Neurtu zure gaitasun digitala

NDM4MA==

 

Urte batzuk dira Informazio eta Komunikazio Teknologietan (IKTetan,alegia)  trebatzen ari garela. Euskal Herriko irakasleontat sigla magikoak dira. Garrantzitsua den guztia IKTetatik pasa behar da. IKTekin zerikusia duen proiektu bat baldin baduzu, zorienekoa zu, egunean zaude. Ordenagailuarekin jai duzula onartzen baduzu, akabo: zureak egin du. Hezkuntza Departamentuan oihartzuna nahi baduzu, konpetentzia digitalak menperatu behar dituzu.

Horregatik ni oso lasai nago. Maisu-maistren kidegoaren parte izanik, talde horretan beteranoetakoa izan arren gaitasuna ederki garatu dut. Beraz ez didate behar baino lehenago erretiroa emango. Lanean jarraituko dut ahal den denbora gehien.

Eta zu, gazte zein zahar, irakasle zein kazetari, mediku zein erizain, saltzaile zein teknikari, laborari zein ingeniari… langile zaren hori, nola daude zure abilidade digitalak? Denon artean Euskal Herri bizi eta zoriontsu bat nahi badugu, garrantzitsua da horretan trebatzea. Ezingo gara krisi honetatik atera ez badugu zaintzen oinarrizkoa dena.

Horretarako inkesta hau proposatzen dizuet. Galdekizunari jator erantzuten badiozue, jakingo dugu noraino iritsi gaitezkeen. Neurtu itzazu zure konpetentzia digitalak hemen klikatuz. Gure herriaren etorkizuna zure eskutan dago. Prest zaude behar duen giroa martxan jartzeko?

OHARRA: Galdekizunaren emaitzak argitaratuko dira

Irudia | hatzak tekalduan | arasanse | Creative Commons By SA
Euskal Herria, konpetentzia-digitalak
Arantza San Sebastian

ITSASGORAN - Irakaslea ofizioz, Idazlea afizioz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude