Nondik jarraituko dituzu hauteskundeak?

Aste honen buruan izango dira EAEko legebiltzarrerako hauteskundeak. Urriaren 21ean jakingo dugu nor izango den hurrengo lehendakaria. Nor izango den, edo nork izango duen aukera gehien behinik behin. EHBildukoentzat egun berezia izango da, ilegalizazioa gainditu eta berriz bozkatu ahal izango baitute. EAJrentzat ere emozioz beteriko eguna izanen da, garaile izateko faborito garbiak diren heinean. Gainontzekoek, hau edo bestea dela medio, esperantza gutxi izango dute eta milagro baten zain egonen dira, bi alderdi nagusiengana hurbiltzeko. A zer nolako gaua izango den! Zuk non egingo duzu hauteskundeen jarraipena?

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “Nondik jarraituko dituzu hauteskundeak?”-ri buruz

  • Inon ez. Anoetara joango naiz Reala ikustera.

  • Hor goiko sarreratxo hori irakurtzen ari nintzela horixe bera ari nintzen pentsatzen, Realak jokatzen duela. Eta betiko legez, joan beharko dugula.

    Hori bai, izango da mugikor bidez, atsedenaldian eta, unerik emaitzak jarraitzeko sare sozialen bidez.

    Nahiz TT-a Reala izango den kastillano horiei emango dien errepasoa medio.