Non dabil Azurmendi?

images3.jpg
Baten batek ba al daki non eta zertan dabilen Mikel Azurmendi? Haren azken albisteak oso aspaldikoak ditut, Aznarren garaian Espainiara alde egin eta Inmigrazioko Zuzendari edo halako zerbait izendatu zutenekoa. Seguru asko aurki bistatuko da berriro Savater, Gorriaran eta DĂ­ezek sortzekoa omen duten alderdi berri horren epelera. Baina hori baino lehen zertan dabilen ezagutzeko jakinmina daukat. Laguntzerik bai?

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

5 pentsamendu “Non dabil Azurmendi?”-ri buruz

  • ABCn idatzi du aste honetan, PPri botoa emateko unea dela. Tarte finkoa du tarteka ABCko La Tercera sailean, uste dut.

  • La Virgen! Urteak dira Azurmedi ezagutu nuela, baina ABCko hori irakurrita, uste dut ez dudala sekula ezagutu izan. Beste bat ere badago perlaz josia sarean: http://www.uce.es/DEVERDAD/ARCHIVO_2001/13_01/11_azurmendi.html. Esaten dute misterio bat dela gizakion adimena. Azurmendirena bai, niretzat behintzat. Ikaragarrizko misterioa, pentsatzen baitut hura eta ni ez garela materia berdinaz egindakoak.

  • Guk ere lepoa egingo genuke (eta kasu, ez bat, ez bi, lepo asko gara) konatxek aipatzen duen partidu berriarekin bat izango dugula Azurmendiren berri. Zeharka bada ere.

    Jakinik Kataluniako Ciutadans-ekin harremanetan sartu direla dagoeneko, alderdi berriaren balizko izenak dantzan hasi zaizkigu. Hauxe bat (vascongadetarako):

    Ciudadanos vascos / Euskal Hiritarrok

  • Gaur telebistan ikusi dut mariajose usandizagarekin, pp-rentzat botoa eskatuz.

  • Nik eskuartean topatu dut Azurmendi. Hala uste dut behintzat. Bere ” Euskal nortasunaren animaliak” liburu zoragarria berrirakurtzen ari naizela egin dut topo zure galderarekin.
    Ez dakit orain non eta zertan dabilen baina liburuak argi erakusten du Igeldoko aldapan jaioak, baduela euskaldunon berri.