Musutruk hizkuntzak lantzen

musutruk

Astean behin euskara eta ingelesa hitz egiteko geratzekoak gara, Bilbon.
Ordu betez hizkuntza batean aritu, eta gero trukean bestean aritzeko laguntza eskainiko dugu. Helburua euskaraz eta ingelesez berba egiteaz gain, Bilboko lekuetara bisitak egin, museoetara joan, solasaldi atseginak izan, jendea ezagutu eta ohiko mintzaltaldeek egiten dutena egitea, bai ingelesez zein euskaraz.

Ekimenaren filosofian, guzti hau musutruk egitea dago. Eman eta hartu. Jaso eta eskaini, hizkuntzak, jakintza, orduak….

Saretxo bat osatzen ari gara, ingelesdun gehiago beharko genituzke… eta kalean geratzeaz gain, sarean bertan be… idatzi, mezuak trukatu eta solasaldiak egingo ditugu, lantzean behin. Horretarako sareak aukera asko ematen dituela profitatuta.

Lehen hitzorduak Bilbon egitekoak bagara be, Baionan dagoeneko prest agertu dira zenbait lagun, eta beste leku batzuetan be #musutruk arituko den jendea batzen bada… aurrera. Ideia onak zabaldu eta hedatzearen alde gaudelako gu, libre beti ere.

Informazioa, mezu trukaketa eta hitzorduen berri: facebook.com/musutruk

Bilbo, euskara, Hitzorduak, hizkuntzak, inglesea, Kultura, musutruk
Patxi Gaztelumendi

kazetaria | eduki sortzailea| blogaria agit/prop 2.0 gaztelumendi.eus

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude