Nazioarteko hedabideetan erreferenduma eta Letizia Ortiz

Nazioarteko hedabideetan erreferenduma eta Letizia Ortiz

Nazioarteko hedabideetan erreferenduma eta Letizia Ortiz

Oier Aranzabalek Espainia eta Euskal Herriko hedabideen azalak bildu berri ditu gaur, Espainiako Juan Carlos I.aren abdikazioa nola landu duten ikusarazteko. Badira ezberdintasunak, baina gehientsuenek Felipe (VI-ak?) monarkiari jarraipena emango diola iragartzen dute.

Europako zenbait hedabide ezagunek ordea, erreferendumaren nahia eta bultzada errepublikarra eraman dute euren azaletara, edo hobe esanda, euren sareko azaletara. Hona (libre xamar, baina ahal bezain zuzen, itzulitako) adibide batzuk:

  • The Guardian

“Juan Carlosen abdikazioak monarkiaren inguruko erreferendumaren aldeko aldarrikapenak piztu ditu”

  • Corriere de la Sera

“Juan Carlosek abdikatu egin du, espainiarrek erreferenduma nahi dute”

Celebrity zaleek ere ez dute gehiegi itxaron abdikazioaren albisteari euren begirada (makurretik?) begiratzeko. Horren adierazgarri dira Letizia Ortiz-i eskaini dizkioten albisteak.

  • The Telegraph:

“Letizia Printzesaren estiloa ezagutzeko gida”

  • Huffington Post (AEB)

“Letizia Ortiz izango da Espainiako erregina”

Nazioarteko hedabideetan erreferenduma eta Letizia Ortiz
abdikazioa, erregea, Erregina, Espainia, felipe, juan carlos
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude