Negozio eta proiektu txikiei digitalizatzen laguntzeko

Negozio eta proiektu txikiei digitalizatzen laguntzeko –

Negozio eta proiektu txikiei digitalizatzen lagunduko die PuntuEUS Fundazioak.

Jardueraren atea itxi behar izan dutenei digitalizatzeko beharrezko baliabideak eskaintzen zaizkie kosturik gabe ‘ireki ate berri bat’ egitasmoaren bitartez.

Negozio eta proiektu txikiei digitalizatzen laguntzekoCovid-19 -k eragindako osasun krisiak gogor kolpatu ditu aurrez aurreko jardueran oinarritzen diren enpresa eta artistak. Egoera larri honen ondorioz haien negozioaren ateak itxi behar izan dituzten ostalariak, merkatariak, artistak… lagundu nahi ditu PuntuEus Fundazioak Dinahosting eta Cdmon erregistratzaileekin lankidetzan sustatu duen ‘Ireki ate berri bat’ laguntza-programak.

Atea fisikoak itxi behar izan dituzten horiei ate berri bat, ate digitala, zabaltzen laguntzea da egitasmo honen helburua. Horrela, jarduerak edo proiektuak digitalizatzeko beharrezko baliabideak eskaintzen zaizkie kosturik gabe webgunerik ez duten negozio eta profesionalei: .EUS domeinua eta zerbitzaria kosturik gabe lehen urterako.

Jarduera zabaltzeko .EUS domeinu-izena eskura izango dute, honen bidez haien online presentzia indartzeko eta hosting-a edo ostatatzea webgunea bertan jartzeko. Horrez gain, domeinu-izena duen helbide elektronikoa ere eskuratuko dute programan parte- hartzen dutenek.

Laguntza eskaria PuntuEUS Fundazioaren webgunean egin daiteke.

Horrez gain, webgune bat pausoz pauso nola sortu azaltzen duten hainbat bideotutorial dauzka PuntuEUS Fundazioak Youtubeko zerrenda honetan. Bideo hauek, kaixomundua.eus hezkuntza-proiekturako sortuak dira baina oso baliagarriak izan daitezke informatika ezagutzarik izan gabe haien webgunea sortu nahi duten profesionalentzat.

Negozio eta proiektu txikiei digitalizatzen laguntzeko

".eus" domeinua, Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua da. Bere helburua euskara eta euskal kultura sustatu eta Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea kohesionatzea da.