Murrizketak? AHTari !!

aht

BIDAIATZEN ARIN, GIZARTE ESKUBIDEETAN ALDIZ, HANKAMOTZ.

Osteguna 23an Eusko Legebiltzarrean oanrtu dira Eusko Jaurlaritzaren 2012ko aurrekontuak. Alor gehienetan diru murrizketak aurreikusten diren bitartean AHTaren eraikuntzarako bideratutako diru kopurua %30ean igo nahi du Jaurlaritzak

Zentzugabekeria hau salatzeko Eusko Jaurlaritzako Lakuako egoitzan bertan, hormatik bera pankarta erraldoia eskegi dugu 23an, izan ere aurrekontuak parlamentuan eztabaidatzen diren arren Eusko Jaurlaritzako eraikin horretan planifikatzen dira.

Egungo krisialdi ekonomikoak ondorio latzak ekarri ditu herritar guztion eguneroko bizitzan. Gerrikoa estutu behar dugula esaten digute eta inoiz baino beharrizan gehiago daudenean diru murrizketak egoten ari dira ongizate estatuaren oinarriak diren alorretan.

Hala eta guztiz ere, Eusko Jaurlaritzak Abiadura Handiko Trenerako bideratzen duen aurrekontu partida %30ean handituko du. Arduratzekoa da benetan Eusko Jaurlaritzak lehentasunak zehazteko orduan duen irizpidea. Garrantzitsuagoa al da Eusko Jaurlaritzarentzat hiriburuen arteko bidaia 30 minututan laburtzea euskal herritar guztiok kalitatezko hezkuntza eta ganorazko osasun zerbitzua eskura izatea baino?

Ezin dugu ahaztu, azpiegitura handiak neurrigabeki eta ikerketa serioetan oinarritu gabe egitearen politika izan dela egungo krisi ekonomikoaren eragile nagusietakoa.

Komunikatu osoa.

http://mugitu.blogspot.com/2011/12/rekortes-para-el-tav-murrizketak-ahtari.html

AHT

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude