Ni, aita!

Bai. Aita.

Gogoan dut oraindik “predictor” horietako batek koloretxo hura agertu zuenean. Barrenak astindu zitzaizkidan. Bila genbiltzan. Bagenekien gertatuko zela, baina halere, sentsazio oso berezia da. Autosugestionatua, bai, oraindik ez baita ezer aldatu zure bizitzan, baina suma dezakezu aldaketa badatorrela.

Eta etorri zen. Ederki etorri ere.

Ni, aita

Hemen guzti honi buruz hitz egin nahi dut. AITA, bai, aita, izateari buruz. Genero ikuspegia ere sartu nahi nuke, batzutan ongi, bestetan ez hain ongi, ziurrenik. Baina ikasteko prest, iritziak eta bestelakoak entzuteko prest. Baina hemen gizonezko ikuspuntutik idatzi nahi dut, feminismoz beteriko gizonezkotasun batetik, espero, nahi nuke. Gizarte honek ezarri didan aita papera ez baitut onartzen. Ez zait gustatzen. Eta nire kontraesan eta pisu kulturalaren aurka egin beharko dut borroka. Eta askotan kale egin(go) dut, ziur. Baina kale, akats hauen kontzientzia eduki nahi dut, eta hauen kontra borrokatu.

Ez dut izan nahi aita pasiboa, ez dut izan nahi umearen heziketa/egunerokoa amaren ardura dela uste duen horietakoa, eta mezu hau bidaltzen didan gizartearen aurka egin nahi dut: hasi ni neu, familia, ospitaleko medikuak, pediatrak, haurtzandegi, lagun, etab. Oso modu sutilean heltzen da mezu hau, ez pentsa inork aita zuzenean baztertzen duenik… Dena erditzerako ikastaroetan has daiteke, joaten zaren aita bakarra zarela konturatzean, adibidez.

Paper deserosoa da aitontzat gure estatusa aldatu nahi izatea. Erosoagoa da amari ardura nagusia uztea, dioten instintoa eta amatasun kontzeptuen babespean. Baina kontraesanei eta deserosotasunei aurre egin behar zaie ezer aldatu nahi izanez gero. Eta kasu honetan, zeozer ezberdina jaso nahi badugu aitok, gure pribilejioen aurka egin behar dugu borroka. Eta ez da erraza, batere.

Heziketa, elikadura, gizarte harremanak, bikotearen egoera berria…zer dakit nik! Hauei guztiei buruz hitz egiten saiatuko naiz, egunerokoan gertatzen zaizkidanetan oinarrituta.

Ni, aita!

aita, aitatasuna, beldurrak, erronkak, gizartea, iritzia
Ni, aita

Aita, 24 orduz eta 7 egunez. Eta gero, bestelakoak...

6 pentsamendu “Ni, aita!”-ri buruz

  • Eskerrik asko zure ekarpen-ildo berriagatik. Aurki aita izango naiz (ez da oso ohikoa “prepapá” hitza, baina guk ere igaro behar dugu prestakuntzazko aldi bat!), eta banerabilen horrelako zerbait egiteko asmoa; denbora eta, batez ere, idazteko gaitasuna falta ditut ordea.
    Zure txoko honetan idazten duzuna atsegin handiz joango naiz irakurriaz, baita inoiz edo behin iruzkinduaz ere.

    Segi bixkor!

  • Xabi Amedo

    Zer dela eta Zuzeun Euskal Herria suntsitzeko ofentsiba hau? Gizonak gehiago esklabizatu nahi duzue ea horrela Espainiar eta Frantziar identitate indartsuek jango gaituzten. Gu beti amua jan eta jan…

    “feminismoz beteriko gizonezkotasun”??? Autogorroto honekin zulora goaz bai ala bai.

    • Koxkabillutaino 2015-07-09 22:50

      Zenbat izenorde dituk, troll horrek? Utzi ZuZeu zikinzeari hire txorradekin.

      • Xabi Amedo

        Zertxobait bidaiatu izan bazenu jakingo zenuen zein bezatuak diren gizon euskaldunak. Ez, horrek ez du zerikusirik euskal herria desagertzear egotearekin.

        Gainera orain guztia ondo dijoa. Prozesua, Bildu, Podemos… Euskal Sobietar Batasuna etortzear dago.

  • Oso ondo iruditzen zait. Feminismoz beteriko gizonezkotasun hori gustatzen zait;)

  • Ni, aita

    Eskerrik asko zuri Borja! eta zorionak aitatasunagatik! “Pre-papá” hitzaren euskal kontzeptua asmatuta egongo da agian, baina bestela, asmatu beharko genuke; hain juxtu horri buruz hitz egin nahi nuke lehen sarrera hauetan, “prepapa” (aurre-aita? ;)) izateaz, eta ondoren seme-alabekin dugun eguneroko bizimoduari buruz (heziketa, egunerokoa, etxea, medikuak, eskola, lana…). Animo asko irekitzear zauden ate berri honen aurrean, gozatu, horrek asko lagunduko dizu eta!

    Xabi, ez dut ez ahalmenik eta ez gogorik Euskal Herria suntsitzeko ofentsiba bat burutzeko, eskerrik asko! 😉

    Ane, milesker ekarpenagatik, saiatuko naiz, baina batez ere nire kontraesanak biluzian geratuko direla iruditzen zait; oraindik asko dugu esatetik egiterako bidean. Hala ere, saiatuko naiz ongien egiten! 🙂

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude