[Nor zen?] Pierre Loti

[Nor zen?] Pierre Loti

[Nor zen?] Pierre LotiLouis Marie Julien Viaud (Rochefort, Itsas Charente, 1850eko urtarrilaren 14an – Bakar Etxea, Hendaia, 1923ko ekainaren 10ean) Euskal Herrian bizi zen marinel eta idazle frantziarra izan zen. Bere ezizena: Pierre Loti. Loti hartu zuen izen ordaintzat, bere liburuen sinatzeko. «Lotus» deitzen da Indietako lore xume, usain goxodun bat… Lore harekun parekatzen zuen bere burua Lotik.

Haren obra, bereziki Ramuntcho, izugarri inportantea izan da Euskal Herriaren irudi bat proiektatzerako orduan; Hemingwayek egin bezala, onerako zein txarrerako, bultzatu eta modan ipini zuen Euskal Herria garaiko elite seozialean; ordutik hona, eta zenbait hamarkadatan Lapurdiko kostaldea noble, artista, udatiar eta abar askoren bisitalekua bihurtu da. Ordurarte Lotiren eleberriak urrutiko herrialde eta lurraldeei buruzkoak izan ziren, baina Ramuntcho eleberriarekin ohitura horrekin apurtu zuen. Bertan, Ipar Euskal Herriko ohitura eta usadioen goraipamena egiten du. Kontakizuna Gatchutcha eta Ramuntchoren arteko amodio istorioa da; Ramuntcho kontrabandoan dabilen arrantzale eta abenturazalea da. 1920an Toribio Altzaga donostiar idazleak eleberriaren euskarazko lehenbiziko itzulpena egin zuen.

[Nor zen?] Pierre LotiPastoral bat ere eskaini izan zaio obra honi. 80 urtean pastoralik egin gabe egon ondoren, Idauze-Mendi herriak atondu eta ondu zuen; Pier Pol Berzaitz musikari eta pastoralgileak idatzi zuen testua, batetik, Lotiren eleberrian ageri den euskaldunen arketipoak, eta, bestetik, istorio horren unibertsaltasunak erakarrita.

Honakoa zion Aita Larzabalek Ramuntxo eleberriaren eta Lotiren inguruan:

Mintza gaiten «Ramuntxo» liburuaz. Zer ote diogu, Lotik hortan kondatuez? Loti-k, bere begiz ikusten zuen bezala, gure axala ezin hobeki paperean ezarri du. Zoin ontsa ez ditu senditzen gure mendi eta erreken sasoinak, gure itsasoaren ibilerak, gure pilota, dantza eta elizako urratsak! Gure axalean dohatzinak, xuxen salatzen ditu, salbu xeheteri batzu. Hala nola, behin dio itzain batez: idiak abiarazi zituela, kopetan hunkituz… Idiak, oihuz eta, hala beharrrean, gorputzean ziztatuz, dira abiarazten. Bertze behin, bi pertsulari, ostatu batean, pertsutan ar-arazten ditu, airetzat emanez: Hiru damatxo Donostiako!  Pertsuak aire hortan, ez da, arras ez ditakena, bainan nekez da ditakena. Loti, gure kanpoz ontsa mintzatu hada, ez ditake erran xuxen eman duela, gure barneko berri”.

Frantziako Ontziteriaren ofiziala izanik, bidaiek bere nobelei iradoki zieten, hala nola, Pêcheur d’Islande, Au Maroc, Le Mariage de Loti, Un Pèlerin d’Angkor, Vers Ispahan… Turkiarako haren mirespena ere ezaguna zen.

Académie française erakundearen kidea zen, eta 13. eserlekua izan zuen 1891tik 1923ra.

[Nor zen?] Pierre Loti

*Iturriak: Berria, klasikoak.armiarma.eus eta Wikipedia
[Nor zen?] Pierre Loti
Hendaia, idazleak, Lapurdi, Louis Marie Julien Viaud, pastorala, pierre loti, ramuntcho, [Nor zen?] Pierre Loti

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude