Nik ere egingo nuke

Nik ere egingo nuke

Errez egongo da hemendik honetaz nik baino gehiago dakienik, baina amateur honek parodian kokatuko luke AHT gelditu!k zabalduriko idatzia. Ba honeraino iritsi gara: “nik ere egingo nuke”  esan behar izatera, ez kable mozketa batetaz ari garela, idatzi parodiko batetaz baizik!

Parodia ere kriminalizatzen badute zer gelditzen zaigu? Prentsaukoak dira bidea! Jo ta ke aspertu arte! Borroka moldeen inguruko eztabaida saihestezina da, baina potereak eta bere tertulianoak baldin badira zilegitasunaren langa jartzen digutenak, haien espektakuluaren bufoiak baino ez gara izango; hauxe baita haien benetako mezua: eraginkorra bada ez da zilegi.

Teknologia berriek ez dute inolaz ere ezabatu botereek duten abantaila sistematikoa eta gainera giza harreman zuzenak ahulduz doaz etengabe. Horregatik sutu egiten dira demokratak eta bere tertulianoak, zentsura, zarata eta oztopo guztien gainetik herri mugimendu batek eraginkortasun informatiboa lortzen duenean.

Gertatzen zaizu ala egiten duzu?

Zorionak lagunok. Besarkadak.

AHTren dirua gastu sozialarentzat!

AHTren gastuak salatzeko gutun parodikoa

mendiolatik@gmail.com

2 pentsamendu “Nik ere egingo nuke”-ri buruz