Neil Halstead, begiak ixteko istorioak

20130210-171140.jpg

Neil Halstead Kutxaren Andia aretoan – Juan G. Andres

Benetakoak dira Halsteaden istorioak, zinezko pertsonetan oinarrituak gehienak, hain leun eta hainbeste ├▒abardurarekin aurkeztuak, ezen, begiak ixteak merezi baituen indar guztiak zentzumen bakarrean jartzeko. Hiruko taldea, perkusiorik gabe, noizean behin pandereta ikustezin baten laguntzaz soilik. Mathew P gaueko bigarren telonero bikainaren kontrabaxuaren kolpeez eta pianoaren laguntzarekin, zelako gustu onez lagunduta gainera.

Egun txar bati eman zioten amaiera atzo Donostiako Andia kaleko Kutxaren Aretoan. Pasaporteak galdu izanaren gaziak gozotuta, umoreari tiraka, abesti malenkoniatsuen arteko zirrikituetan. Teknikoki baldar une batzuetan, baina egindako akatsei elegante buelta emanaz. Slowdive eta Mojave 3 taldeetako liderrak txalo zaparrada bat, bestearen atzetik eraman zuen, eta etorri bezala joan zen burumakur. Dirudienez atzo ez zen izan Neil Halstead eta lagunen eguna, bai ordea nirea, eta ziur gainontzeko ikusleena ere.

Mathew P

20130210-130209.jpg
Atzoko sorpresa izan zen, Musikari ingelesa. Halsteaden aurretik kitarra biluziaz irten eta zortzi bat abesti jo zituen, kontrabaxua hartu aurretik. Paper zati batean apuntatu nuen bere izena, gero sarean bilatzeko. Entzun ezazue, merezi du.

Kontzertuaz idatzi dute baita ere Juan G. Andresek eta LoveOf74k

Donostia, kontzertua, musika, P
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.