Noain-go gudaren ospakizuna

Noaingo guda

Noain-en, Nafarroa Garaian, euskaldunok independentzia galdu genuen. Nafarroako erregeak ezin izan zuen berreskuratu Nafarroa Garaia, erresumaren parte handiena Gaztela-Aragoako koroaren menpe utziz. Noaingo zelaietan buruz buru izan genituen bi armada. Tamalez, Nafarroako erregearen aldekoek galdu zuten, Espainiako tropen artean Nafarroako Mendebaldeko hainbat euskaldun egonik. Beamondarrak nagusitu ziren agramondarren aurka. Hori gogoan, aurten ere ekitaldi batzuk prestatu dira Nabarralde Kultur Elkartearen bidez. Iñigo Saldise-k artikulu ederra dauka gaian gehiago sakondu nahi izanez gero. Goiko irudian, Noaingo oroikarria ageri da, eta bertan batzartuko dira hain zuzen ere Nafarroako herrialde guztietatik etorritako agramontes eta ganboatar berriak Nafarroaren batasuna eta subiranotasuna aldarrikatzeko. Mendebaldeko Nafarroatik ere (Bizkai, Gipuzkoa eta Arabatik) igaz baino herritar gehiago espero dira igandeko ospakizunean. Hitzaldiak ere prestatu dira 24, 25 eta 26rako.

Berriemaile eta irakasle-ikaslea. Laikoa, aurrerakoia, nafarra... Osasuna dut futbol talde nahiena.