Nork ibiltzen du sorgin gurpila?

sorgin-gurpila1Bakeak ez omen du ordain politikorik izan behar, baina halakorik esaten denean, alde bateko ordain politikoaz ari dira, esan nahi baita, armak uztearen truke, matxinoari ordaindu ez, kobratu egin nahi zaiola: morrontza, bakean ideia guztiak ezin direla defendatu (are gutxiago bultzatu) onartzea.

 

Hori lortu ezinik, baliabide guztiak erabiliko dira matxinoak indarkeria erabiltzen jarrai dezan: ilegalizioak, sarekada masiboak, tortura… Eta, nahikoa izango ez balitz, “deskontrolatu” batzuek kutxazainen bat erreko dute han, edukiontzi batzuk hor, azken atxilotuek “aitortutako” plan gaiztoen berri emango da biztanleria izutzeko. Badaezpada, satorrek ere lehergailuak prestatzen ikasi dute. Jakina baita bidegabekeriak bortxakeriari arnasa ematen dion neurrian, bortxakeriak proiektu politikoari kentzen diola.

Zertarako (izan) da errepresioa, matxinoa gailentzeko ala xaxatzeko? Zergatik torturatu atxilotua? Informazioa lortzeko, beldurtzeko edota senide gaztea armak hartzera bultzatzeko? Matxinoak bortxakeria leundu edo eten duen bakoitzean, errepresioa indartu egin da borroka zelaira berriro ekartzeko. Ez zaio menarik onartuko, harik eta morrontza onartzen duen arte. Bien bitartean, indarkerian jarrai dezan behartuko dute matxinoa. Orduan, nork erabiltzen (erabili) du bortxakeria helburu politikoak lortzeko?

Makila jotzeko erabil daiteke, baina gurpil zoroa gelditzeko ere bai.

Nire ardura nire esanak dira , ez zure ulertuak