Nafarroako Egunkaria, gure ikurren alde

Nafarroako Egunkaria, gure ikurren aldeDiario de Navarrari ez zaio Ernairen ekintza gustatu. Bi orrialde oso eskaini dizkio, ostiralean bat eta igandean beste bat. Baina begira zer argazki erabili zuen berria emateko (barkatu kalitate txarra).

Hala zegoen lehen, esaten digu. Kontua da argazki horretan eraitsi den ikur bakarra ez dela Osborneren zezena; irudi arkaiko bat ere agertzen zaigu: seinale ofizial bat ele bietan (Pamplona/Iruña) Nafarroako hegoaldean. Noaindik hegoaldera jadanik ez dago horrelakorik. 2000. urtetik aurrera, UPNko gobernua den-denak aldatzen hasi zen (baita eremu mistoan ere, oker ez banago), denon dirua baliatuz, erdara hutsean izan zitezen. Baina eraispen haietan ez zuen deus makurrik ikusi ordenaren aldeko gure egunkariak.

Nafarroako Egunkaria, gure ikurren alde

Nafarroako Egunkaria, gure ikurren alde