jatorria: %55-60 gluzidoetatik, %25-30 gantzetatik eta %10-15 proteinetatik. Gantzek, landareenak eta arrain urdinenak izan behar dute. Proteinek ez dute %40-tik gorakoak izan behar.

 

OBESITATEA ERAGITEN DUTEN ELIKAGAIAK:

Gluzidoak (azukre edo karbohidatro ere deituak) molekula organiko ugarienak dira gizakiongan. Hainbat hidrogenoz osatutako kate karbonatu bat dute. Bi mota daude:

  •  SIMPLEAK: gluzido unitate bakar batez osatuta daude. Monosakaridoak deitzen dira. Adibidez: glukosa, fruktosa …
  • KONPLEXUAK: gluzido unitate askoz osatuta daude eta energia epe luzeak ematen dute. Polisakaridoak deitu ahal dira. Adibidez: almidoia, glukogenoa …

Lipido hitza grezierazko “lipos”-etik dator eta gantza esan nahi du. Horregatik, lipidoei  gantzak  edo koipeak ere esaten zaie. Zenbait funtzio dituzte, esaterako, energia, termo-erregulatzailea… Gantz deritzegunek energia-funtzioak betetzen dituzte. Beste batzuek funtzio estrukturala edo erregulatzailea dute.

 

OBESITATEAN SAHIESTEKO ELIKAGAIAK:

Urak funtzio garrantzitsuenak ditu: substantziak organismoan zehar eramatea, zelulen erreakzio kimikoak erraztea eta hondakinak eta substantziak kanporatzea tenperatura kontrolatzea.

 

Gatz mineralak izaki bizidunen gorputzetan ageri diren biomolekula ez-organikoak dira. Horien mineralek egitura-funtzioak et funtzio-erregulatzaileak dituzte. Kaltzio eta fosforoak, hortzaginak eta hezurrak osatzen parte hartzen dute. Bi mota ezberdintzen dira: uretan disolbatu ezin direnak (disolbaezinak) eta erraz disolbatzen direnak (disolbagarriak).

 

Proteinen funtzioa egiturazkoa da: ezinbestekoak dira zelulak eta ehunak eratzeko eta hazteko. Molekula sinpleagoek eta animoazidoek osatutako kateak dira. Proteinek gure gorputza osatzen dute: ilea, azala…  Baina kontuz, proteina gehiegi jaten badira obesitatea ere eragin ahal du!

 

Bitaminen kantitate txikiak behar ditugu, baina ezinbestekoak dira gorputzak egoki funtziona dezan. Bakoitzak bere funtzio bereziak ditu eta, guztien artean, gorputzean energia lortzeko gertatzen diren erreakzio guztiak kontrolatzen  dituzte.

Bitaminek funtzio erregulatzailea dute, hau da, beste mantenugaien (proteinen, karbohidratoen eta gantzen) funtzionamendu aproposa ziurtatzen dute.

Neurri egokian lortzeko, oso garrantzitsua da dieta orekatua eta askotarikoa egitea. Dieta desorekatuak egiten badira, bitaminen beharrak ez dira lortuko eta horrek eragin desatsegina du gorputzak bete behar dituen funtzioetan. Adibidez, eragin desegokia izango du metabolismoan.

 

 

 NIRE IRITZIA

 Gai honi buruz, ez daukat esperientzia askorik ez dudalako inor ezagutzen obesitatearen gaixotasunarekin. Normalean, ume gizen gehienek Estatu Batuetan daude, zabor-janari larregi jaten dutelako, baina urte honetan Espainia Amerikari gainditu dio. Nire ustez, umeek obesitatearen gaixotasuna edukitzearen errudunak haien gurasoak dira, haiek bere seme-alaben janaria kontrolatu behar dutelako. Gainera, helduek txarto jaten badute, umeek haien ohiturak antzeratuko dituzte eta azkenean, biak gizen amaituko dute. Gurasoek eredu on bat izan behar dira umeentzako.

Haur gizenek, normalean bere eskolako kideen isekak jasan behar dituzte eta baita batzuek ere, haien familietatik baztertuta daude. Portaera hori onartezina iruditzen zait, baina txarrena da, guzti hau egia dela. Ea gure jokaera hobetzen dugun.

 

 

BIBLIOGRAFIA

 Orrialde hauetatik atera dut informazioa:

 

haurtzaroan, Obesitatea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude