Nora joko du ezker abertzale berriak?

ezker abertzalea

Herriz herri eztabaidatzen ari dira ‘sortzaileak’ ezker abertzalearen alderdi berriaren ponentzia. Sortu sortuko da azkenean, Oinarri Ideologikoaren txostenak jasotako 400 emendakin alternatibo eta bozketak tarteko. Apurka joango ote gara asmatzen ezker abertzale “berrian” tiroak nondik doazen?

Garai berrietara egokitzeko asmoa duen ezker abertzaleak alderdi antolamendua izango du, beraz. Bere militante eta kongresuekin, baina, barne ildo antolaturik onartu gabe. 6000 afiliatu lortu ditu alderdi berriak, sortu eta hilabete batera El País egunkariaren arabera. Paraleloan ZukGua prozesu eratzailea, Segiren oinordeko izango den erakundearen sortzeko bidea, hasia da baita parte hartze nahiko zabalarekin.
Nor izango da Idazkari Nagusia?
Tiroak nondik doazen asmatze aldera, honako galdera sortzen zaigu. Bere garaian ZuZeun bertan EAJko presidentziarekin izandako zalantza berbera. Nor izango da Sortu gidatuko duen lehena? Nork hartuko dio testigua behin behineko idazkari Maider Etxebarriari? Hona hemen izen posible batzuk:

Ezk kola

11 pentsamendu “Nora joko du ezker abertzale berriak?”-ri buruz

  • Mantrana, izenburua erdarakada baino ez da, ala ziri ironikoa?

  • Espe Mantrana 2013-01-23 13:18

    Erderakada konszientea, ziri ironikoa egiteko. Baina ironia azalpenik gabe hobe Gonzalo! 😉

  • Peru Dulantz 2013-01-23 13:30

    Haize, ideia eta politika berriak behar ditugu, eta horiek Euskal Herrian ezker abertzalearen eskutik etor daitezke. Animo!!

  • Espe Mantrana 2013-01-23 13:33

    Hitz jokua zapuztu didate ZuZeuko hauek…

    • Bai, Espe, zuk jarritako titularra NONDIK DOAZ TIROAK EZKER ABERTZALE BERRIAN zen, baina jendea kexatu egin da twitterren erdarakada itzel hori dela eta. Asko sentituz, aldatzea erabaki dugu, gaitzari hedatzen ez uzteaz gain, zuzentasuna eta egokierari laguntzen diogulakoan.

  • Uste dut galdera hori, ezin hobeto erantzuten duela bideo labur honen bukaera aldera azaltzen den gizon txapeldunak.

  • Joseba A. Garaialde Manterola 2013-01-24 00:10

    Zergatik ezker abertzale berriak? Ezker Abertzalea ez al da betikoa? Nork nahi du Ezker Abertzale berririk? Honelako mila galdera egingo nieke orain “berria” honekin datoztenei. Guk, betidanik, Ezker Abertzalean ibili garenok, ez dugu uste ezer berririk nahi dugunik, garaietara egokitu besterik ez baitugu nahi. Ezker Abertzale berria nahi duenak bego zain, hemen ez du ezer berririk aurkituko, betiko Ezker Abertzalea baizik, euskalduna, independentista, sozialista, eta balio feministak errespetatuz berdintasunean oinarritutako gizartea lortzen ahaleginduko dena.

    • Ea “garaietara egokitzea”k “garai zaharretan baino euskaldunago izatea eta euskara normalizatzearen alde gehiago egitea” esan nahi duen. Horixe nahi nuke.