Paperezko Kontzertuak: Neil Halstead (bideo aperitifa)

neil1
Neil Halstead kontzertua amaituta, txalo artean – Juan G. Andres

Hamaika oholtzatan The Velvet Underground & Nico diskoa bertsionatzen jardun ostean, Zarauzko Garoa liburu-dendan agertu zen Neil Halstead (Ingalaterra, 1970), kitarra soinean zuela. Bidaia luzetik zetorren, orduerdi berandu, taldekideak hotelean utzita, lotan. Batek daki zer espero zuen kontzertu hartaz, Slowdive eta Mojave3 taldeetan aritutako musikari ingelesak. Aldiz, badakigu nola atera zen liburu artetik abestu ostean, Garoako formatu ttikiak liluratuta. Irriparre batekin.

Halaxe aitortu zigun gero, afaritan ginela, nekeak honezkero ahantzita. Eta bai, goxoa izan zen kontzertua. Alfred Hitchcockek gerora zinemara eramandako, Daphne du Maurierren ‘Rebeca’ eleberriari eskaini zion kontzertua Halsteadek. Birako azken kontzertu honetan, bere bakarkako ibilbideko abestiak entzuteko pribilegioa izan genuen bertaratuok, Palindrome Hunches diskoko ‘Who Do You Love’, ‘Tied To You’ edo hona aperitif gisa ekarri dizuegun ‘Full Moon Rising’ abestia esaterako. Edo lehenagokoak; ‘Driving with Bert’, ‘Oh! Mighty Engine’, ‘Martha’s Mantra For the Pain’ edo ‘Return To Sender’ pieza ederra. Bukatzeko Mojave3 taldeko abestiei errepaso bat eman zien paperezko lagunen gozamenerako. Hemen duzue aperitif pieza.

full moon rising, neil halstead, paperezko kontzertuak
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude