Norena da Statkraft? Eta norena Iberdrola?

Norena da Statkraft? Eta norena Iberdrola? –

Statkraft, Norvegiako energia enpresa nagusia, %100ean bertako gobernuarena da.

Suedian gauza bera gertatzen da, bertako energia enpresa nagusia %100ean da gobernuarena. Danimarkan aldiz %50.1a, Austrian %51a. Euskal Herrian Espainian bezala %0a da gobernuen parte hartzea bertako energia enpresa nagusietan.

Oñatiko etxebizitza guztiak argi indarrez hornitzeko gaitasuna duen Oñatiko Ur jauziak enpresa norena da? Udalarena %81ean.

Zer lortzen du gobernu batek bere lurraldeko energia enpresen jabe izatearekin? Besteak beste energia iturrien salmenta prezioak (gasaren edo argi indarraren faktura) kontrolatzea, gizartearen beharretara egokitzea eta irabaziak bereganatzea. Energia guztion ondasuna baita.

Norena da Statkraft? Eta norena Iberdrola?
Arg: Statkraft

Norena da Iberdrola? Norges Bank, Norvegiaka banku zentrala, Iberdrolaren hirugarren akziodun nagusia da.

Zenbatekoak izan ziren Iberdrolaren diru irabazi garbiak 2021ean? 3.885 miloi eurotakoak. Nora doaz bere inbertsio nagusiak? Estatu Batuetara.

Alemania eta Frantziako gobernuek energia iturrien prezioei eutsi ahal izateko berriki bere egin dituzte EDF eta Uniper energia enpresak.

Bere herritarrentzat nahi ez duen energia eredu hau zergatik ezarri nahi dio Norvegiako gobernuak Euskal herriari? Hori da Independentzia? Burujabetza energetikoa?

Zer kode etiko du Norvegiar enpresa eta gobernu honek? Norvegian onartzen ez duen energia merkantilismo hau gure herrian ezarri nahi izateko? Norvegiarren kolonia bat izan nahi dugu?

Norena da Statkraft? Eta norena Iberdrola?

3 pentsamendu “Norena da Statkraft? Eta norena Iberdrola?”-ri buruz

  • Oso artikulu argigarria. Zorionak eta eskerrik asko.

  • Aitor Unanue 2022-10-25 12:18

    Oñatiko Ur jauziak ezagutzera ematen dira eman:
    https://www.youtube.com/watch?v=_Is01eyaYQ8

  • Joe Oñatiko zentrala! Segi Oñatiko zentralarekin! Ondo dago eredu den gauza bat azpimarratzea baina zurea jada obsesioa da. Eredu gehiago ere egongo dira, baina zu eta zure Oñatiko zentrala! Noiz eramango gaituzu Oñatiko zentralara bisita gidatu bat egiteko? Pertsona obsesiboa zara horratio!