Nafarroa Garaian D ereduan matrikulatzen direnen kopurua mantendu da aurten

British eta TIL ereduek oraindik ez dute euskarazko matrikulazioetan eraginik izan Nafarroa Garaian. Aurten ikasleen %22,04ak euskaraz ikasiko ditu gizarte, ingurunea, matematika eta soinketa besteak beste. Beraz, D ereduan matrikulatutakoen kopuruak goiti egin du arin. Hala ere, Nafarroako Gobernuaren hezkuntza politikak ez du ahalbidetuko nafar gazteen euskalduntzea. Izan ere, G, A, B eta British/TIL ereduetan ikasiko baitute gehienek. Bestalde, gaztelera hutsezko ereduak beheiti egin du inglesezkoaren (British/TIL) onerako. Hondarreko eredu honek hasieran ez zuen gurasoen konfidantza lortu, baina gutxinaka-gutxinaka ari da jendartean txertatzen. 3 urtetik beheitiko hezkuntzan matrikulatu direnen %25,51ak aukeratu du.

MzM2OA==

G eta D ereduak ditu ardatz British/TIL ereduak eta atzerriko hizkuntzan eman ohi diren irakasgaiak inglesez emateko parada ematen du. Batik bat G ereduan oinarrituriko ereduak aurkitzen ahal dira Nafarroa Garaian, baina iparraldean badira inglesa gehiago txertatu duten eta euskarazko ereduan oinarrituta dauden zentruak. Aurten izugarri hazi da Nafarroako Gobernuak 2007an paratutako eredu hau, matrikulatuen %17,71ak egin baitu haren alde, iazko %6,71a sobera gaindituz. Egun 20 zentruk eskaintzen dute hezkuntza eleaniztuneko eredu hau Nafarroa Garaian.

MzM2OQ==Euskarazkoa da D eredua, gaztelerazkoa G eredua, A eredua erdalduna da baina euskara irakasgaiarekin, B ereduak euskaraz ematen ditu irakasgaietako batzuk eta British/TIL ereduak ingeleraz ematen ditu irakasgaietako batzuk.

Irudia | eskola | alamosbasement | Creative Commons By SA
Irudia | 2004tik 2010era matrikulazioen garapena Nafarroa Garaian (ehunekoetan) | zuzeu | Creative Commons By SA
british-eredua, D eredua, g-eredua, hezkuntza, Nafarroa Garaia, Nafarroako Gobernua
Iker Tubia

BARDO GORRI NAFARRA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude