Nafarroako Konkistaren V. mendeurrenaren inguruko Jardunaldiak Elgoibarren

Datorren urtean 500 urte beteko dira Nafarroako konkista militarra burutu zela,  honen inguruan zenbait ekitaldi antolatu ditxugu:

-.Apirilak 26xan: Kultur etxean, arratsaldeko 7retan, bideo proiekzioa izango da GIPUZKOAREN JATORRIA eta AITZORROTZEKO GAZTELUA NAFAR ERRESUMAN

-. Apirilak  27xan: Kultur etxean, arratsaldeko 7retan, 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenaren eskutik hitzaldixa, KONKISTAK 500 URTE, DEUSESTATU EZIN IZAN DUTEN OROIMENA

-. Apirilak 28xan: Herriko antzokian, gabeko 22:15tan, La chanson de roland filma botakou.

Nafarroaren konkistaren inguruko Jardunaldiak ElgoibarrenKonkistak 500 urte, "Nafarroa Bizirik" ekimenaren hitzaldia Elgoibarren

Irudia | Nafarroaren konkistaren inguruko Jardunaldiak Elgoibarren | Napartzaleak orain ! | Creative Commons By SA
Irudia | Konkistak 500 urte, "Nafarroa Bizirik" ekimenaren hitzaldia Elgoibarren | 1512-2012 Nafarroa Bizirik | Creative Commons By SA

Luzea da nafar erresumak jasan zituen erasoen zerrenda, baina 1512koa garrantzitsuena izan zen, eta galdutako askatasunaren ikurra bilakatu da dagoeneko. Data honek paregabeko parada eskaintzen digu oroitzapen historikoari buruz ez ezik, indarrez kendu ziguten independentzia-estatalidadea aldarrikatzeko ere. Ez gaude data soil baten aitzinean, gure herriarendako aski hunkigarria den erreferente baten aurrean baizik, finean. Bestalde, denok dakigu 2012ko dataren inguruan izugarrizko lehia ideologikoa (eta politikoa, jakina) garatuko dela, jadanik lehia hori aurre egiteko asmoz UPN eta CDNek tresna berezi bat abian jarri dutelarik. Haien asmoa, nonbait, konkistaren inguruko eztabaida ezkutatzea da, Tolosako Navasetako gudaren manipulazioa erabiliz Nafarroaren espainiartasunaren ideia indartzeko.