Obamaren arazoen artean gaude

Bai, begira iezaiozu ongi paperezkotik eskaneatu dugun marrazkiari. Arretaz bazabiltza, Obamak konpondu beharreko arazo handien artean, ETArena ageri dela ikusiko duzu. Umore agerkariaren azken orrian dator, Le Cul (Ipurdia), bataiatu duten horretan.

Sine Hebdo aldizkariaren 42 aletik
Sine Hebdo aldizkariaren 42 aletik

Palestina, Israel, General Motors, Dolarrraren krisia eta antzeko arazo larrien artean, ETArena  ere badago besoetako batean. Ez duzu oraindik aurkitu? Begira iezaiozu, eskuineko aldean, txakurra baino lehenagoko besoari.

Horixe bakarrik  behar genuen, geure artean konpontzeko gai ez garen betiereko arazoa, Obamak eta Estatu Batuek euren agendan jartzea.

Agian Frantziako umoregileen ikuspegia baizik ez da izango, Etienne Delessert egilearen obsesioetako bat, seguru asko.

Sine Hebdo aldizkaria, Charlie Hebdo eta Hara Kiri historiko haien zatiketa batetik etorritako agerkaria da, izan.

Alabaina, ez da bakarra Obama arazo guztien konponbide gisara ikusten duena. Modako politikariak, ematen du, munduko arazo oro konpondu behar duela. Horretaz irri egin dute beste batzuek ere.

Duela egun batzuk Jib Jab irudi laborategikoek, Obama superheroitzat aurkeztu zuten euren lanetako batean, azpiko bideoan ikus daitekeenez.

Gauden pozik, beraz, salbatzailea atarian dugu. Antza.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

3 pentsamendu “Obamaren arazoen artean gaude”-ri buruz