Nork egiten du informazioa ETBn?

\"\"

Zoritxarreko adibide bat besterik ez dela esango didazue, baina haluzinatzeko modukoa da ETBn gertatzen dena. Ikusi beheko notizia, azpiko bideoan datorrena. Joan zen larunbatean eman zen Rikardo Arregiri Sariei buruzko kronika da. Ondoren jarri pentsatzen: nork irabazi ditu aurten Rikardo Arregi Sariak?

 

Offean entzuten dugun ahotsak dio Mattin Larzabalek eta Sautrela literatura saioak irabazi dutela aurten Rikardo Arregi Saria, baina esan dezagun argi, bi horiek ohorezko aipamenak baizik ez dira, dirurik gabe emandako horietakoak eta ez edizio guztietan, gainera. \”Benetako Rikardo Arregi\” Sariak, beste hiruak dira, hain juxtu ETBk aipatzen ez dituenak:

– ARGIAko Beranduegi saioak irabazi du Epai-Mahaiaren Sari Berezia
РMiren Ega̱ak irabazi du Kazetari Berriaren Saria
– Karlos Zurutuzak irabazi du Sari Nagusia

Beste modu batera esanda, ETBk zeharkako sari txikietako bi aipatuz egin du bere kronika, hiru sari nagusienak ahaztuta, nahiz eta idatzizkoan aipamenik badagoen. Tourreko etapetan ere hori egiten ote dute, lehenengo hiruak aipatu gabe burutu kontakizuna laugarrenb eta bostgarren nor izan diren esanez?

Gaztelerazko katean ere berdina egin dute:

Kontua ez da hor amaitzen, ordea. NAIZ agerkariari ere ahaztu egin zaio ARGIAk irabazitako saria aipatzea.

Zer gertatzen zaio euskal kazetaritzari?

Rikardo Arregi Sariak ez bazaizkie hedabideei interesatzen zergatik egiten diete leku?

Eta interesatzen bazaizkie, zergatik tratazen dute hain zabarki euskal kazetaritzak dituen sari nagusienak?

Ala izango da ofizioa uste baino ustelduago dabilela?

Ez naiz bakarra, asko naiz ni. Batean. Hori bai, begi-belarrietatik elikatzen naiz.

2 pentsamendu “Nork egiten du informazioa ETBn?”-ri buruz

  • Link-a txertatu aurretik komeni da edukiak ondo irakurtzea. BERRIAk sari guztiak aipatzen ditu, Argiarena barne. Hitzez-hitz jasoko dut esaldia:

    “Epaimahaiaren sari berezia Argia astekariaren Beranduegi telebistarentzat izan da”.

  • A. Osinalde 2012-07-05 23:59

    Ainhoa, arrazoi duzu eta ez dakizu nola lotsatzen naizen. Ezin sinetsirik, behin eta berriz irakurri nuen Berriako albistea, eta zin dagizut ez nuela aurkitu Argiaren aipamenik. Orain BERRIAri eta albistea irakurri duzuenoi,barkamena eskatzea baizik ez dagokit. Eta gaizki esandakoak zuzentzea, noski.