Noiz jo zenuen larrua azkenekoz?

Noiz jo zenuen larrua azkenekoz?

EiTBko gaztelaniazko kateko umore saio ospetsu baten arabera euskaldunok gutxi egiten omen dugu larrutan. ‘Euskadin ez da larrutan egiten’ lema lau haizetara hedatu zuten alajaina. Baina halako gustu txarreko umoretik ihesi, betiko ipuinak alde batera utziaz, azkenekoz larrua noiz jo zenuen jakin nahi genuke. Ziur baikaude, nahiz eta, nahi baino gutxiago izan, zuk ere larrutan askotan egiten duzula ala ez?

Lehen aldiz larrutan 16 urterekin

Eusko Jaurlaritzak egindako ikerketa baten arabera, 16 urterekin, 2005. urtean baino urte bat gutxiagorekin egiten dute EAEko gazteek larrutan lehenbizikoz.

15 eta 22 urte bitarteko 1.911 gazteri egindako inkestatik ateratako datuen arabera, emakumezkoek “maitemintzea” dute estreinurako motibazioa, eta gizonezkoek aldiz “probatzea”.

Sexuan duten eskarmentuaz galdetu eta ikerlariek bi talde bereizi dituzte; batetik, esperientzia batere edo oso gutxi dutenak (%42,5) eta, bestetik, sexu harreman osoak pertsona batekin edo gehiagorekin izan dituztenak (%40,1).

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

16 pentsamendu “Noiz jo zenuen larrua azkenekoz?”-ri buruz