Nabar Mickey Mouse ala colonial syndromea?

Nabar Mickey Mouse

Zer da “imperialista” izatea? Ongi erabiltzen al dugu hitz hori? Nik, adibidez, arestian erabili dut iruzkina egitean. Zalantza dut, orain, zuzen erabili ote dudan, eta uste dut ezen azalpena eskaini beharrean nagoela.

Zergatikan jo daiteke APDan Frantziako imperial Statuaren 5. Republicako 1958.eko Constitutionearen idearia nahiz NFEan eta EAEan Espainiako imperial Statuaren 2. Restaurationeko 1978.eko Constitutionearen idearia imperialistatzat?

1. Sektaria delakotz: gizabanako guztiak taldeka banatzen ditu “lagunak” edo constitutionalistak eta “etsaiak” edo immigranteak nahiz nationalistak bereiztekotz. Idearia onhartzen ez duen oro etsaia da, immigrantea nahiz nationalista. Frantzian nahiz Espainian bizi diren persona guztiak hiru talde hauetako batean daude: immigranteak, nationalistak edo constitutionalistak (1958.eko frantziar imperial Constitutionearen nahiz 1978.eko espainiar imperial Constitutionearen idearia onhartzen dutenak). Horren arabera osatu behar da herritarren errolda berria. Helburua imperial Statuen baithako herritar guztiak frantziar nahiz espainair bilakatzean etzaten da.

2. Fanatikoa eta intolerantea delakotz: frantziar nia nahiz espainiar nia ez den gainerako subjektivutasunak ukatzen dituelakotz, ez dago iritzietarakotz lekurikan, egia absolutua delakotz. Ezinezkoa da nabar niaren existentzia. Horrela, aukera bakarra historiko imperial kontakizuna eta handikan ondorioztatzen den politiko strategia eta politiko proiektua onhartzea da: imperial egia delakotz, absolutu egia delakotz, oso egia delakotz. Onhartu ezean, gizabanakoa immigrantetzat edo nationalistatzat, edo are okerrago terroristatzat, jotzen da, hau da, etsaitzat.

3. Totalitaria delakotz: bi imperial Constitutioneek idearia onhartzen ez dutenei meritukratiko eskubideak ukatzen dizkiete. Berez, meritukratiko methodoa behin-behin-behinean bertan beheiti utzi nahi du guztiontzat, meritukratia etsaiaren menpekoa delakotz, etsaiaren morroi; bertan beheiti utzi, bederen, frantziar plutokratia nahiz espainiar plutokratia osorikan applicatzekotz egoera iritsi arte. Orduan, noizbait, nonbait, nolabait, meritukratiko methodoa berreskuratuko omen litzateke, ez lehenago. Hau da, imperial Statuetan bizi garen herritar oro osoki frantziartu nahiz espainiartu ondoren. Bien bitartean, meritukratiko methodorikan erabili gabe aukeratutako imperial direktori batek gidatu du processua. Horrela izan da, bederen, 400 urtean Atlantiko Pirinioetako Departamenduan edo APDan eta 500 urtean Nabarroko Foru Erkidegoan edo NFEan nahiz 800 urtean Euskal Autonomia Erkidegoan edo EAEan.

4. Xenophoboa delakotz: invaditu, occupatu nahiz conquistatu soveranu Statua descolonizatu nahi duen oro imperial Constitutioneen kontra dago, jatorrizko ezagugarriak galdu eta imperial Constitutionearen ideariak ezarritakoak onhartzen ez baditu. Norbanakoen ideologia eta politiko jarreraz gain, euren jatorria ere kontuan hartzen du: immigrantea da, nabarra da, bretainiarra da, catalandarra da, meritukrata da. Horren ondorioz, “immigrante/constitutionalista” edo “nationalista/constitutionalista” bereizketa egiten du, lehena Frantziatikan nahiz Espainiatikan kanpo ethorritako etsaientzat, bigarrena idearia onhartzen ez duten bertoko etsaientzat.

Orduan, imperialista hitza erabiltzea egokia al da? Hauek ez dira historiko imperialismo ezagugarriak, edo hobeto erranda, ez dira guztiak. Baina hitzaren erabilera arrunta, karrikakoa, onhartuz gero, egokitzat jo daiteke. Bestela, zer pentsatuko genuke baten batek honakoa erranen baligu: Scotia eta Canariak nabar lurraldeak dira, han, hurrenez hurren, XII. mende arte eta XVI. mende arte euskara hitz egin baitzen, Nabarroa natione bakarra eta zatikezina da, eta Scotian eta Canarietan hau onhartzen ez duen oro traidorea da, ez du inolako meritukratiko eskubiderikan egia onhartu arte; areago, Nabarroa traidorez beteta dagoenez eta historiko norabidea desitxuratzen dutenez, onena meritukratia eta hauteskundeak bertan beheiti uztea litzateke, guztiak nabar sentitu arte.

Nik horrelako persona bati imperialista deituko nioke, zalantzarikan gabe, hagitz akademikoa izan gabe ere. Eta, nabarra izanda Scotian eta Canarietan imperial Statuaren zerbitzurat biziko balitz, bai-eta colono ere. Gainera, agian, “xenophoboa”, “integrista” edo “fundamentalista” deitzea ere ez legoke sobera. Eta, noski, bertoko constitutionalistei internationalismoaren solidaritatearekin laguntzea,  bertoko collaborationistak eta colonialistak agerian uztekotz.

36 pentsamendu “Nabar Mickey Mouse ala colonial syndromea?”-ri buruz

  • Izarpezelai 2013-07-16 20:45

    Penagarria Zuzeu bezalako komunikabide batek onartzea holako artikuluak, ortografikoki akatsez beteak eta hizkuntza ez-estandarizatu batean idatziak. Onartuko al luke gaztelaniazko komunikabide batek “andaluzez” idatzitako testua? Zergatik onartu behar dugu guk holakoak? Nik uste nuen hau web-orrialde serio bat zela, euskal kultura eta hizkuntzaren aldekoa, baina mota honetako artikuluak irakurri ondoren zalantzak ditut… Gure hizkuntzari prestigioa eman ordez, Errazkin jaunaren artikuluekin Zuzeuk euskara zatarra eta baldarraren aldeko hautua egiten du. Berriz diot, penagarria….

    • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-17 10:17

      “Penagarria Zuzeu bezalako komunikabide batek onartzea holako artikuluak, ortografikoki akatsez beteak eta hizkuntza ez-estandarizatu batean idatziak.”
      //////
      Orduan, zuk ZuZeu-ri ni censura nazan eskatzearen arrazona ortographiko erroreak eta standardgabetasuna dira. Agian, ni ez naiz bat ethortzen autonomiko Hizkuntzaren Akademiak burutu duen hizkuntzaren batasunarekin. Hemen eta orain, guztiok ez dugu bakar pensamendua. Ni zalantzez beteta nago, beldurra ematen dit bere buruaz hain seguru dagoen edonor. Zuk bertzeri eskatzen diozu nire iritzia censuratzekotz, eta gainera anonymoki. Lotsagarria.
      //////
      //////
      //////
      “Onartuko al luke gaztelaniazko komunikabide batek “andaluzez” idatzitako testua? Zergatik onartu behar dugu guk holakoak?”
      //////
      Zergatikan, zu bezalako colaborationistek, comparatzen duzue hainbertze espainiara eta euskara, ez al daude mundua bortz mila hizkuntza baino gehiago? Ez ahal da zure pensamena colonial syndrome baten agerkizuna? Eta Espainiako hegoaldeko lurralde den Andaluzian hitz egiten duten espainiara dialekto bat da, ez hizkuntzaren maila bat. Nik idazten dudana Euskara Garatuaren baithako goi-euskara da. Eta nola goi-euskara garabidean dagoen seguru nago ezen errore aunhitz burutzen ditudala.
      //////
      //////
      //////
      “Nik uste nuen hau web-orrialde serio bat zela, euskal kultura eta hizkuntzaren aldekoa, baina mota honetako artikuluak irakurri ondoren zalantzak ditut…”
      //////
      Bada, nik uste nuen ezen BERRIA egunkarian ez nindutela censuratuko eta ezen dialogoaren bidez kontraerranen agerkundea bideragarria zela. Baina, ez. Eta? Agian, Zuzeu-k nire artikuluak ez argitaratzea lor dezakezu, egin ezazu pressionea. Benetan, lor dezakezu. Munduan milioika judutar, khristiano, musulman, capitalista, communista, feminista daude, baina horregatikan arrazona ahal dute?
      //////
      //////
      //////
      “Gure hizkuntzari prestigioa eman ordez, Errazkin jaunaren artikuluekin Zuzeuk euskara zatarra eta baldarraren aldeko hautua egiten du. Berriz diot, penagarria…”
      //////
      Zer da hizkuntzari prestigioa eskaintzea? Hain normativizatuta dagoen colonia bateko colonizatu hizkuntzaren standard-a jarraitzea? Sarri hitz egiten da normalizationeari buruz, Donostiako portuan metalezko barandak jarri dituzte! Jorge Oteitza jaunaren dialektika, non, noiz, nola dago? Zer gerthatu zaigu? Non, noiz, nola galdu gara? Non, noiz, nola dago askatasuna? Nik nahiago dut merituaren eredua eta ez akademicismoa. Euskaltzaindia respectatzen dut, eta iduritzen zait ezen ahal dutena egin dutela, egiten dutela, eginen dutela. Baina, ni universitaria naiz eta Euskaltzaindiak ez dit nahi eta behar dudan euskara eskaintzen. Hemen eta orain, Euskara Batuaren inguruko eztabaida sakon bat piztu behar da, eta Euskara Garatuari bidea eman behar diogu. Gauza bat da autonomiko euskara, bertze bat statal euskara. Nik statal euskara behar dut. Hala ere, irakurri ahal duzu José Luis Álvarez jaunaren hastapeneko euskara, bada, anonymo jaun edo anderea, nik euskararen garapena gogoko dut. Niri Lauaxetaren nahiz Lizardiren euskara laket zait, eta aunhitz ikhasi dut eurengandikan. Etxahun Iruri jauna maisu bat iduritzen zait, eta gero Miranda, Álvarez, Saizaharbitoria, Aresti, Krutwig, Atxaga, Sarrionandia, Cano eta Uribe jaunen euskararekin gozatu egiten dut; eta zer euskara differentea duten! Ni Mirandaren eta Krutwig’en traditionekotzat dut nire burua, nire saiakerak, nire poemak, nire sonetoak eta nire romanak ez ditut argitaratuko. Zergatikan? Bada, ez dudalakotz sufferitu nahi. Soilikan nire lagunek irakurtzen dizkidate, eta kito. Badakit non, noiz eta nola bizi naizen.

  • Hik esan aurretik 2013-07-16 20:53

    …no comment… hoi nibela txo, enpiñ…

    • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-17 10:27

      Agur “Hik esan aurretik” jauna:
      Bai, hau da dugun libella. Gainera, ni egunero internet-en saiatzen naiz google uk angalaraz erabiltzen eta hauek guztiek euren bizitza frantziaraz eta euskaraz nahiz espainiaraz eta euskaraz burutzen dute. Descolonizationeak radicala izan behar du. Gurean euskararen eta ingalararen arteko harremana natural-natural-natural sartu behar dugu. Adibidez, consigna gisa “nabar” adjectivua erabiltzea, horrela badakigu nor dagoen Nabarroko Euskal Hiriaren Lehen Politeiaren, edo nahiago baduzu Nabarroko Euskal Statuaren Lehen Republicaren, alde. Hitzaren era zaharrena da: nabar >>> napar >>> nafar, edo barre >>> parre >>> farre, edo alber >>> alper >>> alfer. Eta abar. Eta abar. Eta abar.
      Eutsi, borrokatu eta irabazi.
      Izan ongi.

  • Nik, serio, ZuZeuren txoko berezi bat sortuko nuke gure “argiztatuek” lasai idatzi dezaten, Krutwigeraz, Miranderaz edo Atlantiseko bizkaieraz.

    Super interesgarria iruditzen zait (serio), eta pena litzateke historiaren lerro alternatibo batetako euskeran eta historiaren lerro alternatibo batetako gauzei buruz idazten duen jendea galtzea, baina ez dakit nik prest gauden egun batean bai eta bestean ere bai azalean honelakoekin topo egiteko.

    Ezin da sortu ZuZeuren bertsio paralelo bat? ueZuZ, adibidez?

    Alice ispiluaren bestaldetik daukagu begira…

    PS: Andoni, zer da zure burua estekekin spameatze hori? Ez al zinen ari bada Gonzalori erantzuten?

  • Hik esan aurretik 2013-07-16 21:50

    …jendea gustura hondartzan tripaz gora eh…

    Xabier, Gonzalo, animo, ziur nire moduan Nabarra militarki okupatu osoan badela hamarnaka fhriki zuen erantzunaren zain!

    Andoni honen etorriarekin domina mordoa jaso behar duzue! Aupa!

    Bazan garaia

    Eutsi, borrokatu, irabazi

    • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-17 10:59

      Agur “Hik esan aurretik” jauna:
      Etsai gogorrak ditut. Nire iritzian kanpo-etsaia bezain gogorra barne-etsaia da, ez opprimatzen gaituelakotz, baizikan-eta ez digulakotz askatzen uzten.

      • Hik esan aurretik 2013-07-17 12:35

        Urte luzetan izan diadan senthipena ENAMaren baitan; kideen arteko phurgen ondorioz kide askok etsaia bera baino etsaiagotzat jo izan diate kidea bera.
        Horrek ze zentzu du? Nor da nor askapen mugimendu baten baitan askatzaile onak eta txarrak nortzu diren definitzeko?

        ENAMari bere osotasunean oraindikan diodan errespetuaren baitan (mahai gainean odolik onena baita) zergatik ez da herrietan gertatzen ari den errealitate hau behingoz agerian uzten??

        Herrietako sendi-lobby politikoen jardunaren ondorioz ematen den inoperantzia eta honek azken hamarkadan ekarri duen amerkide fin gehiegiren desmobilizazioa, onartezina dialektika askatzailearen baitan.

        Dominen totalitarismoarekin bukatzeak mesede besterik elioke egingo askapen prozesuari, bapatean ehundaka ta ehundaka amerkide finek kobazuloaren mitoa biziko luketelako. Hor kokatzen diat nik insurrekzio berrirako indarra.

        Irabaztera goaz

        • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-17 13:12

          Agur “Hik esan aurretik” jauna:
          Egokia. Hala ere, niri ez zaidak amertzale hitza gustatzen, eta are gutiago nabar amertzale idazten baduk. Ez bazaik abertzale hitza gustatzen, erabili ezak hertzale hitza, ez duk sexista. Beraz, nabar hertzalea izanen litzatekek.
          //////
          Bai, egia duk. Jende aunhitz desmobilizatuta zagok. Baina, ez armatu borroka dela-eta, baizikan-eta galtzailearen dialektika garatu delakotz. Hemen eta orain, hertzalekundeak, bai ezker, bai eskuin, Antikolonialista Dialektika besarkatuko balu, eta are sakonago, Meritukratiko Dialektika besarkatuko balu, hemen eta orain, constitutionalista guztiok Nabarroko Euskal Statuaren Lehen Republicaren bidean baino Nabarroko Euskal Hiriaren Lehen Politeiaren bidean egonen ginateke.
          //////
          Zuri zer iduritzen zaizu Meritukratiko Manifestua?
          111 Sendikoikeriari ez.
          222 Lagunkoikeriari ez.
          333 Bazterkoikeriari ez.
          444 Aukeren Berdintasunari bai.
          555 Merituaren Saritzeari bai.
          666 Jaraunspenari %100 zerga.
          //////
          Eta importanteena gizona askatu eta matriarkhatua abolitu.
          Eutsi, borrokatu eta irabazi.
          Izan ongi.

          • Hik esan aurretik 2013-07-18 00:31

            1-Amak erdi-tu ninduen bere barrunbeetan 9 hil igaro ostean. Pertsona oro kaleratzen gaitik mundura bere berna artetik amak. Sekula ez ahaztu eta gutxiago obbiatu emakumea sorgina denik.

            2-Genero banaketa duk lehen inposaketa. Jaiotzaz fisiologikoki %99,9 an berdin berdinak gaituk. Inposaketa zehatz eta deliberatu batek egiten gaitu desberdin, ez da banaketa natural bat. Gizon moduan hezitako emakumea zer da? Emakume bezela hezitako gizona? Zentzurik ba al du genero banaketa honek inposaturiko rolen baitan sortzen diren baldintza sozialak hain garbiak izanik?

            3-Gizona askea da. Gizonak bere burua lotzea onartzen du koldarra delako. Gizonak askatzeko desgizondu egin behar du. Gizontasuna inposaketa eta jerarkizazio hutsal bat besterik ez da. Guztiz kaltegarria. Nik pitodun lesbianatzat diat ene burua… hainbeste axola al dik hankartean dugunak? Ez al da kontraesana meritokrazia aldarrikatu eta balizko baldintza genetikoak dialektika askatzaile sozialaren aurretik ezartzea?

            Nik hau sinesten diat irmoki. Genero banaketa alienaziorako lehen mailako baldintza sozial moduan erabiltzen dutela izabanakoa aske izatearen aurka daudenek. Ideologia ez duk pitodunen kontua, ez eta kultura ere. Balio unibertsal energetikoak besterik ez dituk, giza garapenerako sortutako bitartekoak.

            Beste guztian uste diat bat hartuko genukeela, ene pentsaera ere matizez josia delarik eta bat hartzea luzea izango delako ustea diadan arren. Edukiak bezainbeste garrantzi dik edukia burura eramateko determinazioak.

            Irabaztera goaz

          • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-18 08:43

            Hembrismo 2013:
            http://www.youtube.com/watch?v=c_pEIKwwQ8o

  • ?????????????????????????????????????

    • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-17 11:01

      Agur Galder González jauna:
      Anticolonialista Dialektikari zuk diozun erantzuna hau bada, hau irabazita dago.
      Eutsi, borrokatu eta irabazi.
      Izan ongi.

    • Hik esan aurretik 2013-07-18 10:49

      Batere ados bideoak dioenaekin.

      Femeninsmoak genero berdintasuna aldarrikatzen du, borrokatzen du.

      Emakumea da munduko lehen 3 negozio emankorrenetako bat dinamizatu eta beren beregi pairatzen duena, hots puta izatea. Gizonaren gezurra eta koldarkeria bideratzen dituen disziplina hau existituko ez balitz non legoke gizon ezkondu heterosexuala???Bere garaian sutan erre zituzten euskal emakumeei gorazarre egiten diet . Amari gorazarre.

      Haziak zuhaitza sortzen du ados. Zuhaitzak fruitua ematen. Haziak fruitia ematen du? bere hortan ez.

      • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-18 10:55

        Hazirikan gabe fruiturikan ez.
        Guk ereiten dugu, guk erabakitzen dugu.
        GIZONA ASKATU!!!

  • Galder Gonzalez des-kolokatuta dago. San Ferminetako biharamuna ala bere herriari buruzko ignorantzia? Eh… Ah, bai. Joder, Galder, asteartea da, fundamentu pixka bat…

    • Eta zuk errespetu pixka bat, arren.

      • Errespetua? Nire alabak hamaika urte ditu eta, antza, hobe ezagutzen du herri honen historia zuk baino… Mesedez, Galder, mugimendu politiko batean parte hartzeak maila bat eskatzen du… Ni, Sortuko kide bezala, lotsatu egiten naiz zu bezalakoak alderdi barruan izanda. Ez baduzu ulertzen, liburutegira joan, liburu bat hartu eta irakurri. Ez dizu lotsarik ematen eztabaidatzeko gai ez izateak usaindu ere egin ez duzulako? ZuZeuko irakurle asko nazkatuta gaude zu bezalakoekin… guztia mediokrizatzen duzue, ez duzue gaiez dagokion moduan eztabaidatzen uzten. Intoxikazioa eta intoxikazioa. “?????????????????????????????????????” Zer da hori? Mozolo aurpegirik ez. Argudioak, Galder, argudioak. Politika. Arrazoia. Hartu eta eman. Baina eman zerbait, mesedez.

        • Gehiago esango dizut. Ez nuen uste historiaren ezagutza bereziki erabilgarria izango zenik politikarako, baina Andoni honek dioena oso interesgarria da. Hau berria da. Pentsatzen hasi naiz erakundea hau erabiltzen hasi izan balitz orain urte batzuk ez ote geundekeen beste egoera batean. Nork jarraituko lieke alderdi kolonialistei? PNVk ere entzun beharko lituzke bereak eta bi, kolonizazioan kolaboratzeagatik…..

          • Xabier Makazaga 2013-07-17 09:39

            Esan duzun guztia, eta tonua, egiazkoak badira, ??????????????????????????????

          • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-17 11:08

            Agur Ortzi jauna:
            Zu Anticolonialista Dialektikaren botereaz ohartu zara. Biziki pozten naiz, eta gainera Sortu ezkertiar collaborationista alderikoa zara. Arren eskatzen dizut, eztabaida ezazu zure adiskideekin honetaz, horretaz eta hartaz. Kontraerran aunhitz daude, eta kontraerranak ageri behar dira. Dialogo aunhitz.
            Eutsi, borrokatu eta irabazi.
            Izan ongi.

          • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-17 11:12

            Agur Xabier Makazaga jauna:
            Gonzalo Etxague jaunak izkiribatu “Donald ahateak Mein Kampf irakurri zuenekoa” sarreran zure sarrera bati erantzun egin diot, eta gero zuk ez didazu erantzun.
            Nik burutu sarrera honetan Ortzi jaunari erantzun diozu, baina niri ez. Zeren beldur zara?
            Eutsi, borrokatu eta irabazi.
            Izan ongi.

        • Ba zuk zeuk. Irakurri ponentziak, batez ere sujetu politiko eta iraultzailaren zatia eta gero tipo honek esaten dituen babukeriak (1. artikuluan xenofobia defendatzen du, 2.n artikuluan matxismoa, 3. artikuluan ultra-eskuineko sekta baten proselitismoa) konparatu.

          • Hik esan aurretik 2013-07-17 12:38

            Esan egia Galder, heuk irakurriak dittuk ponentziak osotasunean?? Bazakiat ezetz.

            Nik aztertuak ditiatt bere orotasunean.

            irabaztera goaz

        • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-17 11:05

          Agur Ortzi jauna:
          Zu Sortukoa zara, eta ez zara collaborationista. Pozten naiz. Beraz, constitutionalista al zara?
          Eutsi, borrokatu eta irabazi.

      • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-17 11:03

        Respectatzen ez duenak ez du respecturikan merezi.

    • Xabier Makazaga 2013-07-17 09:41

      Ortziri zuzendu natzaio, jakina.

    • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-17 11:02

      Umorea eskertzen da.

  • Motel,

    Ametitu behar diat hik idatzitakoak entretenimendu itzela ditukela. Hire Ludwigera aldrebes horrek nobela historiko kutsu galanta ematen ziok gainera. Barkatuko duk ignorantzia, baina hemen batzuk ez gaituk letretakoak eta batua merke honekin konformatu beharko diagu.

    Baina bestalde, pentsatzen hasita nagok adierazpen askatasunaren defentsa absoluto horren atzean ez ote zagokeen onartezinak dituken astakeriak defendatzeko grina baino. Eta hire zirikatzaile azalaren atzean ez ote haizen benetazko intolerante arriskutsua izango . Dei nazak Stalin nahi baduk, baina nik uste bagaitukela batzuk zalantza bera diagunak.

    Hire statalismoak inongo arrakastarik izatea nahi baduk, has haiteke marketinga pixka bat gehiago lantzen. Herri honetan filologoak ez baitzituk gehiengoa, eta bai ordea emakumeak. Nabar Statua herritarren erdiaren kontra eraikitzeko asmoa baduk, jai daukak! Ta eskerrak!

    Izan ongi,

    • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-17 11:50

      Agur Oliber jauna:
      Ni ez nauk demokrata, ni meritukrata nauk. Desberdina duk.
      //////
      //////
      //////
      “Ametitu behar diat hik idatzitakoak entretenimendu itzela ditukela. Hire Ludwigera aldrebes horrek nobela historiko kutsu galanta ematen ziok gainera. Barkatuko duk ignorantzia, baina hemen batzuk ez gaituk letretakoak eta batua merke honekin konformatu beharko diagu.”
      //////
      Pozten nauk hi entretenitu bahaut. Nire amona hondarrabiarra duk, eta bere ahizparekin noka hitz egiten dik, bere euskara laburtar (Biriatu) eta menditar (Bera) nahasketa duk, azken hondarbiar nativuak, “dut” eta ez “det”, “aunhitz” eta ez “asko”, “karrika” eta ez “kale”. Euskara Batuak onura haundia egin ziguk, baina bai-eta kalte haundia ere, bazterrekooi, bai-eta bizkaitarrei ere. EAEa den colonial administrationea nahiz politiko geographia ez duk, zorionez, osoki homogeneoa. Nire euskara ez duk “Ludwigera”, nire euskara Euskara Garatuaren goi-euskara duk. Ni irain nazakek, baina ez zioat inori utziko Federico Krutwig jauna irain dezan. Euskara Batua ez da gauza txarra, ahal zutena egin ziaten, eta euren lanari esker biziraun diagu. Ni ere ez nauk letretakoa, eta errorez beteta nagok.
      //////
      //////
      //////
      “Baina bestalde, pentsatzen hasita nagok adierazpen askatasunaren defentsa absoluto horren atzean ez ote zagokeen onartezinak dituken astakeriak defendatzeko grina baino. Eta hire zirikatzaile azalaren atzean ez ote haizen benetazko intolerante arriskutsua izango . Dei nazak Stalin nahi baduk, baina nik uste bagaitukela batzuk zalantza bera diagunak.”
      //////
      Hire moralaren, ethikaren edo ohituraren arabera izanen dituk nire iritziak astakeria. Ni ez nagok zirikatzen. Ni nire iritzia ematen ari nauk. Eta hire iritzia ez duk boteretsuagoa bilakatuko hik bezala pensatzen diatenak bilduta. Munduan milioika judutar, khristiano, musulman, capitalista, communista, feminista zeudek, eta horregatikan arrazona al ditek? Milioika izateagatikan?
      //////
      //////
      //////
      “Hire statalismoak inongo arrakastarik izatea nahi baduk, has haiteke marketinga pixka bat gehiago lantzen. Herri honetan filologoak ez baitzituk gehiengoa, eta bai ordea emakumeak. Nabar Statua herritarren erdiaren kontra eraikitzeko asmoa baduk, jai daukak! Ta eskerrak!”
      //////
      Hain zuzen ere horrek galdu dik Herri Batasuna: marketing-ak eta europeartzeak. Gu gaituk europearrenak, ez diagu inoren lectionerikan behar. Izatekotan gainerako europearrekin Europako Estatu Batuak constituitu behar izanen genikek, eta ez imperialista Alemania honen IV. Reich hau. Gainera, zure gustuaren alde, Europako de factu-zko buruzagia “kanzlerin” bat da, eta… demokratikoa. Adolf Hitler jauna ere demokratikoki hautatu zuten. Hala ere, galde divortiuengatikan seme-alabak galdu dituzten hamar milaka aitei…
      Eutsi, borrokatu eta irabazi.
      Izan ongi.

  • Hik esan aurretik 2013-07-17 01:17

    Ortzi, hitzez hitz, enikek hobeto esaten asmauko.

    Hire militantzia aipatu duanezkero, nik orain ezer arte nian berdina, eta hire iritziaren irmotasun, zintzotasun eta argitasunaz harriturik erreflexio bat; urte luzetan ezker abertzaleko militantzian eman den deklibea errepresioan eta ilegalizazioek sortutako kalteen baitan justifikatua izan da; pertsonalki urteak zaramatzaat ezker abertzaleko gehiengo nazional-katoliko (morala eta xantaia emozionala arrazoia eta ideologiaren aurretik) guztiz dogmatikoaren existentzia arrazionalizatu nahiean; ageri-agerian arrazionalizatu ezin den zerbait, desideologizazio, noraez eta etsipenean baitu iturburua. Baina azken egun hauetan ematen ari den maila ideologikoa ez ote da askapen nazionalean nazional-katolikoen txiringitoa amaitzeko bidean delako ebidentzia irrefutable bat?

    Gauza bat da erdi izkutuan Zutik EH!ren garaian konfidantza osoko kideon artean Iparla trukatzea beste iturburu baten gisan (adibide bat jartze aldera) eta bestea publikoki kolonialista-kolaborazionista-estatalista trikotomiak hainbeste zale dituela baieztatzea. Zeri begira daramagu azken urteak?? Ze traidore klase gara?? Ixildu egin gara eta batzu gaituzte baina nola ez dugu kolpea lehenago eman?? Amari, gure amerriari, gorenean gorenari, makurrenean makurrenari,euskarari!

    Nabar amerri militarki okupatuak merezi du beste errespetu eta mailarik.

    Bazan garaia

    irabaztera goaz

    Independentzia da demokraziaren abiapuntua. Behin amerria deskolonizatzean eta deboluzioa eta barkamena ematen denean ikusiko dugu anti demokratikotasunean nola sakondu hala nahi izanez gero. Herria beti herria. Baina herri jantzi eta arduratsua, ez etsitua eta noraezean bere burua galbidera daraman sasi-lidertxoz gidatua.

    Gora herria, Nabar amerria.

  • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-17 12:49

    Agur “Hik esan aurretik” jauna:
    //////
    “Hik esan aurretik” eta “Ortzi” esker aunhitz zuen positivu iritziarengatikan.
    //////
    //////
    //////
    “Hire militantzia aipatu duanezkero, nik orain ezer arte nian berdina, eta hire iritziaren irmotasun, zintzotasun eta argitasunaz harriturik erreflexio bat; urte luzetan ezker abertzaleko militantzian eman den deklibea errepresioan eta ilegalizazioek sortutako kalteen baitan justifikatua izan da; pertsonalki urteak zaramatzaat ezker abertzaleko gehiengo nazional-katoliko (morala eta xantaia emozionala arrazoia eta ideologiaren aurretik) guztiz dogmatikoaren existentzia arrazionalizatu nahiean; ageri-agerian arrazionalizatu ezin den zerbait, desideologizazio, noraez eta etsipenean baitu iturburua. Baina azken egun hauetan ematen ari den maila ideologikoa ez ote da askapen nazionalean nazional-katolikoen txiringitoa amaitzeko bidean delako ebidentzia irrefutable bat?”
    //////
    Une batzuetan pundu sakon batzuek ukitu dituzu. Ongi. Hausnarketa evidentea hau da: bakhe garaian eta gerra garaian, zein da desberdintasunikan haundiena? Bada, ezen gizon heterosexuala eta emakume heterosexuala bereizita bizi direla. Ideologia gizonak garatzen du, bethi. Bere ondoan beti dago emakumea. Ama, emaztea, alaba; ezagunak. Nire iritzia nabar pensamenduarentzat dynamita hutsa da, eta lehengo borroka guztien ondarearekin hybridatuta gure Herriaren descolonizationea ekartzen ari du. Norbaitek Augustin Chao jauna (APDa) eta Artuno Campión jauna (NFEa) nahiz Sabino de Arana jauna (EAEa) iraintzen baditu, ni iraintzen nau. On bidean, aberriaren edo amerriaren aitak iraintzen dituena, ni iraintzen nau. Goiti Nabarroko Euskal Hiriaren Lehen Politeia!
    //////
    //////
    //////
    “Gauza bat da erdi izkutuan Zutik EH!ren garaian konfidantza osoko kideon artean Iparla trukatzea beste iturburu baten gisan (adibide bat jartze aldera) eta bestea publikoki kolonialista-kolaborazionista-estatalista trikotomiak hainbeste zale dituela baieztatzea. Zeri begira daramagu azken urteak?? Ze traidore klase gara?? Ixildu egin gara eta batzu gaituzte baina nola ez dugu kolpea lehenago eman?? Amari, gure amerriari, gorenean gorenari, makurrenean makurrenari,euskarari!”
    //////
    Nik zure matriarkhalismoarekin ez dut bat egiten. Nazka-nazka-nazkatuta nago emakumeen moral bikoitzaz. Baina, gainerakoan bat ethortzen naiz. Izugarri gustatu zait golpearena. Mahai gainean “aski da” bat.
    //////
    //////
    //////
    Nabar amerri militarki okupatuak merezi du beste errespetu eta mailarik.
    Bazan garaia
    irabaztera goaz
    //////
    Berriz ere amakoikeriatan, baina tira. Hala ere, bai, egia da, Anticolonialista Dialektika irabazlearen dialektika da. Hein haundian match-aren erdia irabazi egin dugu, bederen, nitaz gain Anticolonialista Dialektika barneratu badugu. Gero, Meritukratiko Dialektika dago. Anticolonialista Dialektika dynamita bada, Meritukratiko Dialektika titadine da.
    //////
    //////
    //////
    Independentzia da demokraziaren abiapuntua. Behin amerria deskolonizatzean eta deboluzioa eta barkamena ematen denean ikusiko dugu anti demokratikotasunean nola sakondu hala nahi izanez gero. Herria beti herria. Baina herri jantzi eta arduratsua, ez etsitua eta noraezean bere burua galbidera daraman sasi-lidertxoz gidatua.
    Gora herria, Nabar amerria.
    //////
    Bai eta ez. Ni ez nago demokratiaren alde, zeren-eta gero ethortzen zaizkizu capitalistak, communistak edo feministak eta itzalezko kaka mediokrea jan behar duzu.
    Ni colonialismoaren eta glotophagiaren kontra nago.
    Ni hembrismoaren eta misandriaren kontra nago, bai-eta homonormativismoaren kontra ere.
    Ni consumerismoaren eta mediokritatearen kontra nago.
    Honen guztiaren aitzinean Ezkertiar Collaborationista Sociologiak zer egin du? Bada, zabor guztia irentsi, eta zaborran bilakatu. Ni birkyklagarria naiz, bikain. Gainera, Bilduk Gipuzkoako Ahaldundian ez du emakume bat jarri; arren. Gure Herri, Natione, Statu honetan secular DAMNATIONEaz solastu behar gara. APDan 400 urtean eta NFEan 500 urtean nahiz EAEan 800 urtean, eta hau ukatzen duen norbanakoa negationista bat da, reactionari bat da, collaborationista bat da. Han, Bizkaian, Bilduk adierazi zuen ezen Bizkaiak bere soveranu Statua ukan zuela. Bikain Bildu! Segi horrela eta hurrengoan nire bozka ukanen duzue. Erabil itzazue colonial institutioneak colonial Statua soveranu Statuan bilakatzekotz. Respecta ezazue APDko eta NFEko nahiz EAEko idiosynkrasia. Mendeak eramaten ditugu colonizatuta. Nire ulerkera arras conplexua da, eta matize aunhitz ditu, beraz eztabaida luzea izanen da.
    Eutsi, borrokatu eta irabazi.

  • Izarpezelai 2013-07-17 15:31

    Errazkin, burutik jota zaude. Zure iruzkinak irakurri ondoren, ondorio honetara iritisi naiz.

    Zuk iraindu nauzu lehen, beraz eskubide osoa daukat nik gauza bera egiteko. Zuk bezalako intolerante estalinistek beldurtzen naute. Ni independentista naiz, baina zu bezalako tipoekin ez dut nire Herriaren askatasuna lortu nahi. Agur betiko, fanatiko hori, ez dut minutu bat gehiago ere zurekin galdu nahi.

    • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-17 16:19

      Agur Izarpezelai jaun edo anderea:
      ///
      Ni burutikan egin da nago. Ongi. Zure iritzia da. Hala ere, ez zaizkit psykhologoak nahiz psykhiatrak gehiegi gustatzen. Ondorio horretarat iritsi bezara, ondorio sakonerat iritsi zara. Zorionak.
      ///
      Zuri gustatzen ez zaizun bezala pensatzen duen bat: burutikan egin dago. Bikain! Hala ere, mila aldiz repetetuz gero, agian burutikan eginda amai dezakezu.
      ///
      Ezkertiar Collaborationista Sociologian ez al dago xenophobo, integrista edo fundamentalista gehiegi? Alegia, erraten dutenak ezen gainerakoak burutikan eginda daudela. Nik galdera bat plazaratzen dut: Izarpezelai, Menditarra eta abar bezalakoak al dira Sortuko militanteak? Jakin nahi dut.
      ///
      “Zuk iraindu nauzu lehen, beraz eskubide osoa daukat nik gauza bera egiteko. Zuk bezalako intolerante estalinistek beldurtzen naute. Ni independentista naiz, baina zu bezalako tipoekin ez dut nire Herriaren askatasuna lortu nahi. Agur betiko, fanatiko hori, ez dut minutu bat gehiago ere zurekin galdu nahi.”
      //////
      Nik ez zaitut iraindu, nik definitu zaitut: zu ezkertiar collaborationista bat zara. Zu ez zara independentista bat, eta are gutiago constitutionalista bat. Hori bezain simplea da. Ni anticommunista bat naiz, beraz zaila da stalinista izatea. Beraz, ni ez natzaizulakotz gustatzen, ez duzu zure Herriaren, Nationearen, Statuaren colectivu askatasuna lortu nahi? Ah zer askatzaile petrala. Bada, nik bai, nik gure Herriaren, Nationearen, Statuaren independencia lortu nahi dut, eta lortuz gero horrek erran nahi du ezen collaborationistak constitutionalista bilakatu ditugula eta ezen colonialistak neutralizatu ditugula. Azken buruan, gure soveranu Statua, gainerako soveranu Statuak bezala, multiculturala baita. Horrela, %66 nabarrak eta gero ethniko minoriak: %23 espainiarrak, %6 frantziarrak, %5 gainerakoak. Ni ez naiz fanatikoa, nik zure erantzunari rational moduan erantzun dizut, eta zuk mental gaixotzat jo nauzu. Zu zara nire “Nabar Mickey Mouse ala colonial syndromea?” sarrerari uncritical moduan erantzun diona. Beraz, zu ni baino fanaticoagoa zara.
      Fanatismoa:
      https://en.wikipedia.org/wiki/Fanaticism
      Eutsi, borrokatu eta irabazi.
      Izan ongi.