Nabarra Libre Irratiaren bosgarren saioa entzungai

Arabako herrialde nafarretik emitituz, Nabarra Libre Irratian Martin Aldabek nafar paradigmari atxikimendua erakutsi diotenei informazioa bidaltzen die noizean behin. Dagoeneko bosgarren saioa dago entzungai eta aurrekoetan bezala, Nafarroa Osoaren aldarria egiten da Interneten bidez. Nafarroako Estatua berreskuratzeko ahaleginetan Nafarroako Errege Etxeak eta NBK-k egindako ekimenen berri ematen dute bertan, baita Nafar estatuaren historia kontatu ere.

Nabarra Libre Irratiaren gunea

Irudia | Nabarra Libre Irratiaren gunea | J. Palazioberri | LGPL

Berriemaile eta irakasle-ikaslea. Laikoa, aurrerakoia, nafarra... Osasuna dut futbol talde nahiena.