Nafarroako Gobernua hasi da eremu mistoan euskara ez puntuatzen

Nafarroako Gobernua hasi da eremu mistoan euskara ez puntuatzen –

NAFARROAKO GOBERNUA HASI DA EREMU MISTOAN EUSKARA EZ PUNTUATZEN

 

Epaileek Euskararen Dekretua partez baliogabetu ondoren, Nafarroako Gobernuaren jokabidearen zain geunden.

Berriki ikusi dugu Nafarroako Gobernuaren lehenbiziko erreakzioa: 2020ko otsailaren 28ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bi lekualdatze lehiaketa argitaratu dira (liburutegiko arduradun izateko, eta osasun kudeaketako teknikari izateko); horietan, 2 puntu ematen dira alemana, ingelesa eta frantsesa jakiteagatik, Nafarroa guztian, eta, “eremu mistoan” eta “ez-euskaldunean”, ZERO puntu euskaraz jakiteagatik.

Geroa Bairekin ohikoa zen Osasunbideko deialdietan atzerriko hizkuntzak puntuatzea eta euskara ez puntuatzea “eremu ez-euskaldunean”; orain, PSN koxka bat haratago joan da, eta gauza bera egin du “eremu mistoan”.

Epaileek ez zuten debekatu euskara merezimendu moduan baloratzea “eremu mistoan” eta “ez-euskaldunean”; baizik modu orokorrean baloratzea (egia esan, horrek ez du ez hanka eta ez buru, euskarafobia besterik ez da; atzerriko hizkuntzak modu orokorrean baloratzen dira). Lanpostuz lanpostu justifikatu behar omen zen euskararen puntuazioa.

Ordea, hauxe da PSNren gobernuaren balorazio orokorra euskararentzat, “eremu mistoan” eta “ez-euskaldunean”: 0 puntu ematea. Epaileek eskatzen zuten bezala, justifikatu al du %0ko balorazio hori?

Aipatutako deialdiak:
https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2020/41/14
https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2020/41/15

Nafarroako Gobernua hasi da eremu mistoan euskara ez puntuatzen
Joseba Otano

Administrazioan Euskaraz Taldea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude