Nafarroako ikastolek 50 urte

Nafarroako ikastolek 50 urteNafarroako ikastolek 50 urte betetzen dituzte eta hori ospatu egin nahi dugu. Mende erdi bat Iruñeko Uxue ikastolak bidea urratu zuenetik. Hiriburuko ekimenari jarraituz, lurraldeko beste hainbat tokitan ere ikastolak sortzen hasi ziren. Horren ondorioa da gaur egungo ikastolen sarea: 15 ikastetxe, 6.400 ikasle, 4.200 familia eta 600 profesional baino gehiago. Gure historia –eta istorioak- gogoratu nahi ditugu, aberasgarria baita atzera begiratzea, nondik gatozen ikusteko eta nora joan nahi dugun hausnartzeko.

Nafarroako Ikastolen Elkartetik guztiok elkarrekin 50.urteurren hau ospatzera animatzen zaituztegu. Horretarako pedagogia, kultura eta kirol munduko hainbat ekintza antolatu ditugu. Jarduera hauek azaroaren7tik 24ra bitarte izango dira.

 

AGENDA:

  • Azaroak 5. 50.urteurreneko ekitaldien aurkezpena.
  • Azaroak 7. Ziklo Martxa eta Oskorriren Agurra Nafarroan.
  • Azaroak 11. Ametsa egia liburuaren aurkezpena. Egilea: Fermin Erbiti.
  • Azaroak 15. Igeriketa txapelketa Euskal Herri mailan.
  • Azaroak 18. Jardunaldi pedagogikoak.
  • Azaroak 19. Ikastolak 50 urte. Gala.
  • Azaroak 21. Ikaspilota eguna.
  • Azaroak 24. Islandia 1615: Gartziaren istorioa liburuaren aurkezpena. Egilea: Tapio Koivukari

 

50 URTE GALA >
Mende erdi bat ez da egunero ospatzen eta nafar gizarte osoari helarazi nahi diogu gure poztasuna. Azaroaren 19an Iruñeko Zentralean egingo dugun ekitaldia eskertze omenaldi eta etorkizunerako ditugun ilusioen islada izango da.

Nafarroako ikastolek 50 urteEguna: Azaroak 19
Lekua: Iruñeko zentralean
Ordua: 19:00etan

Gala honetan, Iruñeko Uxue lehen Ikastolaren eta hurrengo 14en jaiotza eta gaur arte egin duten ibilbidea ospatuko dugu eta omenduko ditugu. 1965ean, guraso batzuen ilusio eta ausardiari esker sortu zen Uxue Ikastola 12 ikaslerekin, ondoren Paz de Ziganda eta San Fermin Ikastolei bizia emango ziena. Uxue eredu harturik, pixkanaka-pixkanaka Nafarroako herri ezberdinetan Ikastolak sortuz joan ziren, Baztan, Bera, Lizarra…Garai zailak ziren eta milaka zailtasun eta oztopo gainditu behar izan zituzten, baina auzolan eta kooperatibismoari esker aurrera ateratzea lortu zuten.

Ikastolen ibilbidean ezinbestekoak izan diren eta diren jendeari eskertza ekitaldia izango da eta kultura munduko nafar ugari izango dira bertan. Pertsona jakin batzuen narrazioek gidatuko dute gala, tartean ikasle, irakasle eta gurasoen adierazpenak, istorioak eta esperientziak izango ditugularik. Guztia, musika eta umoreaz giroturik. Musika, umorea eta omenaldiez gain, nola ez, pintxoak eta baso bat ardo ezin falta bixigarri moduan.

 

Informazio gehiago:
www.nafarikastolak.tk
https://twitter.com/nafarikastolak
https://www.facebook.com/nafarikastolak

iikastolen-elkartea

www.ikastola.eus

Nafarroako ikastolek 50 urte

Nafarroako ikastolek 50 urte

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.