Nik ez dut sinatuko

Nik ez dut sinatuko –

Tren lasterraren kontrako manifestua.

Nik ez dut sinatuko.

Tren lasterreko lanak gelditzeko eskatzen dute. Hainbeste diru irentsi duten lan horiek alde batera uzteko eta beharrezko gauzetarako erabiltzeko aurrekontu hori. Arrazoi oso-osoa.

Hala ere, ez dut sinatuko. Erdaraz sortu dute manifestua eta ohi den bezala euskarara itzuli dute. Ez da gizabidezkoa horrela erabiltzea gure hizkuntza nazionala, beti azken! Eta bide batez, jakinik horrelakoetan zer gertatzen den, ez dut manifestua irakurri, nahigabea ez ereagotzeko.

Nik ez dut sinatukoBaina kontua da, eskarioen zerrenda bai irakurri dudala, eta harrigarriki gure hizkuntza nazionala ez da hamaika (sic) eskariren zerrendan aipatu ere egiten. Ez lehen lekuan eta ez hamaikagarrenean.

Heriotzarako bidean amiltzen ari den honetan, aipatu ere ez. Ez, ez dut manifestua sinatuko.

Dena dela, okerrena ez da hori. Okerrena, zera da, jendeak, axuri otzanak bezala sinatuko duela. Hori da benetan barka ezina, jendea lozorroan dagoela. Euskara bost axola zaiola edo ezjakintasunaren pekatuan dagoela goxo.

Ez, ez dut manifestua sinatuko euskalduna naizelako.

.

P.D. Eskariak irakurri ditut eta hain zuzen, euskarazkoak eta erdarazkoak ez dira berak. Baina euskarazkoa itzulpena baita, okerrak, hutsak eta ahazteak antzeman ditut. Ez da harritzekoa, erdara denean jatorrizkoa. Gainera inportantzia handirik ere ez du, erdaraz irakurtzeko egina baitago. Hori badakite manifestua sortu dutenak.

Nik ez dut sinatuko

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude