Noraezaren aurrean baloiak kanpora

489092140_89b12bcb02Azken egunotan hainbat politikari jeltzalek egindako adierazpenek alderdi honen noraeza adierazten dute eta honen aurrean politikagintzan dagoeneko iraungita dauden antzinako formulak erabiltzen dituzte.

Azken egunotan EAJko hainbat politikarik zein kargudun publikok egin dituzten adierazpenak irakurrita, ezintasunaren aurrean arerioa geldierazteko bere burua falta egitera behartuta ikusten duen futbolariaren simila burura etorri zait.

Azken urteotan bere militanteei helerazitako gezurrezko nazio eraikuntzaren espejismoa bertan behera erortzeari, orain, ezker abertzalearen kontrako insultuaren politika erraza dagoeneko inola ere funtsa ez edukitzea gehitu zaio. Hau dela eta, batzuetan erabat garaiz eta jokuz kanpoko adierazpen patetikoak entzun behar izan ditugu politikari jeltzaleen ahotik. Noraezaren islada.

Kukutza dela eta Azcuna alkateak Bilduren kontra egindako adierazpen nardagarriek arazoaren aurrean politikari honen gaitasun falta azalean uzten dute. Betiko ihesbide erraza  bilatuz baloiak nora eta betikoen kontra bota ditu, hots, ezker abertzalearen kontra edota, oraingo honetan, Bildu koalizioaren aurka. Baina, berak eta bera bezalako politikariek hemendik aurrera barneratu beharko lukete politika merke horren garaiak iraungita edo iraungitzear daudela eta aukera bi baino ez zaizkiela gelditzen: Bere kargurako behar adinako maila edukitzea edo dimisioa.

Urkullu jaunari dagokionez, ulertzen dut bere alderdiko makrobotiloian, berotasunaren magalean, holako perlak esatea, baina 6 hilabete eskas daukan koalizio bati orain dela ez dakit zenbat urte ez egindakoaren ardura eskatzea komikoa da. Agian bai azaldu ahal izango genuke zer egin edo non egon garen Bildu koalizioa osatzen duten eragile politikoetako baseak, hots, EA, Alternatiba, eta ezker abertzeleko militanteak, eta berak aipatutako nazio eraikuntzan, baina nazio eraikuntzaren esanahi zorrotzean, norberak jokatutako papera. Ba bere galdera erantzungo dut: Urkullu jauna, Bilduren baseak zure alderdiaren nazio-politika suntzitzeleari aurre egiten egon gara. Zorionez.

 

 

Kaixo. Liburuzaina naiz eta komunikazioa, euskara eta "gizarte eragileen ekimenak" ditut gustuko. Zuri?

Zer duzu buruan “Noraezaren aurrean baloiak kanpora”-ri buruz

  • Gonzalo Etxague 2011-09-28 00:42

    EAJ urduri dago eta urduri egoteko arrazoi sendoak ditu. Udal eta Foru hauteskundeen emaitzek frogatu dute orain arte ustez luze joko zuena askoz ere lehenago gerta daitekeela, hots, naziolanismo instituzionalari abertzaletasun independentista nagusitu dakiokeela. Donostian Bilduk irabazi izana horren adibide da: nor ausartuko da orain inor muga jartzen? Arazoa da benetako gerra Espainarekin daukagula, ez EAJko epelekin, aurrera egiteko konfrontazio hori ezinbestekoa bada da. Baina konfrontazioak singlen artekoa izan behar du, izatekotan, ez abertzaleen artekoa, eta harrigarria bada ere, EAJren baseetan oraindik ere abertzale finak daude. Horren jakitun eta horren beldur, EAJk giroa gaiztotzea ez da harrigarria, Euskal Herriaren beharrei begiratu beharrean zilborrari begiratzen diolako; bide batez esanda, beti bezala. Zorionez, esango nuke euskal herritarrek gero eta argiago daukatela zein den helburua eta zein den alderdia, eta horixe izan da EAJren akatsik larriena: ez du kontuan hartu herri honen gehiengoa abertzalea dela eta nekatuta dagoela, ez duela eskumen gehiago eskatu nahi Madrilgo Gortean, hala edo hola Euskal Herria eraiki nahi duela. Askok bazekiten aspaldi; beste batzuk orain hasi dira konturatzen.