Nafarroan irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko ituna ez da Lanbide Heziketan aplikatzen

Nafarroan irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko ituna ez da Lanbide Heziketan aplikatzen –

LABek egiaztatu du Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Ituna -86/2018 Foru Agindua, irailaren 14koa- ez zaiela aplikatzen ari Lanbide Heziketako irakasle batzuei, eta eskatzen dugu ituna behar bezala aplika dakiela irakaskuntza publikoko irakasle guztiei.

Nafarroan irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko ituna ez da Lanbide Heziketan aplikatzen
Arg: Izarraitz

86/2018 Foru Aginduaren 4. puntuan adierazten da Lanbide Heziketako irakasleek zuzeneko 18 irakastordu izango dituztela astean. Gainerako eskola-orduak elkarbizitzarako, liburutegirako, IKTetarako eta Hezkuntza Departamentuak edo ikastetxeak berak proposatutako beste zeregin, plan eta proiektu batzuetarako izango dira.

2021-2022 ikasturtean, egiaztatu genuen 93/2021 Ebazpenak, abuztuaren 24koak (2021eko irailaren 15ean 217. NAOn publikatutakoa) eta 21/2019 Foru Aginduak, martxoaren 5ekoak -azken hori ere, 2022ko urtarrilean, LAB sindikatuak Hezkuntza Departamentuan salatutakoa- 86/2018 Foru Agindua aplikatzearekin talka egiten dutela, hots, Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Itunaren aurka egiten dutela.

Hemen erreferentziazko arauen zehaztasunak:

93/2021 Ebazpena, abuztuaren 24koa (2021eko irailaren 15ean 217. NAOn publikatutakoa), Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez jarraibide batzuk onesten baitira 2021-2022 ikasturterako, hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua arautzekoa, bere 57. atalean –Prestakuntza ziklo bateko irakasleen jarduera Lantokietako Prestakuntzaren aldian- bideratzen zaitu 87/2020 Ebazpenera, uztailaren 28koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, 2020-2021 ikasturterako jarraibideak onesten dituena hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua arautzeko 50. atalera.

Bertan, hirugarren hiruhilekoan, Lantokiko Prestakuntza (LP) moduluaren garapenean ematen diren irakastorduen beherakada konpentsatzeko, egin beharreko jardueren tipologia adieraztean, honako hau dio:

“LANTOKIKO PRESTAKUNTZAN SARTZEN DIREN ETA SARTZEN EZ DIREN IKASLEEI ARRETA EMATEA”. Sartzen ez denarekin eta modulua gainditzeke duenarrekin klasea ez dela murriztu irizten zaio. Lantokiko Prestakuntza moduluaren aurreko ebaluazio partzialaren azken saioa egin ondoren gainditzeke geratu diren lanbide moduluak errekuperatzeko irakasleek hori berreskuratzeko programa garatu beharko dute. Horrek esan nahi du irakasleek bi errekuperazio-plan ezberdin prestatu behar dituztela, Lantokiko Prestakuntza modulura sartzen diren ikasleentzat eta modulu horretara sartzen ez direnentzat. Gainera, Lantokiko Prestakuntza modulua gainditu gabe duten ikasleei arreta emateko, ez da zehazten nola eman dakiekeen arreta, kontuan hartuta enpresan praktikak egiten egongo direla.

Horrek esan nahi du lehenengo bi ebaluazioetan irakasleek 19 edo 20 eskola-ordu badituzte, hirugarren hiruhilekoan eskola-ordu berekin jarraituko dutela eta Itunean adostutako 18 eskola-orduak gaindituko dituztela.

Zuzendaritza-taldeekin kontsultatu ondoren, egiazta dezakegu Nafarroako LHko ikastetxe batzuetan puntu hori aplika ez dezaten jakinarazi zaiela. Hala eta guztiz ere, uste dugu beharrezkoa dela puntu hori modu ofizialean zuzentzea 93/2021 Ebazpenean, abuztuaren 24koan, 86/2018 Foru Agindua baino maila txikiagokoa baita.

21/2019 Foru Agindua, martxoaren 5ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta ikasketen egiaztapena arautzen dituena.

20.6 artikulua. Zikloan jarraitzea eta hurrengo mailara iragatea.

(…)

Etengabeko ebaluazioaren testuinguruan, ikaslea hurrengo mailara lanbide moduluren batean kalifikazio negatiboa edukita iragaten bada, hurrengo ikasturtean gainditu ez duen lanbide modulua ematen duen irakasleak izanen du modulu horren jarraipena eta ebaluazioa egiteko ardura.

Prestakuntza zikloko lehen mailan gainditu gabeko lanbide moduluak dituzten ikasleei arreta emateko irizpideak eta modulu horiek errekuperatzeko jarduera, orientazio eta laguntzak jaso beharko dira, hurrenez hurren, ziklo bakoitzeko curriculumean eta programazio didaktikoan.

  1. artikulua. Heziketa zikloetan ikaskuntzak errekuperatzea.

(…)

  1. Ikasleei gainditzeko dituzten moduluetako ikaskuntzak errekuperatzea errazte aldera, ikaslea modulu bat edo batzuk gainditu gabe dituelarik iragaten bada hurrengo mailara, lanbide modulu bakoitzeko irakasleak gainditzeko duen moduluan kalifikazio negatiboa eragin zuten zailtasunak gainditzeko egin behar dituen ariketak jasoko dituen errekuperazio programa bat antolatuko du, ziklo bakoitzerako curriculumean zehaztutako irizpideak eta beren programazio didaktikoak aintzat hartuta.
  2. Bigarren mailara gainditu gabeko lanbide moduluekin iragan diren ikasleen errekuperazio programa ebaluatu eta kalifikatuko duen irakaslea dagokion ikasturtean ikasleak gainditu ez zituen modulu horiek ematen dituena izanen da. Ikasleek gainditu gabe dauzkaten moduluak eta bigarren mailako lanbide moduluak aldi berean egiteko moduan diseinatuko dira, betiere aintzat hartuz gainditu gabe dauzkaten lehen mailako moduluetako jarduerek eta bigarren mailako berezko jarduerek bateragarriak izan behar dutela, ahal den neurrian.

87/2020 Ebazpena, uztailaren 28koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, 2020-2021 ikasturterako jarraibideak onesten dituena hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua arautzeko.

7.–Programazio didaktikoak.

(…)

Programazio didaktikoetan gauzatzen da nola garatuko den curriculuma ikasgelan. Programazio didaktikoetan alderdi hauei erreparatuko zaie bereziki:

(…)

  1. b) Egin beharreko egokitzapena martxoaren 5eko 21/2019 Foru Agindua indarrean sartzearen ondorioz (foru agindu horren bidez arautu ziren Nafarroako Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta ikasketen egiaztapena); beste alderdi batzuen artean, honako hauek hartu beharko dira kontuan:

(…)

  • Bigarren mailara igaro eta lehen mailako lanbide-moduluak gainditu gabe dituzten ikasleei arreta emateko irizpideak ezartzea, bai eta aurreikusitako jarduerak, orientabideak eta laguntzak ere, aipatutako foru aginduaren 20.6 artikuluan ezartzen den bezala.

 

Horregatik guztiagatik, LABek eskabide hau aurkeztu dio Hezkuntza Departamentuari:

21/2019 Foru Aginduan, Lanbide Heziketako ikasleak ebaluatzeari buruzkoan (ikasturte-hasierako jarraibideetan berretsia), irakasleei eskatzen zaie lehen mailan modulu bat jaso eta bigarren mailan matrikulatuta, baina modulua gainditu gabe dituzten ikasleekin berreskuratze plan bat ezar dezatela, jarduerak, orientabideak eta laguntzak barne hartzen dituena, lan horiek moduluari esleitutako eskola-orduetan egin ezin dituztenak (normalean, ikasleak bigarren kurtsoko orduekin bat baitatoz) eta lan hori egiteko ordu-esleipenik izan gabe.

 Badakigu egoera horrek berekin dakarrela irakasleek lan hori eskola-orduetatik kanpo egin behar izatea (jolas-orduetan, arratsaldeetan, eta abar), eta irakasle bakoitzak ikasturtean dagozkion eskola-orduak gainditu egiten ditu. 21/2019 Foru Aginduak, ikasleak ebaluatzeari buruzkoa, ez du kontuan hartzen gela jakin batzuetan tailer batera joan edo praktikak egin behar direnik. Batzuetan, akordioak lortzen dira ikasleekin, hirugarren hiruhilekoko liberazio-orduetan lehen mailako tailerrera joan daitezen Lantokiko Prestakuntzan (egingarria bigarren mailako moduluak gainditu baditu eta Lantokiko Prestakuntzan sartzen ez bada); hirugarren hiruhilekoan tailerrera joango liratekeen ikasle kopurua handituz eta Lantokiko Prestakuntzan sartu baino lehen ikasleek modulu guztiak gainditu ahal izatea eragotziz.

Antzeko egoera batekin egingo genuke topo modulu jakin batzuetan baldin eta ikasleak gainditu gabeko moduluren batekin sartzen badira Lantokiko Prestakuntzan. Irakasleek, beren eskola-orduetatik kanpo, errekuperazio-plan bat egin behar dute, eta plan horretan ezinbestekoa da ikasleak eskoletara joatea.

Horregatik guztiagatik, LABek honako hau eskatzen du:

Bete dadila 86/2018 Foru Agindua, irailaren 14koa, Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzekoa, Lanbide Heziketako irakasle guztientzat.

Lehenik eta behin, beharrezkoak diren jarraibideak eman daitezela argitu dadin lehenengo bi hiruhilekoetan 19 edo 20 eskola-ordu eman dituzten irakasleek ordutegiak aldatzeko aukera dutela, betiere modulua gainditu gabe duten ikasleak dauden moduluak ematen dituztenean. urteko ordu zenbaketan Foru Agindua adierazitakoa bete dadin. Eta ken dadin hurrengo jarraibideak idazterakoan egin beharreko jarduera tipologiaren inguruko bigarren puntua, non irakasleak derrigortzen dituen lehenengo bi hiruhilekoetako ordutegia bere osotasunean betetzera, eta, beraz, 19 edo 20 eskola-ordu izatera. Edo, hala badagokio, Erdi-Mailako eta Goi-Mailako zikloetako 2. mailetan irakasten duten irakasleei, ikasturte hasieratik zuzeneko 18 eskola-ordu aplikatzea.

Bigarrenik eta azkenik, hurrengo mailara lanbide moduluren batean kalifikazio negatiboa edukita iragaten den ikaslerik klasean dagoenean, irakasleei horretarako eskola-orduak esleitzea ikasleen jarraipena eta ebaluazioa egin ahal izateko.

Nafarroan irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko ituna ez da Lanbide Heziketan aplikatzen  Nafarroan irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko ituna ez da Lanbide Heziketan aplikatzen
Nafarroan irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko ituna ez da Lanbide Heziketan aplikatzen  Nafarroan irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko ituna ez da Lanbide Heziketan aplikatzen  Nafarroan irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko ituna ez da Lanbide Heziketan aplikatzen

LAB Nafarroa, Lanbide Heziketa