Birziklaview jarduera Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Museoen Nazioarteko Eguna

Gipuzkoako Foru Aldundiko Museoek Museoen Nazioarteko Eguna (maiatzak 18) ospatu nahi dute ICOM-en proposamenari “Gizarte jasangarri baterako museoak” helduz. Gizarte ez hain xahutzailea izaten, solidarioagoa izaten eta gure inguruneko baliabideei modu errespetagarriagoan probetxua ateratzen museoek publikoari kontzientziatzen duten zeregina aitortzen du.

Kontzeptu honetan oinarrituz, Zumalakarregi Museoak, Igartubeiti Baserri Museoak eta Untzi Museoak Birziklaview jarduera antolatzen dute. Gizon-emakumeen ekintzek ingurunearekiko duten eraginari buruz galdetuko diogu gure buruari.

HELBURUAK:

  • Aldi historiko ezberdinetako eremuaren eta paisaiaren aldaketen inguruan berriro hausnartu.
  • Gizarte jasangarri bat (hondakinen sorkuntza eta kudeaketa) sortzearen inguruko hausnarketa sustatu.
  • Natur inguruneen erabilpen arduratsua sustatu.
  • Sormenaren bitartez, zentzu kritikoa sustatu.
  • Museoetan burutzen ditugun jasangarritasunaren aldeko praktikak berrikusi.

DATAK: Maiatzak 16 eta 17

HARTZAILEAK:
6-12 urte bitarteko umeak dituzten familiak.

PROGRAMA Birziklaview:

TAILERRAK:

Zumalakarregi Museoa: Jasangarritasunaren gaia paisaiaren eraldaketaren ikuspegitik landuko da: industrializazioaren eragina paisaian, kutsaduran…. Familia bakoitzak paisai artistiko bat sortuko du industri hondakinekin (lantegi batetakoak) baita etxeko hondakinekin ere.
5 urtetik gorako haurrei eta hauen gurasoei zuzendua. Aurrez izen-ematea komenigarria da, 943 88 99 00 telefonoan edo mzumalakarregi@gipuzkoa.eus-en. Plaza mugatuak.
Tailerra doanik da.

Maiatzak 16, larunbata, 16:00-18:00

Igartubeiti Baserri Museoa: Jasangarritasunaren gaia naturaren eta baserriaren arteko harremanetatik landuko da, denboran zehar landa paisaia nola eraldatu den hausnartuz. Era berean, hausnarketarako bidea irekiz, artista ezberdinek arte garaikidetik paisaiaren gaia nola landu duten eta beraien sorkuntzetan hondakin ezberdinak nola txertatu dituzten azalduko da.
Ondoren, parte hartzaileek familian beraien sorkuntza prozesua burutuko dute, material berziklatuak erabiliz, objektu ezberdinak eginez.
5 urtetik gorako haurrei eta hauen gurasoei zuzendua. Izen-emateak. 943 72 29 78 telefonoan edo igartubeitibaserria@gipuzkoa.eus-en.
Tailerra doanik da.

Maiatzak 16, larunbata, 16:30-18:30

Untzi Museoa: Arrantza jasangarriarekin erlazionatutako kontuak landuko dira, momentu honetan Untzi Museoan ikusgai dagoen “Bakailaoaren arrantza ur handiak” erakusketan aztertzen diren gaietatik abiatuz, arrantza baliabideen gain ustiapena eta itsas-kutsadura. Familiek objektu ezberdinak sortuko dituzte arrantza munduan sortu izan diren hondakinekin. Parte-hartzailek egindako objektuak etxera eramateko aukera izango dute.
Prezioa: 2€ familiako
Plaza mugatuak: 20 pertsona gehienez. Erreserbak: maiatzaren 12tik maiatzaren 15arte (10:00-14:00/16:00-19:00) telefono honetan: 943 43 00 51.

Maiatzak 16, larunbata, 17:00etan

JARDUERA PARALELOAK:

JASANGARRIAGOAK IZATEN LAGUN GAITZAZU!

NOLA?
SARE SOZIALETAN:

Nola egin museoa gune jasangarriagoa izateko? Hobetzen lagun gaitzazu!
Museoa gune jasangarriagoa izateko zure proposamena bidal gaitzazu Twiter bitartez maiatzak 11eko astetik aurrera maiatzak 17rarte.
#museosostenible traola erabil ezazu.
Maiatzak 19an museo bakoitzeko web gunean jasotako proposamen guztiak argitaratuko ditugu.

MUSEOAN:

Sarreran praktika jasangarrien inguruko museo bakoitzaren konpromezuak aurkezten dituen horma-irudia kokatuko da. Irudia aurtengo MNEko horma-irudi ofiziala izango da.

Gure praktikak hobetzeko ideiaren bat ba al duzu?

Gurekin partekatu ezazu eta museoetako produktuen zozketan parte hartu.

Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko Igartubeiti Baserri Museoko JARDUEREN PROGRAMA:

• ATE IREKIEN JARDUNALDIA
Maiatzak 16 eta 17an. Igartubeiti Baserri Museoko sarrera eta bisita gidatua doainik izango da.
Bisita gidatuak: 11:00, 12:30 eta 17:00.
Ezagutu baserria eta gure mokadutxo berezia dasta ezazu!

• KONTZERTUA DOLAREAN
Maiatzak 17an, 18:00etan. German Díaz-en eta David Herrington-en musika ikuskizuna bihotzaren taupaden erritmoetan oinarritutakoa. (Metodo kardiofonikoa)
Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko Untzi Museoko JARDUEREN PROGRAMA

• ATE IREKIEN JARDUNALDIA
Maiatzak 17, igandea. Museora sartzea dohainik izango da.
Ordutegia: 11:00-14:00

• “BAKAILAOAREN ARRANTZA UR HANDIAK” ERAKUSKETARA DOAKO BISITALDI GIDATUA.

Maiatzaren 17an
Ordua:12:30etan
Hizkuntza: elebiduna

Erakusketak, alde historiko, sozial eta ekonomiko batetik, bakailaoaren arrantzaren ikuspegi orokorra aurkezten du, euskal arrantzaleek XVI. mendetik gaurdainoko egindako jarduerari arreta berezia eskainiaz. Erakusketan Ternuako eta Ipar Atlantikoko uretan jasandako arrantzaleen bizitza gogorra eta arriskutsua azaltzen da, eta emakumeen parte-hartze aktiboa, lehorrean bakailaoaren arrantzaren funtzionamendurako ezinbesteko lanak garatuz: karga eta deskarga-lanak, arrainaren manipulazioa, komertzializazioa ..

Museoen Nazioarteko Eguna eta Europako Museoen Gaua ospatzeko Zumalakarregi Museoko JARDUEREN PROGRAMA

• GINKANA
Maiatzak 15, ostirala, 16:30-18:30

XIX.mendeko gaiak eta jasangarritasun gaiak landuz, ginkana egingo dugu, 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta, arratsaldeko 16.30etatik aurrera museoan. Parte hartzaile guztiek oparia jasoko dute. Aurrez izen-ematea. komenigarria da. Plaza mugatuak.

• ATE IREKIEN JARDUNALDIA
Maiatzak 16 eta 17, larunbata eta igandea. Zumalakarregi Museoko sarrera eta bisita gidatua doainik izango da.

Bisita gidatuak:

11:00etan: euskaraz

12:30etan: gazteleraz

17:30etan: euskaraz edo gazteleraz, bisitarien arabera.

museoen nazioarteko eguna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude