Nolakoa zen ETBren lehenbiziko eguraldi mapa?

2013an etorriko dira ETBren eguraldi mapa berriari buruzko zeresanak. Eztabaida ez da izango eguraldia asmatzen ote duten ala ez, marraztuko dituen mugak baizik. Ez dago alferrik 1983an telebistaren mapa nolakoa zen gogoratzea.

eguraldi mapaHauxe da ETBko Eskerrik Asko Petrov saioak berreskuratu duen eguraldi mapa. Honezkero alderatu duzu gaur egungoarekin. Non geunden eta non gauden, kamarada. Duen balio sinbolikoagatik, ikusmina dago eguraldi mapa berriaren inguruan (halakorik egongo bada). Euskadi Tropikala gehiegi eskatzea denez, pozik egongo gara mapa itxuroso batekin.

eguraldi mapa

Aupa Andoni eta Urko! Denborale gehiagorik ez iragarri mesedez!

 

 

Eguraldia, mapa

Zer duzu buruan “Nolakoa zen ETBren lehenbiziko eguraldi mapa?”-ri buruz

  • Lehengo mapa bai polita, ta bai aktiboa! elurretako panpin hoiek kalera joateko gonbita dirudite, ta baita aterkiek ere. Oraingo moderno hauetan berriz, euria, hotza, ta kazkabarra, etxean kieto egoteko gonbita dira. Inkontzienteki pasibotasunera bideratzen gaituzte gaur egun … 😉

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude