Non dago Arzak?

Hiru egunetan zehar, Donostiako Kursaalen LO MEJOR DE LA GASTRONOMIA ari dira egiten, Rafa García Santos-en estilorik finenean: “Homenaje al Gin Tonic”, “Aquí en España…”, hitz bat ere ez euskaraz… Kongresu hori abiatu zen egun beretik, euskal sukaldariak berarekin eduki ditu. Hobeto esan, euskal sukaldarien eta haien harremanen gainean eraikitakoa da kongreso hau, batez ere Juan Mari Arzaken kidetza eta laguntzari esker. Zortzi urte badira dagoeneko eta pareta gaineko oilarra baino harroago dabil García Santos, besteak beste Vocento taldearen laguntzari esker eta kongresu horretatik ateratzen duen sosa eta sonari esker. Baina, non dago Juan Mari Arzak? Zer gertatu da? Hara hor kazetari bikainentzako moduko galdera. Eta bidenabar, non dago Andoni Luis Aduriz? Non daude falta diren guztiak?

arzak-1.jpg andoni-luis.jpg

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

2 pentsamendu “Non dago Arzak?”-ri buruz

  • Kaixo:

    Ezin dut jasan García Santos hau eta ez naiz pasako hark muntatutako merkatu horretatik.

    Ez ditut “gure” sukaldarien joan-etorriak kontrolatzen, baina bai uste dudala beste euskal sukaldariak baino dexente argiagoa dela Aduriz.

    Duela urte batzu joan ginen bazkaltzera Mugaritz-era. Egun hartan bertan zegoen aldameneko mahaian Pantagruel G. Santos, urtean zehar jatetxe ezberdinetan egiten dituen 500 otorduetako bat egiten, aldamenean Fernando San Martín (ez dakit abizena hori ote duen) zuela.

    Aldameneko mahaian tokatu behar hain bikote bitxia. Bazkaria izorratu ziguten (komentarioengatik). Ikustekoa nola irensten duten (jakiak eta edariak). Bietako batek gidatu zuen autoa egun hartan eta akordio berezia izango dute Ertzaintzarekin, bestela sopletea antzemateko makinak eztanda egingo luke.

    “Lo mejor…” feria horren aipamena egin zuen Alberto Moyanok DVko blogean. Merezi du irakurtzeak:

    http://blogs.diariovasco.com/index.php/ocioelevadoacultura/2006/11/20/lo_mejor_de_la_gastromania

    Hobeto du bai Adurizek denbora Bestiarioetan inbertitzea. Bihar KMn egingo da erakusketaren inaugurazioa, 19:30etan. Hantxe egongo naiz.

    Ondo izan.

  • […] Antes de acudir al acto, por la mañana, leí (euskara) en el blog de Konatxe un apunte sobre la feria organizada estos días en San Sebastián por el incalificable Rafael García Santos. Lo mejor de la gastronomía es su título. Hasier comenta en su apunte que los cocineros Arzak y Aduriz están fuera de ese evento. Además, Alberto Moyano está de diez en este comentario sobre ese mercado y su mentor. […]