Nola eraikitzen da Zubietako erraustegia

Nola eraikitzen da Zubietako erraustegia –

Zubietako erraustegiaren eraikuntzako langileen adierazpenak dituzu entzungai, atzo ELA Sindikatuak argitara emandako bideo argigarri batean jasoak:

Bideoan hiru langile entzuten dira berbetan, laugarren baten itaunak erantzuten, Zubietako erraustegiaren eraikuntzan dituzten lan baldintzen inguruan. Elkarrizketa, bideoan agertzen den dataren arabera, 2017ko abenduaren 11koa da.

Langileek diotenez, Gaztela eta Leoiko hitzarmenarekin ari dira lanean, Gipuzkoakoarekin beharrean; eta gauzak horrela %60 gutxiago kobratzen dute, besteak beste lan estrak 8-9 euro kobratzen dituztelako eta ez 25 euro, edo ez dutelako otorduetako dietarik, eguneko 39 euro izan beharko lituzketeen arren.

Otorduak beraien kabuz egiten dituzte eta lanerako erropak ere beraiek erosi behar izan dituzte. Hamabi orduko lanaldiak egin eta astean zazpi egunez lan egitera behartu dituzte, asteburuetan gelditu ere egin gabe. Eta gutxi balitz, 100 ordu estratik gora egin dituzte jada azken hilabetean, legez urtean 80 baino gehiago bete ezin direnean.

Martin, Ruben eta Miguel langileen esanak entzunda, ezinbestean Mikel Laboak hain ederto kantatu zituen Bertolt Brecht-en berbez akordatu gara: “Langile baten galderak liburu baten aurrean”.

 

Nola eraikitzen da Zubietako erraustegiaNola eraikitzen da Zubietako erraustegia
ELA, Lan baldintzak, langileak, prekarietatea, Zubietako erraustegia

Zer duzu buruan “Nola eraikitzen da Zubietako erraustegia”-ri buruz

  • Esklabutza 2018an! Baldintza berdin edo okerragoetan daude AHT-aren obretan. PNV pertsona helburu, esklabutza seguru!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude