(No) Podemos

No Podemos

No Podemos
Atxikita doan iritzia zabaldu du Iruñeko Podemosek
, euskarazko eskaintza beste bi ikastetxetara zabaltzeko Udalaren asmoa dela eta.

Beste behin ere, erremediorik gabe, betetzen ote da “lo más parecido a un español de derechas es un español de izquierdas” adagio zaharra?

Horra pare bat zertzelada:
“Ante el anuncio del ayuntamiento de Pamplona del cambio de modelo lingüístico en las escuelas infantiles de Donibane y Fuerte Principe – Printzearen Harresi…
Ante cualquier medida que implique un cambio sensible para la sociedad, abogamos porque se abra un periodo de exposición, diálogo y consulta con la ciudadanía…
¿qué opinan los expertos sobre la introducción de una lengua con la que no se tiene una vínculo afectivo, cultural o social, a edades tan tempranas? “

Eta horrela…

Soilik españolismo uniformistarik gordinenetik egin daitezke gisa horretako galderak.

Areago Nafarroan, non euskaldunok oraindik ere zeharo baztertuak baikara maila guztietan, Hezkuntzatik hasita.

Zinez gustatuko litzaidake Bandiniren, Cousoren, Perezen, Aznarezen edo Pascualen gai honi buruzko iritziak jakitea. Zinez.

No Podemos
ahal dugu, euskara, Haur Eskolak, Iruñea, nafarroa, podemos

9 pentsamendu “(No) Podemos”-ri buruz

  • Izugarria da!
    Izugarria da aldaketarekin zenbat “ezkerreko” euskarafobiko atera diren armairutik.
    Hona hemen APS sindikatuaren iritziak (nire ustez eragin handia izan dute Podemos-ek Lan Publikoaren Eskaintzan izandako jarrerarekin):
    1-Zerrenda bakarraren kontra, epaiketara jotzeko mehatxua egin zuten.
    2- Gaizki iruditzen zaie 8 haur aski izatea D ereduko lerro bat irekitzeko. Ez omen da lehentasun bat.
    3- Gaizki iruditzen zaie D eredurik ez dagoen herri batean garraiorako diru-laguntzak ematea.
    Flipatu nahi baduzue, hona hemen haien webgunea:
    http://www.apsnavarra.com/indexEU.php

    • “jarreran” esan nahi nuen

    • Inn Luzuriaga 2016-02-17 00:59

      Tamalez, Espainian sistema bereko “turnismoa”n kokatzen dira kontserbadoreak / liberalak (izen desberdinez) XIX. mendetik. Turnismo – kazikismoaren arabera, espainiar nazionalismoa da lehenetsia (default), “neutrala”, “apolitikoa”; euskal nazionalismoa aukerakoa, markatua, politikoa.

      Tamalez, APS edo Nafarroako Podemosen talde hori lehenengoan kokatu behar da.

  • Eta azken inkestaren arabera EAEn bigarren postua lortuko du,..

  • Peru Dulantz 2016-02-17 14:09

    Alde batetik, agerian geratzen da ezkertiar espainiar batzuen artean dagoen euskarafobia, eta, bestetik, Nafarroan aurreko urte luzeetan aplikatu den apartheida arrakastatsua izan dela neurri handi batean, eta euskara gauza arraro eta arrotz bilakatu dela gizartearen zati handi batentzat.

  • Beste zerbait ere agerian geratu da. Zein komunitate motz, beldurti eta lotsatua (lotsatia ere bai, noski) den euskaldunona. Podemos-Pamplonaren Facebookeko orrian bospasei erantzun besterik ez dira ageri. Esanguratsua oso.
    Horregatik (ere) jokatzen dute espainiazaleek, jokatzen duten bezala…

    • euskaldun bat 2016-02-17 17:54

      Hori bai iritzi borobila, Anton! Euskaldunak oso exkaxak gara gurea defenditzen, oso exkaxak. Indarra tabernan ahotik ez ote digun ihes egiten nago. Askotan pentsatu dut alderantziz izan balitz euskarak beste kolore bat izango lukeela. Ez dira txarrak horiek derechoak eskatzen, protestatzen eta zarata ateratzen. Gu aldiz hortxe, mozolo mozolo tonto papera egiten. Ingelesa da nonbait a edades tan tempranas umeek duten lotura afectivoa. Aurpegia nola tapatu ez dakite jada!

  • Tabernako/kafemakinako borrokari utzi eta baleko zeozer egin nahi dutenentzat aukera: https://www.facebook.com/podemospamplona/

  • Gurea genozidioa da. Agintetik Herri baten kontra egitea hau lurralde batetik edo erabat desagertzeko. Genozidio mota ezberdinak daude, ezagunena fizikoa da (hebreatarren kasu ezaguna nazien esku). Baina badago genozidio kulturala ere, orduan, Herri oso baten kontra edo gizarte baten gutxiengo baten kontra agintetik hartzen dira neurriak dira euren alde kulturalak eta hizkuntza garatu ez ditzaten, Herri edo giza talde hori erabat desagertu nahian.

    Hona hemen azalpena eta adibideak: https://es.wikipedia.org/wiki/Genocidio_cultural

    Eta liburu honetan gure kasua:
    http://www.nabarralde.com/denda/home/126-genocidio-en-euskal-herria.html

    Bideoa ere badago, oso laburra baina ondo ulertzen dena:
    https://www.youtube.com/watch?v=DdAGyPWF-Ww

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude