Ñabarduren garrantzia

ODU3

Interesgarria da komunikabideek nola eragiten diguten aztertzea. “Esan zer jaten duzun, esango dizut zer zaren esan ohi den bezala, “Esan zer irakurtzen-entzuten duzun, esango dizut zer pentsatzen duzun” esan genezake askotan. Gero eta argiago ikusten da hedabideetako edukietan ezer ez dela nahi gabe egiten. Argitaratzen diren albisteak, argitara ematen ez direnak, gordetzen direnak, erabiltzen diren hitzak eta generoa, nola erabiltzen diren, testu batean esaten dena eta esaten ez dena, esaten den horren ordena… guztia kontrolatu nahi da. Guztiak baitu jasoko duenarengan eragina. Eta zenbait eta sotilago, are eraginkorrago.

Hori banekielako ez naiz batere harritu gaur Euskadi Irratian, igandean Leitzan gertatutakoaz eginiko salaketaz ari zirenean, “Leitzako Pello Zabalo alkateak” beharrean, “Leitzako Pello Zabalo, ANVren izenean aurkeztu zen alkateak” entzun dudanean. Itxura denez, ez da kategoria bera. Ñabarduren garrantzia!

Irudia | Ez da gauza bera bat edo bestea irakurtzea | Aunt Owwee | Creative Commons By SA

ITSASGORAN - Irakaslea ofizioz, Idazlea afizioz