Nola ikusten da Gipuzkoako hondakinen kudeaketa Europatik?

Europatik begira nola ikusten da Gipuzkoako hondakinen kudeaketa?

Europatik begira nola ikusten da Gipuzkoako hondakinen kudeaketa?Izaskun Bilbao eurodiputatuaren alderdiak, EAJ-PNVek, hondakinen gaia hauteskundeei begira erabiltzeko daukan asmoa aspalditik da ezaguna. Nola ez, errauste planta bertan behera geratzea ez da estrategia horretatik libratu. Izaskunek, abenduan lehenik, erabakia Bruselan salatuko zuela esan zuen eta prentsan ohiartzun handia lortu zuen. Orain, bere ahotik prentsak, eta prentsaren ahotik gainerakoek jakin duguna, Europak Izaskunek egindako salaketak egia ote diren ikertuko duela da. Salaketa baten aurrean egia ote den ikertzea guztiz normala da, baina prentsa irakurrita, Europak Gipuzkoari kontuak eskatuko dizkiola uler dezake batek baino gehiagok. Ondorioak oso bestelakoak izatea da ziurrena, Gipuzkoan hondakinen kudeaketan izandako aldaketak Europako hondakinen kudeaketarako hierarkia askoz hobe betetzen baitu errausketan oinarritutako eredu zaharkituak baino.

Ez da erraza Izaskun Bilbao eurodiputatuak mantendu beharreko oreka. Europan hondakinak murriztu eta birziklatzea serio hartzen ari diren hontan, horren aurka azaltzea, herri atzeratu bateko diputatu ezjakin eta ganoragabetzat azaltzea da. Era berean, etxean, Euskal Herrian, bere alderdiak diseinatutako kanpainari eutsi behar dio, Zero Zabor bidea mespretxatuz eta errausketa defendatuz. Horrek estuasun bat baino gehiago pasa arazi dizkio eurodiputatuari. Hona hemen, 2011an, Europako parlamentuak 2020 urterako material birziklagarria erraustea debekatzeko eskatuz onartu zuen ebazpenaren bezperan Izaskunek bere blogean idatzitakoa. Izaskunek ebazpen horren alde bozkatu zuen Bruselan, europako haizeak bultzatuta. Gipuzkoara zuzenduta aldiz mezuari buelta emten nahiko lan hartu zuen. Ikusi zenbat azalpen eman behar izan zituen inor halakorik eskatu gabe:

Excusatio non petita, accusatio manifesta

“Es posible que mañana tras las votaciones a alguien se le ocurra decir que este informe avala el famoso “puerta a puerta”…”

“Por eso es una pena que el eco que pueda llegar sobre este trabajo…”

“El párrafo al que mañana seguro que alguno trata de “sacar chispas”…”

“…al contrario de lo que seguramente alguien pretenderá vender mañana…”

Edozein kasutan, Izaskunek bere blogean egin zuen sarrera hori irakurtzea gomendatzen dugu, gauzak bere erara arrazoitzen saiatzen bada ere, eta Gipuzkoan hondakinak Zero Zabor bidean kudeatzeko proposatzen denaz asko ez dakiela ikusten bada ere, Europako parlamentuak onartu zuena ezagutzeko baliagarria baita neurri handi batean, Europa proposatzen ari dena ez baita huskeria, Zero Zabor bidean benetako urratsak egitea baizik.

Izaskun Bilbaoren bloga: A VUELTAS CON LAS BASURAS

Azken egunotako zarata hotsak

Zer da ba azken egunotan entzuten ari garen zarata hori? Europa bere armada prestatzen ari al da Gipuzkoa hondakinen politika ezin aldrebesago batera daraman jende horretatik libratzeko? Ala, Izaskun eurodiputatua prentsari bazka eman eta bozgorailu aparta topatu du harengan aurrekoetan bezala?

Hona hemen Izaskunek prentsari kontatutakoa nola zabaldu duen prentsak:

Berria: Gipuzkoako hondakinen politika ikertuko du Europak

Naiz: El PNV señala que la Comisión Europea investigará los cambios en la gestión de residuos de Gipuzkoa

DV: Europa investigará si Gipuzkoa es capaz de cumplir la normativa de residuos

Iñaki Errazkin, Gipuzkoako ingurumen diputatuak, gai honen inguruan gauzak ezin hobeto azaldu ditu. Bere erantzuna hemen ikus dezakezue:

Hondakinen alorrean Europak ezarritako lehentasunetan Gipuzkoa aurrerapauso nabarmenak ematen ari dela dio Errazkinek (Foru Aldundiaren prentsa bulego digitala)

“Europak informazio gehiago nahi badu, eman egingo diogu”

“Gipuzkoako Foru Aldundiak hondakinen alorrean daraman politikak bat egiten du Europako araudiarekin. Alde horretatik, Europar Batzordeak badaki prest gaudela, beti bezala, edozein gai argitzeko”. Halaxe erantzun die gaur Iñaki Errazkin Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak Europako Batasunak hondakinen alorreko Gipuzkoako kudeaketa aztertuko duela dioten informazioei. “Iaz, Europako Parlamentuak jardunbide eredugarri moduan gonbidatu gintuen Bruselara: geure esperientzien berri eman genuen han eta Janez Potocnik Ingurumeneko komisarioarekin ere bilera egin genuen. Orain, Europak informazio gehiago nahi badu, eman egingo diogu”, gaineratu du Errazkinek. Dena dela, Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du Europar Batzordearen eskaera ofizialik jaso.

Foru Aldundiaren politikak Europak ezarritako hierarkia zorrotz betetzen duela azaldu du Errazkinek. “Izan ere, hierarki horrek prebentzioari, berrerabilpenari eta birziklapenari ematen die lehentasuna, eta guk horixe egin dugu: hondakinen kudeaketaren oinarria, errausketan ez, prebentzioan, berrerabilpenean eta birziklapenean jarri dugu. Eta, dagoeneko, emaitzak ekarri ditu norabide aldaketak: gero eta hondakin gutxiago sortzen dugu; 40.000 gipuzkoarrek beren organikoa konpostatzen dute; Gipuzkoako 35 udalerrik % 70etik gorako birziklatze tasak dituzte; Sasieta mankomunitatea % 50etik gora birziklatzen ari da; Tolosaldeak laster jakinaraziko ditu 2013ko datu onak… Europak dioen bezala, birziklapenaren gizartea eraikitzen ari gara Gipuzkoan”.

Foru diputatuak dio orain, erraustegi proiektua behin bertan behera utzita, beste urrats batzuk emango direla, eta haiek ere Europako Batasunaren zuzentarauaren araberakoak izango direla. “Hori da gure norabidea, Europak ezarritako hierarkia, eta horregatik, orain arte bezala, hark lehenetsitako irizpideak indartzen jarraituko dugu. Europar Batzordeak aurrerantzean emango diren pausoei buruzko informazioa nahi badu, prestutasun osoa du Gipuzkoako Foru Aldundiak”, adierazi du Errazkinek.

Bestalde, arduraz jokatzeko deia ere egin du Iñaki Errazkinek: “Europak ezarri bezala, prebentzioan, konspostajean eta birziklapenean aurrerapaso nabarmenak ematen ari gara. Joera interesgarri hori nola lagundu da kontua, eta ez nola bihurritu hondakinen gaia borroka partidistan erabiltzeko”.

Europatik begira nola ikusten da Gipuzkoako hondakinen kudeaketa?
Gipuzkoa, hondakinak, izaskun bilbao, zero zabor

Euskal Herrian materialen kudeaketa arrazional eta iraunkor baten alde, hau da, Zero Zabor ereduaren alde eragiteko elkartea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude