Nola aukeratu profileko argazkia ligatzeko webgune baterako

Nola aukeratu profileko argazkia ligatzeko webgune baterako –

Profil irudia da Internet bidez ligatzeko gakoetako bat. Kontaktuen webgune baten bidez hitzordua izateko aukerak biderkatu egiten dira argazki on bat aukeratuz gero. Gure aurkezpena da, gurekin harremanak izateko hobeto molda daitezkeen pertsona horiek animatuko dituen lehen gakoa. Zer irudi transmititu nahi dugu? Zer baldintza bete behar ditu argazki batek arreta gehiago bereganatzeko? Edo zein baldintza ditu web guneak berak? Kontua da, ez gehiago ez gutxiago, ezagutzera ematea, nor garen eta zer gustatzen zaigun esatea; maxima horrek balio du bai maitasuna bilatzen dutenentzat, bai sexua besterik nahi ez dutenentzat. Xehetasunak jarraian!

Argazkiaren aukeraketa

Kaixomaitia.eus en kasuan bi argazki mota bereizten ditu, soslaiak argazki nagusia, alegia, bilaketa baten emaitzak erakustean webguneak azalduko dituen soslaien argazki nagusiak. Kasu honetan adibideak garbi azaltzen dira webgunearen baldintza orokorretan. Jarritako argazki nagusiaren arabera izango dira probaldiaren ondorengo harpidetza tarifak ere.  Argazki irekia, pribatua edo kasuan kasu argazkirik gabeko soslaiak jartzen baditugu. Behin argazki nagusia jarri ondoren soslaiaren bildumako argazkiak jar daitzezke, hauek malguagoak, aukera zabalagoak daudelarik.

Informazioa ematen duen irudi bat aukeratzea, bakarra eta gertukoa egingo gaituena, erabaki ona da. Gure txakurraren ondoan edo guretzat berezia den leku batean egon, gure denbora-pasa gogokoenaz gozatu edo jardueraren bat egin… Egoera horietako edozeinetan, garenaren zati bat grafikoki ilustratzen ariko ginateke. Baita ilunpetan agertzea nahi badugu ere, horrela gure sentsualitatea indartzen dugula uste dugulako eta hori delako gure ideia. Baina hauek beti bilduma atalean jarri beharko dira, beti ere soslaiako argazki nagusiak garbi azaldu behar du eta zure aurpegia nolakoa den?

Benetan garrantzitsua den gauza da gure aukeraketarekin gustura egotea. Ez dugu besteek pentsa dezaketenean oinarritu behar, norbaiten gusturako ez baitago zertan egoera behartu. Argazkiaren  datari dagokionez, egokiena gaur egungoa izatea da, nahiz eta honetan ere ez dugun zertan zorrotzak izan. Beti bezala, profilaren protagonistak ahalmena du bere kontuan jasotako informazioa gustukoa duen bezala eguneratzeko. Baina kontuan izan behar da beti, argazkiak zure eguingo irudiarekin bat egin behar duela, gero gaizkiulertu edo sorpresarik egon ez dadin.

Kamerari begiratu behar zaio?

Kamerari begiratzea trikimailu ona izan daiteke ligatzeko aplikazio baten erabiltzaileen arreta bereganatzeko. Gurekin hitz egiteko interesa dutenek hasieratik esperimentatu ahal izango dute nolakoa izango den guri begietara begiratzea, egunen batean ezagutzen bagaituzte. Erretratuarekin batera irribarre egiten badugu, hurbilago egongo gara. Edonola ere, ez dugu gure begirada kameraren objetiboaan finkatu beharrik. Agian erosoago sentituko gara gure profilerako argazki bat ezarriz, non infinituari begira edo ezkerrera begira agertuko garen.

Biluzik azaltzea gomendagarria al da?

Harremanetarako webguneko soslaian lepo bueltako jertse batekin agertzea, bikinian edo hondartzan topless eginez, alternatiba guztiak dira onargarriak. Esaten dugun bezala, arau bakarra da aukeratzen dugun argazkia guri gustatzen zaigula, horretarako garela protagonistak …

Irakurri osorik Ikusi kaixomaitia.eus-en blogean >>>

NOLA AUKERATU PROFILEKO ARGAZKIA LIGATZEKO WEBGUNE BATERAKO