Ni nintzen txistulari!

Ni nintzen txistulari! –

Festetan dago Orereta, bete-betean Madalenak ari dira ospatzen. Jaien aurretik baina, eta Oarsoaldeko Hitzan irakurri dugunez, “klasiko bilakatu” den Madalen Aurreko Txistularien Kontzertua izan zuten uztailaren 20an, “urtero musikan ibilbide oparoa izan duen euskal musikariren bat gonbidatzen duena, txistuaren doinuetara eginda ez dauden abestiak egokitu eta plazaratzeko”.

Ni nintzen txistulari!

Aurten Fermin Muguruza izan da gonbidatu berezia. Izan ere, Kortatu taldeak Oreretan eta egun berean eman ei zuen lehen kontzertua, kasik 40 urte aurretik, 1984an. Oreretako Zumardian, Euskal Herriko 50 txistularik -Xabier Vesgaren gidaritzapean-, zaria Koru Abesbatzak eta metal boskote batek lagundu zuen irundar kantaria.

Ikusmin berezia eragin du ikuskizunak; Jon Maiak lagundu zuen Muguruza, Piti agertu zen oholtzara, eta kanta esanguratsuak jo zituen irundarrak: “Gora herria!”, “Black is beltza”, “BertsoHop”, “Kolore bizia” eta, jakina, “Sarri Sarri”. Emanaldiaren kronika egin daiteke kasik errenteriar txiolariek -alkateak berak, berbarako- Twitter bidez zabaldu dituzten mezu eta bideoekin.

Azken finean, Kortatuk kantatua zuen: “Ni nintzen aizkolari, albokari, txistulari!“.

Hemen dituzue batzuk:

Ni nintzen txistulari!