No problem, no basque

Noproblem
Berriak dakar notiziya.
Irudia aldatzeko, kirola egiten laguntzeko edo hainbat lan egiteko gero eta jende gehiagok jotzen omen du aholkulari pertsonaletara, eta Sanse-ko (Donostia) No Problem (arazorik pe)enpresak zerbitzu ugari eskaintzen ei ditu batera.
Denbora faltan ibiltzen da jendea, halabeharrez egin beharreko lanak egiteko. Denbora falta horretan laguntzeko, lan horiek egiteko gero eta zerbitzu gehiago daude, antza. Diruaren truke, denbora eskaintzen dute hainbat enpresek, aidanez.

Horren harira, No Problem (arazorik bapez) enpresak, jendeak egin nahi ez dituen lanak, edo egiteko astirik ez duen lanak egiten ditu; horien artean: pertsonen etxebizitzaz arduratu, bidaiak edo jaiak antolatu, etxeko haurrak edo maskotak zaindu…
Horrez gain, ezkontzak, urtebetetzeak, inaugurazioak edo bestelako ospakizunak ere antolatzen dituzte, bai norbanakoekin eta bai enpresekin ere. Areago, zerbitzu horiez gain, «esperientziak» deituriko beste aukera bat ere ematen dute, bidaiak, afariak edo antzeko opari bereziak egiteko. Denetarik egiten dute No Problem.

Hori bai, eskaintza bezero espainiarrei, frantsesei, ingelesei edota errusiarrei dago zuzenduta soilik.
Euskaldun gutxi Donostian, errusiarren edo ingelesen aldean, itxura denez.
Bye-bye, No problem.

3 pentsamendu “No problem, no basque”-ri buruz

  • Bilboko udalak aratusteetarako argitaratu duen liburuxka ederñoan baskoa-edo egon badago, baina honela dio zortzigarren orrialdean: “Ikur hay deukaten jardueretan zeinu bidezko hizkeraren interprete bate gongo da”.
    Romanzez hutsegiterik gongo den ez dakit, pero toy en ke no.

  • Bilboko alikate jaunak, akats horien egilea harrapatzen badu, alkate frankisten irudi-galerian itxiko du ilunpetan aste beterako. Bilboko Udalak arreta handia ematen baitio euskarari. Alikatetatik hasita.

  • Ez dago ulertzerik, euskaldunak hain nabarmen bazterrera uzten dituen egitasmo bati, hainbesteko lekua ematea berrian edo Euskadi irratian, ez badira ordaindutako erreportaiak izan behinik behin.