Barcinaren 4 puntuak ustelkeriaren aurka egiteko

barc
Nafarroan argi izpi bat ikusi daiteke enegarrenez. Bada arrazoirik berriro ere, aldaketaren sugarra piztuko dela pentsatzeko. UPN eta PSN alderdiei bete betean harrapatu zaie joko zikinetan sartuta. Baina aldaketa sozial honek, erantzun honek, izango al du bilakaera politikorik?

Gogoratzeak merezi du. Ekar ditzagun UPNko Yolanda Barcinak, duela ez asko, ustelkeriaren aurka egiteko planteatzen zituen lau puntuak:
1- Ustelkeriagatik auziperatutako pertsonak alderditik botako dira segituan.
2- Kondenatuak izan direnak, kondena amaituta, ezingo dute ez kargu publikorik, ez kofiantzazko kargurik bere gain hartu.
3- Alderdi politikoek donazio pribatuei uko egin behar diete.
4- Alderdi politikoek daukaten dirua besterik ez gastatzea, eta prestamo bat eskatu behar badute, edozein norbanakoren kondizio berberetan izatea.
(3 minutu eta 54. segundutik aurrera)


Bada, goiko 4 puntu hauek orain beteko balira, asko garbituko litzateko nafar erakundeetako panorama. Prestatuta al dago abertzalegoa erreleboa emateko? Geroa Bai, EHBildu eta Ezkerrak izango al dute erreflejorik alternatiba bakar eta indartsu bat egituratzeko? Egonen al dira egoerak eskatzen duen mailan? Zer esanik ez, PSN eta UPN baino aurrerago badira polean.

Argi eta garbi esateko: Orain ala inoiz ez.

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.

13 pentsamendu “Barcinaren 4 puntuak ustelkeriaren aurka egiteko”-ri buruz