Normalizazioa dago gure esku

Normalizazioa dago gure esku

  • Demokrata-kristauak ziren XX.mende erdialdean, XXI.mende hasieran liberal-demokratekin aliatu ziren, eta askok, gehienek, euren burua sozialdemokratatzat dute. Erredundantzia bai. Euskal Herriko demokrazia-zaleek parada ezin hobea izan dute egunotan Loiolan. Alta, EAJko kide bakarrak, kasko-hezur gorria zeramaten
  • Badago, intentzioz eta pentsatuta, gizarteari nahita ezarri zaion amnesia kolektibo-selektibo bat. Hemen ez da ezer pasa, eta dialektika dualtasun gezurti batekin ematen dio jendeak zentzua gatazkari. Txarrak eta onak daude. Egunen batean biolentzia erabili zutenak, eta orden publikoaren aldekoak

 Ertzaintzak basakeria darabil. Bortxaz astindu zituen astelehenean euskal gazteri kontzientziadunak eta demokratak. Ezer berririk ez esku artean. Indarkeria monopolizatua nahikoa ez eta justifikatua ere badu kapitalak. Gaur ez da besterik kafe alboko hitz elkar-trukeetan. Bada, arazoa ez da hori. Gazteria prest dago estatuko indar militarren ordezkari eta mertzenarioen ostikadak jasotzeko. Buru-hausgarria 28 pertsonek dute -oraingoan-. Herri baten eskubide sozial eta politikoen alde egiteagatik baitoaz zulora. Jipoitu(ko) dituzte, bizitzaren loraldia azpi-mundu bilakatu zaie. Eta gauzak hobetzearren lan egiteagatik doaz infernura. Humanitatea erakusteagatik. Injustiziaren aurrean altxatzeagatik kondenatu dituzte. Euskal Herriko erdi klase zinikoak horrenbeste kritikatzen duen statu quo hau aldatzen saiatzeagatik doazbarrura. Paradoxikoki, klase ertain hori ordezkatzen ei duten hiritarrak dira, baina, horrelakoen aurrean distantziakide direnak; indiferente.

Bi ordu inguru jardun ziren Estatuaren indar terroristak gazteak banan bana identifikatzen. Audientzia Nazionalak auzipetutakoez gain, egon ziren ausazko atxiloketak ere –ileorde bat jendartera jaurtitzeagatik “atentado contra la autoridad” egotzi eta bilurrak jarrita eduki ninduten. Askatu, ostean-. Bi ordu, ez da gutxi. Erresistentzia pasibo ariketa arrakastatsutzat jo du gehienak jazoera. Hala berretsi zidan Libre Dinamikako kide batek: “Jendea hurbildu da azkenerako. Nik uste itxura ona eman dugula”. Guztiz ez-ados nago.

Azpeitiar gisa, herrikideen ordezkaritza tristea izan zela azpimarratu besterik ez dut. Injustizia horren nabarikoa denean, indiferentzia konplizitatea da, eta konplizitate horrek zilegi bilakatu eta babestu egiten du injustizia bera. Loiolak milaka pertsonaren elkar-lekua izan behar zukeen egunotan. Bostehun ginen, asko jota.

Orain dela ez asko Azpeitiko EGIko kideei buruzko artikulu bat argitaratu zuen eskelengatik baino saltzen ez omen den egunkari demokratiko horietako batek. “Sofatik altxa eta zerbait egin beharra dago”, omen zion EAJko gazteriaren ordezkari azpeitiarrak, bere militantzia politikoaren justifikazio gisa. Ondo. Arrazoiketa koherentea da. “Zerbait” horren lausotasunetik at zer egin behar/nahi duen galdetuko nioke nik gustura zatiezin horri. Atzokoan sofa besteetan baino erosoago irudituko zitzaion agian, ez bainuen EAJren ordezkaririk ikusi bertan. Beno, barkatu: bai, ikusi nituen, kasko-ezur gorridunak ziren, hain zuzen.

Demokrata-kristauak ziren XX.mende erdialdean, XXI.mende hasieran liberal-demokratekin aliatu ziren, eta askok, gehienek, euren burua sozialdemokratatzat dute. EAJko jarraitzale eta militanteez ari naiz. Demokraziaren erredundantzia horrek adiera prostituitu baino ez du egiten. Euskal Herriko demokrazia-zaleek parada ezin hobea izan dute egunotan, kondizio hori berresteko, baina, beste behin, huts.

Amnesia kolektiboak gai tabu bilakatu du giza eskubideen aldeko jarduna

EAJ alderdi burges antidemokratikoa alde batera utzita, ukaezina da oraindik ere gai tabua dela politika euskal etxeetan. “Amak egundoko muturrak jarri dizkit AskeGunera etortzeagatik”.Normalizazio politikoa urrun dago. Oso urrun. Errepresioa existituko ez balitz gisa jarduten du jendeak, presoak ez dira existitzen eta preso-politikoak are gutxiago. Egungo Euskal Herrikostatu quo politikoa ez dator hutsetik. Akatsa da ekintza bakoitza gertakari bakan gisa interpretatzea. Gure historia jakitea ezinbestekoa da hemen gertatu dena ulertzeko. Badago, baina, intentzioz eta pentsatuta gizarteari nahita ezarri zaion amnesia kolektibo-selektibo bat. Hemen ez da ezer pasa, eta dialektika dualtasun gezurti batekin ematen dio jendeak zentzua gatazkari. Txarrak eta onak daude. Egunen batean biolentzia erabili zutenak, eta orden publikoaren aldekoak. Horrelaxe saldu digute historia eta horrelaxe irensten du jendeak. Kontaketa hori, bada, nazkagarria da.

Gure esku dago. Bai, gure esku dago, tabua dena normal bilakatzea. Gure esku dago aktibismo politikoa normalizatzea. Gure esku dago historia ez ahaztu eta memoria-ariketak egitea. Gure esku dago oinarrizko kontzientzia politiko bat izatea. Gure esku dago bakoitzak, ahal duen heinean, gauzak hobetzeko borrokatzea edota, gutxienez, aurka ez egitea euren bizitza arriskuan jartzen dutenei. Gure esku dago. Arazoaren konponbidea dago gure esku, eta giza-kate batekin nekez konponduko dugu afera.

Normalizazioa dago gure esku

4 pentsamendu “Normalizazioa dago gure esku”-ri buruz

  • Guztiz ados “Egungo Euskal Herrikostatu quo politikoa ez dator hutsetik. Akatsa da ekintza bakoitza gertakari bakan gisa interpretatzea. Gure historia jakitea ezinbestekoa da hemen gertatu dena ulertzeko. Badago, baina, intentzioz eta pentsatuta gizarteari nahita ezarri zaion amnesia kolektibo-selektibo bat. Hemen ez da ezer pasa, eta dialektika dualtasun gezurti batekin ematen dio jendeak zentzua gatazkari.”
    Horregatik ez dago demokraziarik independentziarik gabe.
    Horregatik da onartezina erabakitzeko eskubidea aldarrikatzea, independentzia aldarrikatu beharrean.

  • Jurgi Arruti

    Dudarik gabe erabakitze eskubidea aldarrikatzea atzera pauso ikaragarria da aldarrikapenei dagokienez. Herrien askatasuna eskubide inalienablea den heinean ezin da onartu askapen nazionala ez den bestelako emaitzik. Erabakitze eskubideak, aitzitik, kontenplatu egiten du statu quo errepresibo honen jarraipena.
    Kapitalak kontrolaturiko komunikabideek iritzi publikoa sortzeko duten eragina kontuan hartuta, are harrigarriago da ezker abertzaleak independentzia aldarrikatzetik erabakitze eskubidea eskatzera igaro izana. Nik, ez dut ulertzen.

  • Bejondeizula

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude