Nola indartu janari, produktu eta zerbitzu alternatiboen kontsumo, banaketa eta ekoizpena

Nola indartu janari, produktu eta zerbitzu alternatiboen kontsumo, banaketa eta ekoizpena –

Egoera

Euskal Herrian, munduko beste lekuetan bezala, une garrantzitsu baten aurrean gaude. Sistemak urteak daramatza handien alde egiten eta txikiak zokoratuz eta baztertuz, helburua haiek aberastea eta herria pobretzeaz gain, gu gero eta menpekoago bihurtzea delako. Horrela, baserritar eta abeltzainak desagertzen ari dira, autonomo, enpresa eta denda txikiak ixten ari dira,  etab. Prozesu hau gainera bizkor azkartu nahi dute azken urte eta erdian ikusi dugun bezala.

Horren aurrean ezin gara geldirik egon eta gaur egun dauden sareak indartu eta ekimen berriak abian jartzea dagokigu. Nortzuk garen eta egiten duguna ezagutu, gogoeta egin eta gure arteko harremanak indartzeko garaia da.

Horregatik gogoeta prozesu honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Hazi berriak ereiteko ordua da, egunen batean, uzta hobea jaso dezagun.

Helburua

Inkesta eta proposamen bilketa honen bidez kontsumo banaketa eta ekoizpen alternatiboak indartzeko proposamen egingarriak jaso nahi dira, baita herritarron ikuspegia hobeto ezagutzea ere.

Inkesta eta Ideien Bilketa

Otsailera arte inkestak egiteko edota ideiak bidaltzeko gonbita egin nahi dizuegu eta datorren martxoan, jasotako proposamenak aztertzeko unea izango da. Parte hartzeko bi era ditugu:

  • Inkesta: 10 minututan erraz betetzen da (lotura ez badabil kopiatu esteka nabigatzailearen barran) https://bit.ly/3Bqrkgq
  • Ideien Bilketa. Gai hau bultzatzeko ideia edo proposamen landu bat bidali ahal diguzu. Kasu horretan kontuan hartu:
    • Aurretik informatu: edozein ideia aurkeztu aurretik gomendatzen da hurrengo orrialdean dagoen informazioa arretaz aztertzea. Hor, orain arte egin diren ekimen askoren berri jarrita dagoelako.
    • Bideragarritasuna: giza eta ekonomia aldetik eragileek baliabide txikiak dituztenez, proposamenetan bideragarritasunari garrantzia handia emango zaio.
    • Dagoenetik abiatzea eta indartzea: gauzak zerotik sortzea baino, dauden erakunde, saretze eta ekimenetatik abiatzea bereziki baloratuko da.

Proposamena bidaltzeko amaieran dagoen eredua erabili ahal duzue edo testu arrunt gisa.

 

Argibideetarako: elkarrekin@protonmail.com 944 00 11 33 (Patxi)

 

Laguntzaileak

Informazioa: kontsumo banaketa eta ekoizpen alternatiboaren gaur egungo sareak

 EHKOlektiboa (Euskal Herri mailan) Webgunea

  • Helburuak: Agroekologia + Identifikazioa + Elkarlana.
  • Partaideak: 125 ekoizle, 67 herritar, 8 erakunde.
  • Lantaldeak: Erlezainak, Okin-zerealistak, Frutazainak, Baratzezainak Artzainak, Sendabelargileak, Esne-behizaleak, Herritarrak.
  • Azterketa: EHko kontsumo talde, elkarte eta kooperatiben azterketa: 170 kontsumo talde eta 17.000 familia: ehkolektiboa.eus/erosketa-ereduak
  • Identifikatzailea: etxaldeak herrigis.gis-cdn.net/EHKOlektiboa  Identifikazioari dagokionez proiektu bat dute lau irizpide kontuan hartu: Gertukoa, Ekologikoa, Giza neurriko etxaldeak, Ekonomia sozial eta solidarioa.
  • Bestelakoak: elkarsareak, nazioarteko erakundeekin harremana, baserrietan kultur ekimenak…

REAS Euskadiko Ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea (EAEn, Nafarroan eta estatuan)

  • Partaideak: 85 erakunde, 17 sektore ekonomiko. Gizarte oinarria: 22.421 pertsona; 15.383 bazkide, 3.255 langile eta 3.783 boluntario.
  • Lan arlo esanguratsuenak:
  • Merkatu soziala: ekonomia solidarioaren enpresa sarea indartzeko estrategia: Kontsumo kritiko, kontziente eta eraldatzaileari buruzko kontzientzia sortu, Merkatu Soziala eta bertako kontsumo alternatibak (produktuak, zerbitzuak eta erakundeak) ikusarazi eta erakundeen arteko lankidetza sustatu. / Tresnak: Lantaldea (14 erakunde, hilabetero biltzen dira); Webgunea: merkatusoziala.eus / Mugikorrerako aplikazioa (AndroidIOS); Katalogoa (urtero ateratzen da); Ikuspen-jarduerak (hitzaldiak, ekitaldiak, azokak…); Azoka birtuala 2020; Lankidetza-topaketak; Laster: produktu eta zerbitzuen bilatzailea.
  • Auditoria soziala: Erakundeek beren burua ebaluatzeko tresna ziurtagiria. 2020 emaitzak: Txostena eta Laburpen bideoa
  • Erosketa publiko arduratsua eta politika publikoak: formakuntza, aholkularitza zein materialak argitaratzen dira. Erosketa Publiko Arduratsuari buruzko gidak (2020)

AMAP kontsumo taldeen elkartea (Ipar Euskal Herrian eta frantziar estatuan) Webgunea

  • Partaideak: 1.600 familia, astero erosketak egiten dituztenak, boluntarioen bidez.
  • Zer: bertako baserritarren produktuen banaketa.

Olatukoop (Gipuzkoan) Webgunea

  • Partaideak: 20 erakunde eta zerbitzu elkartzen ditu.
  • Sarea: ekonomian eta ekintzailea ekonomikoan modu eraldatzailean jarduten duten enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek hartzen dute parte.
  • Helburuak: Kideen arteko elkartasuna, jendartearen ongizatea, eta jarduera ekonomikoak ondare komunari ekarpen bat egitea.

Biolur (Gipuzkoan) Webgunea

  • Partaideak: 100 bat ekoizle eta 27 kontsumo talde batzen ditu.
  • Nekazaritza biologikoaren alde daude ekoizleak eta kontsumitzaileak elkartzen dituen gunea da.

Saretuz (Donostian) Webgunea

  • Partaideak: 100 bat ekoizle eta enpresa
  • Denetariko sektoreak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude