Nestor Basterretxea, artea salbazio zuen artista

Nestor Basterretxea, artea salbazio zuen artista

nestor basterretxeaNestor Basterretxea artista eta zinemagile bizkaitarra zendu da 90 urte zituela, azken aldian gaixo egon ostean. Oso gaztetan antzeman zuen arterako dohaina zuela, eta hutsaren hurrengoa zela matematika kontuetan. Hala, “zenbatzen ia ahaztu bazitzaion ere”, heriotzera arte jarraitu zuen sortzen, ibilbide luze, oparo eta aberatsa utzita.

2012ko Azaroan mintzatu zen luze bere bizitza eta lanaz Hasier Etxeberriarekin, Donostia Kulturak Ernest Lluch gunean antolatutako emanaldi batean. Hemen dago audioa.

Duela bi urte MUko zenbait ikaslek egindako bideo-elkarrizketa hau ederra da Basterretxearen buruargitasuna gogoratu eta bere lanari errepaso laburra emateko. Agur eta ohore.

Nestor Basterretxea, artea salbazio zuen artista artista eta zinemagile bizkaitarra zendu da 90 urte zituela, azken aldian gaixo egon ostean. Oso gaztetan antzeman zuen arterako dohaina zuela, eta hutsaren hurrengoa zela matematika kontuetan. Hala, “zenbatzen ia ahaztu bazitzaion ere”, heriotzera arte jarraitu zuen sortzen
Nestor Basterretxea
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

8 pentsamendu “Nestor Basterretxea, artea salbazio zuen artista”-ri buruz

  • Berak babes bat sortzen zuen. Babes estetiko bat. Sorkuntza oso bat. Oteizaren laguna. Bizitzaren laguna. Euskal Herriko Estatuaren alde jarri zuen bere ondarea. Nafarroaren alde. Mendiburu joan zen. Chillida ere. Oteiza ere. Beraiek salbatu zuten euskara. Amalurra. Ondare estetiko haundiko artista. EAEko parlamenduko eskultura Iruñeko parlamentu estatalean jarriko dugu. Kosmogoniak jarraitzen du. Sortuko dira kimu berriak…

  • DonostiaKulturaren elkarrizketa aparta da, batez ere, Oteizaren anekdota hori, Bilbon enkargu bat egin ziotenekoa, edo Basterretxeak dioenean Jainkoaren irudia nola geratu den beheititua, edo Arantzazuko praileekiko gorrotoa, edo Jose Antonio Agirrek entxumetu zuenekoa… A ze bizitza gizon honena. Bego geugan.

  • Euskara beraiek salbatu zutela?! Bainan euskaraz ere ba al zekiten?!! Espagnol batuan aritzen ziren eta!! Irrigarri zait hori irakurtzea…

  • Doaia barik DOHAINA beharko luke. Zuzendu, faborez.

  • Mendiburuk AEKko korrikaren lekukoa diseinatu zuen, Gorritik eguneratzen duen berbera. Oteizak euskara galdu zuen belaunaldi oso bat euskara maitatzera bideratu zuen. Chillidak euskarari prestigioa eman zioten sinboloak sortu zituen: EHU, Amnistia… Jende honek, GAUR taldeak batez ere, izugarrizko bultzada eman zion euskarari. Estetika berri bat. Etika berri bat. Euskara galtzear zegoen. Basterretxeak EAEko parlamentuko eskultura egin zuen. Sistiagak, Chillidak, Oteizak, Basterretxeak, Amablek, Ruizek, Larruquertek ez zekiten euskara. Mendiburuk eta Zumetak zekiten. Ez zuten ikasi, ez ziren gai. Baina bere belaunaldiak eraiki zuen ikastolen mugimendua. Eta jende honek, artista hauek, mugimenduari etika eta estetika berria eman zioten. Amalur pelikulan zineman ordurarte debekatuta zeuden euskarazko lehen hitzak agertu ziren. Hau irrigarria al da?

  • Nestor Basterretxea, eskerrik asko euskararen alde egin duzun lanarengatik.

  • Ondia! Patri, barrez lehertarazi nauzu honekin: “(Chillidak, Oteizak, Basterretxeak) ez zuten (euskaraz) ikasi, ez ziren gai”. Nire aldamenean bizi denak, duela 40 bat urte Salamancatik etorrita, euskaraz ikasteko adorea, gogoa eta interesa jarri zuen, eta baita ederki ikasi ere. Ikasi zuen, gai izan zen.
    Agian nire Salamancako lagun horrek ez zuen egin eskultore koadrillak bezainbeste euskararen alde, baina jatorriz gaztelaniadun elebakar garbi zenak euskara bereganatu egin zuen, bere mingainean dantzan jarri, hizkuntza biziarazi, eskultoreek sekula egin ez zutena. Agian Salamancako lagunak ez zuen eskultoreek beste egin euskararen alde, baina haiek baino begirune handiagoa erakutsi zuen euskararenganako, askotzaz ere begirune handiagoa.
    Agian nire Salamancako lagunak ez zuen eskultore koadrillak bezainbeste egin euskararen alde. Agian bai.

    • Soziologikoa izan da. Bernardo Atxagaren etorriera arte fama izan duen jendea ez da euskalduna izan. Gizarteak epaitzen dugu nor den famatua eta nor ez. Euskara traba izan da. Bat euskalduna bada ez du boterearen zirkulurik ezagutuko. Euskalduna zerbait marjinala da. Miguel Unamuno izan da euskal intelektual unibertsalena, baina euskara albo batera utzi zuelako. Gaitasun haundia bai, baina ez badago herri osoa zure atzean… Ramon Saizarbitoriaren kasua hor dago. Ramon Saizarbitoria Nestor Basterretxearen mailan dago baina euskaraz ez dakien publikoak ez du baloratzen. Beraz Basterretxea vasco universal eta Saizarbitoria ez. Publikoak egiten du pertsona publiko. Basterretxea vasco universal bat da, baina Frantzian ez dute ezagutzen. Saizarbitoria ez da vasco universal bat. Saizarbitoria euskaldun unibertsal bat da, baina ez dute ezagutzen ez Frantzian ez Espainian.

      Ba bai, Nestor Basterretxeak lagundu egin du, eta nola gainera! Basterretxeak-eta Saizarbitoria-eta sortzen lagundu dute. Haiei esker publiko erdalduna euskara apreziatzen hasi zen. Saizarbitoriak-eta Atxaga-eta lagundu duten bezala, eta esan daiteke ahobilorik gabe: Saizarbitoriak-eta lagundu dute Atxaga-eta apreziatzen. Haiei esker publiko euskalduna euskara apreziatzen hasi zen. 50.ean jaiotakook ongi dakigu istorioa. Gauza bat da oroimen historikoa eta beste gauza bat da momentuan jendeak nola bizi zuen hori, eta euskaldunok garai hartan ez genuen onartzen euskaldun bat. Oteiza euskalduna izan balitz ez zitekeen famatua izango. Oteiza famatu izatearen baldintza bat euskaraz ez jakitea izan zen. Zure lagun espainiarrak euskararen alde egindakoa ez dago ukatzerik. Espainiar jatorriko euskal herritarra! Baina Oteizak-eta egindakoa marka da gero. Basterretxea txapeldun! Gora Basterretxea!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude