Nola azaldu nire lagun madrildarrei ETAkide baten laguna naizela?

Nola azaldu nire lagun madrildarrei ETAkide baten laguna naizela?

“Asier eta biok Iruñean ikaskide izan ginen 80ko hamarkadan. Ondoren, bide ezberdinetatik jo genuen. Nik, aktore izateko goseak bultzatuta, Madrilera jo nuen; hiriak harrera ona egin zidan eta bazter guztietan egin nituen lagunak, aktoreak gehienak. Bien bitartean, Asier Iruñean bertan bizi zen eta konpromiso politiko handiko ekimen desberdinetan murgildu zen. Urrun bizi arren, Asierrek eta biok adiskidetasuna mantendu genuen. Urteak pasa ziren eta nire ametsa egi bihurtu zen: aktore egin nintzen. 2002ko martxoan, Asier ezkutatu egin zen; polizia zeukan atzetik ETAkide zelakoan. Asierrek zortzi urte eman zituen espetxean. Urte guztiotan askotan hitz egiten nien nire Madrilgo lagunei Asierren inguruan eta gure adiskidetasunaz. Baina askotan, nik ere erantzuteko zailtasunak nituen galderak botatzen zizkidaten. Nola azaldu nire lagunei ETAko kide batekin nuen adiskidetasuna? Nola ulertarazi zerk bultzatu zuen erabaki hori hartzera, niri ere ulertzea kostatzen zitzaidanean? Askatu zuten egunean, 2010eko uztailean, kamera hartu eta galdera horri erantzuteko gai izango zen pelikula egitea deliberatu nuen. Hori zen nire asmoa eta, aldi berean, zergatik ez, Madrilgo lagunen eta Asierren arteko ulertze-bideak sortzea. Nolanahi ere, nire egitasmoa ez zen uste bezain erraza gertatu…”.

http://www.asieretabiok.com CCbySA

Nola azaldu nire lagun madrildarrei ETAkide baten laguna naizela?

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.

21 pentsamendu “Nola azaldu nire lagun madrildarrei ETAkide baten laguna naizela?”-ri buruz

  • txalotaitaun 2012-11-07 14:19

    Bi gogoeta:
    1) hainbeste jarrera sektario eta hertsien, ezinikusien, eta enpatiarik gabeko joeren artean, eskertzekoak dira hesi hori gainditzeko egiten diren saioak eta, oro har, ikuspegiak. Zorionak, beraz, ekimenarentzat.
    2) Hainbeste “datsegit” (nirea barne) dituela ikusirik, zein harrera egingo litzaioke hemen “Nola azaldu nire lagun euskaldunei torturatzaile baten laguna naizela” ekimen bati? Etakideei edo torturatzaileei buruz norberak dituen balorazio pertsonalez harago, nire galdera gehiago doa lehen puntuarekin lotua: pentsakera trintxera hertsiak hausteko gaitasunari edo, besterik gabe, gogoari buruz.

    • “Etakideei edo torturatzaileei buruz norberak dituen balorazio pertsonalez harago”. Barkatu, baina harago joan baino lehen konparaketa aztertu beharra dago. Torturatzea gizaki batek egin dezakeen gauzarik doilorrena, zikinena, umeak bortxatzearen pareko. Hil, edonork hil dezake, baina banaka batzuek baino ezin dute torturatu, horretarako lehenik eta behin sadismoa eta psikopatia beharrezkoak direlako.

      • txalotaitaun 2012-11-07 14:53

        Banekien horrelako zerbait erantzungo zitzaidala. Eta zuk esandakoak eztabaidagai etiko sakon eta mamitsuak dituen arren, ez zait gai hori interesatzen, dena defendatzeko “argudioak” baitaude.

        Niri interesatzen zaidana da ea prest gauden gure ikuspegitik oso urrun dauden enpatia saioak onartzeko, besteengandik espero dugun bezala.

        • Arazoa ez da nongo lagunei azaldu, arazoa da “nori azaldu inori torturatzaile baten laguna zarela”. Beste galderaren erantzuna artikuluan daukazu, Aitor Merinok ez baitauka arazorik Madrilen lagunik izateko, beste askok bezala, oso bestelako iritzi politikoak izan arren. Eta ziur aski, Aitorren beste lagun horrek ez dio kargu hartzen Madrilen horrelako lagunak izateagatik. Kontrakoa da: Madrilgo lagunek hartzen diote kargu etakide baten laguna izateagatik.

          • txalotaitaun 2012-11-07 15:11

            Uste dudala ondo asmatu azaltzen.

            Bada jendea tortura justifikatzen duena segun eta nola eta zertarako (nahiz benetako justifikazioa izan nahiz debate teoriko mailan); jendea garondoan tiroz hiltzea justifikatzen duena dagoen bezala, segun nola eta zertarako den. Tristea da, baina hala da. Eta espektro zabaleko eta jatorri eta kolore desberdineko jende asko ezagutzen baduzu, badakizu hala dela.

            Hortaz, niri ez zait interesatzen partikularki zuretzat edo niretzat edi beste harentzat (nahiz Madrilen nahiz hemen) hau edo bestea onargarriagoa edo nazkagarriagoa den, segun eta nork, eta nola eta zertarako, denetariko iritzi eta ikuspegi gama baitago mundu honetan.

            Nire lehen mezuko galderaren muina hesiak gainditzeko, enpatia saioak izateko gaitasun eta gogoan dago. Ze, besterik gabe, nazkagarri edo arbuiagarri zaigun zerbaitez ez badugu ezertxo ere jakin nahi, justifikazio izpirik onartzen ez dugulako, alferrik da Merinoren ekimena, eta alferrik dira horrenbeste “datsegit”.

          • Zuri ez zaizu interesatzen, baina niri bai. Interneten pedofidoek ere chaten bidez euren kontuak normal-normal komentatzen dituzte, eta arraroak beste guztiak dira, ez haiek. Dena da erlatiboa, eta dena da subjektiboa. Beraz, dena onargarria. Bada, ez, ez nago ados.
            Eta besteaz, zer esan? Hemen taberna eta festetan Pakito Chocolatero lasai asko jartzen da, baina ezkontza batean Benitoren abestia jartzeagatik kristoren istiluak izan genituen aurreko egunean.

          • txalotaitaun 2012-11-07 15:28

            Ulertzen dut zuri interesatzea, eta ulertzen dut esaten duzunean dena ez dela onargarria. Hartaz, zuk ez zenuke justifikazio saiorik onartuko edo enpatia saiorik egingo hainbat gauzekin. Ulertzen dut, eta ados nago igual.
            Hartaz, onartuko duzu horrelako ekimenek oihartzuna izango dutela soilik aldez aurretik ulerbera izateko gaitasuna edo gogoa duen jendearekin. Rekorrido mugatua izango du, eta, garaiotan ya, berez ez du inor berririk erakarriko gogoeta saio batera.
            Hain zuzen horixe zen ispilu modura proiektatu dudan nire lehen mezuan galdera huts batekin adierazi nahi nuena.

  • Txalotaintaun, saiakera guztiek daukate huts egiterik, baina gutxi batzuk daukate garatzeko aukera. Zuk diozun bezala, honelako gaietan are gehiago… segun eta saiakeraren helburua nun jartzen duzun.

    Gaitasun eta gogoa diozu, bada niretzat saiakera hau garatzeko gaitasun eta gogo handia behar dira. Eta ausardia.

    • txalotaitaun 2012-11-07 15:42

      Ados nago. Horregatik txalotu dut nire lehen mezuko 1. puntuan. Alabaina, nire ustea zen 2012an ez duela inolako arrakastarik izango aspalditik ETAri marra gorri bat jarria dion inorekin. Norberak marra gorria non jartzen duen ezerekin arrakasta izango ez duen bezala. (eta uste hori g.etxaguek berretsi dit nolabait harekin izandako eztabaidan)

      • Orain ezin dut jarraitu eztabaidan, baina zuk ez duzu marra gorririk jartzen, ala?

        • txalotaitaun 2012-11-07 16:05

          Uste dut argi geratu dela baietz.

          Baina esan nahi dudana ulertu bada (eta ez dirudi), argiago geratu beharko luke berdin diola nik non jartzen dudan marra edo zuk non jartzen duzun, edo beste hark non jartzen duen.

          Kontua da ezartzen dugun marraz harago dagoenaz ez dugula ezer jakin nahi, ez dugula konprensiorik eta enpatiarik eskaini nahi, ez dugula esplikaziorik nahi. Eta hartaz, alferrik direla (gugan izango duten eraginari dagokionez) ildo horretatik doazen ekimenak.

          Merinorenak izango du aukera ETAri lehendik marra jarri ez diotenen artean; beraz ez du ezer lortuko berririk: asmoa baita nolabait marra horretan enpatia zuloak, esplikazio zirrikituak sortzea. Baina, ETAri marra jarria diotenen artean ez du arrakastarik izango, ez dutelako ezer jakin nahi, ez dutelako konprensiorik eta enpatiarik eskaini nahi, ez dutelako esplikaziorik nahi.
          Beraz, teorikoki oso ekiman txalogarria, baina praktikoki…

          • Marra gorria non jartzen den oso garrantzitsua da balizko elkarulertzea lortuko bada, baina auzi askotan desadostasuna ez da garrantzitsuena, berezko ezinikusia baizik. Diozun bezala, Merinoren asmoak porrot egingo du, baina ez marra han edo hor jarrita dagoelako, ezta marrarik egoteagatik ere. Ezinikusia arrazoiari gailentzen zaio halakoetan. Ekimenak, ordea, berezko akatsa du: Merinok ez dauka Madrilgo bere lagunei inolako azalpenik zertan eman; Merinok bere lagun etakidearekin arazorik ez badauka, arazoa Madrilgo lagunena da.

        • txalotaitaun 2012-11-07 18:03

          Ezinikusia marrak sortzen du g.etxague, edo alderantziz nahi baduzu.
          Eta zuretzat arazoa Madrilgo lagunek dute zure eta haien marrak ez direlako berberak. Zuk bai eta besteren batek jarri ez duen marra batekin arazoa zuk duzula pentsa dezakeen bezala beste horrek. Arrazoiz edo arrazoi gabe, baina pentsatuko du, zuk Madrilekoez bezala.
          Kontua da nire hasierako iritzia (ispilu galderan plazaratua) berretsi egiten dela behin berriro. Enpatiarentzat ez dago leku askorik. Beharra ez baita ikusten, norberak duen marratik at. eta ez da kritika, konstatazioa baizik.

          • ETAri marra jarria diotenengan arrakastarik ez duela izango diozu txalotaitaun, eta ados egon nago neurri handi batean… baina bizitza hau sorpresaz betea dago, eta nik behintzat esperantza apur bat badaukat. Baina lehen esan bezala, helburua nun jartzen duzun araberakoa izango da ekimenaren arrakasta. Helburua bada goian aipatutakoen posturak gerturatzea probabilitate oso handia izango du porrot egiteko. Ordea, helburua bestelakoa bada, marra lausoagoak dituztenen errealitate pertzepzioa aberastea (kontuz, ez dut esan nahi konbentzitzea) , arrakasta aukera handiagoa izango da. Merinoren kasuan helburua azken honetan dagoela iruditzen zait. Baina hori berak argitu beharko liguke.

          • Ez da hori, kontua askoz errazagoa da: errepetua. Madrilgo lagun horiek errespetatu behar dute Aitorrek bestelako lagunak izatea. Ezin badute onartu, euren arazoa da.

          • txalotaitaun 2012-11-07 22:06

            Urko, nire eszeptizismoa agertzen ari naiz bestrrik gabe. Bestelako emaitzarik lortzen bada… bikain.

            g.etxague, ez, ez da hain erraza, nik uste dut errespetatu errespetatzen dutela, bestela ez lirake Aitorren lagun… baina uste dut ez dutela ulertzen. Agian zuk ulertuko ez zenukeen bezala zure lagun batek lagun pedofilo edo torturatzaile bat izatea.

          • Nork ezagutzen du torturatzaile bat? Ez dut esaten torturatzaile baten laguna denik, baizik eta ezagutu. Zein torturatzailek esan du ‘bai, banaiz, torturatzaile bat naiz’, ETAko zientoka kidek beren partaidetza onartu duten bezala? Torturatzaileek ez dute SEKULA aitortu edo aitortzen zertan dabiltzan, ezta euren auzitegiek (oh mirari! Oh indultu! Oh kondekorazio!) frogatutzat eman dutenean ere. Nola izango zara torturatzaile baten laguna, existitu ere ez badira egiten? Zein torturatzailek aldarrikatu du bere praktika, zein torturatzailek argudiatu du, zeinek eman du halako azalpenen bat, arrazoiren bat? Seinala iezadazu bakar bat. Zaplamoko ziztrin bat luzatu izana aitor duen polizia-funtzionario bakar bat. Orduan hitz egin genezake bere lagunen tragediaz, enpatiaz eta nahi duzun guztiaz, milaka eta milaka eta milaka torturatu dituen herri honetan aizu. MILAKA. Aurpegia emango dutenean torturatzaile misteriotsuok, ikusezinok, inoiz ematen badute (eta zergatik ote), edozertaz hitz egiteko prest.

          • txalotaitaun 2012-11-08 01:08

            Argi dago ez dudala ulerrarazten esan nahi dudana.

  • Barkatu aldika ibiltze hau, baina lanak nau morroi. txalotaitaun, nire ustez, bi eremu nahasten dituzu. Batetik, Madrilgo lagunak ditugu, Aitorri “lagun armatua” izateagatik kargu hartzen omen diotenak; bestetik, Aitor dugu, Madrilgo lagunei adiskidetasun hura ulertarazi nahi diena. Lehen kasuan, Madrilgo lagunek jarri dute euren marra gorria eta horren arabera jokatu beharko lukete. Bi aukera dituzte: edo Aitorren hautua errespetatuko dute (eta errespetatzeak ahoa ixtea dakar, gizalegeaz jokatuz gero; gustatu ala ez, ixo!), edo Aitorri agur esango diote. Haiek jartzen dute marra gorria eta euren arazoa da hori, noraino malgutu dezaketen, ez Aitorrena. Adibidea ez da erabat egokia, baina koadrila baten apurketaren erdian eta guztien lagun geratu denak ondo daki hori. Eremu hau, lehen esan dudan bezala, oso erraza da ulertzen. Bigarrena ez, erabat poliedrikoa baita. Hemen besteak konbentzitzeaz ari gara eta norberaren iritzia osatzen duten eragile guztiak kontuan hartu behar ditugu. Ariketa ezinezkoa da, norberak ere ez baitaki zein diren bere iritzia osatu zuten eragile guztiak. Normalean, inozo-inozo pentsatu ohi dugu arrazoia (argudioen kate logikoa, eta gurea) nahikoa dela besteak konbentzitzeko. Inozokeria da, noski, beste eragile guztiak ahazten ditugulako. Gehien-gehinez, haziak bailiran, ideia edo jarrera batzuk azaldu daitezke, noizbait fruitua emango dutelakoan. Bien bitartean, errespetua eskatu behar da. eta ez badago, agur.

    • txalotaitaun 2012-11-08 10:21

      paki, nire planteamendua orokorra da, zure erantzunak adierazten dit ez dudala nire mezua zugana heltzerik lortu, eta ez dakit nire aurreko mezuak baino hobeto nola esplikatu.

      g.etxague, ez, errespetatzea ez da ixo eta kitto. Nik nire lagunen hautu denak errespetatzen ditut, baina asko ez ditut konpartitzen eta batzuk ez ditut ulertzen. Eta lagun naizen heinean konfiantza dudanez, zenbaitetan hitz egin izan dugu desadostasun horri buruz, errespetuz betiere. Agian horrexegatik dator Aitorren ekimena: bere lagunek errespetatzen dute Aitorrek beste lagun hori izatea, baina ez dute ulertzen. Eta Aitorren ekimena da errespetatzeaz gainera uler dezaten saio bat egitea.
      Nire planteamendua da, ordea, hainbat gauzetan alferrik direla esplikazioak, aldez aurretiko marra bat ezarri delako. Beraz, ekimen txalogarria izanagatik, antzua izango da. Antzua izango bailitzateke, dirudienez, guk geronek jarritako marra gorrien kasuan. Ala?

      • Uste dut orain arte oso ondo ulertu dizudala. Gauza da zure eszeptizismo horren aurrean, ni baikorragoa naizela.